- This event has passed.
11:00. EUDEL Bilbao (Ertzilla kalea, 13). Informazio saioa18/03/01 UDALTZAINGOA: Bigarren hautaketa-prozesu bateratua
01.03.2018 11:00 - 12:30
Event Navigation
Antolatzaileak: EUDEL – Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia – Segurtasun Saila (EJ-GV)
Eguna: osteguna, martxoak 1
Lekua: EUDELen ekitaldi aretoa (Ercilla kalea 13, Bilbo)
Ordutegia: 11:00-12:30, gutxi gorabehera
Hartzaileak: Euskadiko udaletako politikari eta teknikariak.
Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren eta EUDEL-Euskadiko Udalen Elkartearen artean lankidetza hitzarmena sinatu da, Udaltzaingoaren alorrean. Hautaketa eta Prestaketa delako taldearen barruan, modu bateratuan lan egin da, udalei –euren borondatez– Bigarren hautaketa-prozesu bateratura gehitzea eskaintzeko, Udaltzaingoko oinarrizko mailako agenteen sailkapenean sartzeko.
Udalei borondatezko prozesu horren inguruko informazio zehatz eta zuzena (abantailak, atxikitzeko modua eta prozedura, egutegia, etab.) eskaintzeko xedez, udal arduradunei gonbit egiten zaie EUDELek, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak eta Segurtasun Sailak berak antolatutako informazio-saioan parte hartzera. Saioa martxoaren 1an (osteguna) izango da, 11:00etan, Bilboko Eudelen (Ercilla kaleko 13. zenbakiko ekitaldi aretoa).
Hartzaileak: Informazio-saioa politikariei zein teknikariei (Alkateak, Zinegotziak, Idazkariak, Segurtasun/Udaltzaingo alorrak, Giza Baliabideak, etab.) dago zuzenduta, eta udal bakoitzak egokien iritzako dituen ordezkariak bidal ditzake.
HIZLARIAK:
- – Ager Izagirre, EUDEL, Mungiako alkatea
– Rodrigo Gartzia, EJ-GV, Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaria
– Aitor Lete, EJ-GV, Udaltzaingoak Koordinatzeko Arlo Burua
– Josu González Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia, Langileak kudeatzako eta Araubide Juridiko burua.
Jorratuko diren gaiak:
• Kudeaketa-aginduaren hitzarmen-proposamena
• Hautaketa-prozesuaren oinarrien proposamena
• Prozesuaren kronograma