- This event has passed.
10:00. EUDEL Bilbao (Zabalgune plaza, 5). Jardunaldi informatibora: EUSKARALDIA edo “Euskarak 365 egun”
21.03.2018 10:00 - 12:00
Event Navigation
INFORMAZIO-JARDUNALDIA 2018/03/21
EUSKARALDIA edo “Euskarak 365 egun”
EUDEL – Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza (EJ-GV)
Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, EUDEL-Euskadiko Udalen Elkartearekin elkarlanean, dei egiten die euskal udaletako alkate eta euskara-zinegotziei honako jardunaldi informatibora: EUSKARALDIA edo “Euskarak 365 egun”. Saioa martxoaren 21ean (asteazkena) izango da, 10:00etatik 12:00etara, Bilboko Eudel egoitzan (Zabalgune plaza, 5. zk. ekitaldi aretoa).
Saioan EUDELeko honako ordezkariek hartuko dute parte: Beasaingo Alkate Aitor Aldasoro eta Getxoko euskara-zinegotzi Koldo Iturbe. Hizlariak hauek izango dira: Miren Dobaran, Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordea; eta Estibaliz Alkorta, Euskara Sustatzeko Zuzendaria.
Gai-zerrenda:
Ø EUSKARALDIAren aurkezpena
Ø HPS-Topagunea Hitzarmena 2018
Ø Herri mailan EUSKARALDIA nola garatu
Ø Izena-emateak: Herria eta Norbanakoak
Ø 2018ko mugarriak
Ø Mintegiak eta tailerrak
Ø Zabalkundea: Jaurlaritzaren publizitate-estrategia
Ø Galderak
Ø Ekimenari buruzko dokumentuak
Izen-ematea: Udal bakoitzaren izenean saiora joateko interesa duten pertsonek honako estekan eman beharko dute izena:
- Eguna: asteazkena, martxoak 21
- Lekua: EUDELen Ekitaldi Aretoa (Zabalgune plaza, 5, BILBAO)
- Ordua: 10:00-12.00
- Hartzaileak: Alkateak eta Euskara Zinegotziak