- This event has passed.
Webinarra: Gazteentzako enplegu-programa (Klima, energia)
03.07.2023 09:00 - 10:00
Event Navigation
KLIMA-ALDAKETAREN ETA TRANTSIZIO ENERGETIKOAREN ALORREKO GAZTEENTZAKO ENPLEGU-PROGRAMA TOKI-ERAKUNDEETAN
Webinarra: Uztailak 3, 09:00-10:00.
ZOOM konexioaren bidez
IHOBEk, EEEk eta Novia Salcedo Fundazioak, EUDELen eta Bilbao-Metropoli 30en laguntzarekin, zoom bidezko informazio-bilera bat antolatu dute, EAEko udalei zuzendua, Tokiko Administrazioan Klima-aldaketaren eta Trantsizio Energetikoaren Gazteentzako Enplegu-Programa aurkezteko, Lanbidek kudeatzen duen Administrazio Publikoetako Lehen Esperientziak Programaren esparruan.
Administrazio Publikoak gazteen kontratazioa finantzatzeko ematen dituen laguntzak aukera paregabea izan daitezke toki-erakundeek laguntza teknikoko iturri hori izan dezaten.
Saioaren aurreko egunean, bertara konektatzeko lotura emango da. Izena ematearen kudeatzailea: Fundación Novia Salcedo.
Gai-zerrenda:
- Ongietorria eta markoa – EUDEL/NSF
- Toki-administrazioan, Klima Aldaketaren eta Trantsizio Energetikoaren alorreko Gazteentzako Enplegu-Programaren 2. deialdiaren aurkezpena
* Maria Jauregui, IHOBE
* Alvaro Pérez de Laborda, EVE - Zalantzak
