- This event has passed.
10.00 h. Eibarko Udaletxea. Gazteriaren artean indarkeria sexista prebenitzeko erakunde arteko Beldur Barik 2017 kanpainaren aurkezpena
23.11.2017 10:00 - 11:00
Event Navigation
Datorren azaroaren 25eko Nazioarteko Emakumeen kontrako Indarkeriaren aurkako Egunaren inguruan, bi egun lehenago, Emakundek, EUDELek eta Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Foru Aldundiek Beldur Barik 2017 kanpaina aurkeztuko dute, gazteriaren artean indarkeria sexista prebenitzeko erakunde arteko kanpaina, hain zuzen ere. Prentsaurrekoa Eibarko Udaletxeko Biltzar aretoan izango da, hilak 23, goizeko 10:00etatik aurrera, izan ere, Eibarren egingo baita aurten Beldur Barik Topaketa.
Bertaratuko direnak:
- Miguel de los Toyos Nazabal, Eibarreko alkatea, EUDELen ordezkaria
- Izaskun Landaida, Emakundeko zuzendaria
- Nekane Zeberio, Arabako Diputatu Generalaren Kabineteko zuzendaria
- María Guijarro, Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasunerako, Lankidetzarako eta Dibertsitaterako zuzendari
- Miren Elgarrezta Gipuzkoako Foru aldundiko Berdintasun Zuzendaria