- This event has passed.
Montehermoso (VITORIA-GASTEIZ). Jardunaldia: Klima aldaketa genero ikuspegitik. Tokiko erronka.
28.06.2022 10:30 - 12:00
Event Navigation
Eguna: 2022ko ekainaren 28an
Ordua: 10:30-12:00
Lekua: Montehermoso (VITORIA-GASTEIZ)
Ekainak 28, asteartean, Gasteizko Montehermoso Kulturunean 10,30etan “Klima aldaketa genero ikuspegitik. Tokiko erronka” jardunaldia ospatuko da Emakundek, IHOBEk eta EUDELek antolatuta. Bereziki toki-administrazioko berdintasun- eta ingurumen-arloetako teknikariei eta politikariei zuzendutako saioa da, Lorena Aguilar nazioarteko adituaren bisita dela eta. Aditu hori Latinoamerika eta Karibeko Batzorde Ekonomikoko (CEPAL) ingurumen eta generoan aditua da, eta “Klima-aldaketari erantzutean emakumeen berdintasuna eta ahalduntzea sustatzen duten toki-mailako praktikak” hitzaldia eskainiko du. Jardunaldia irekiko dute Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak, Miren Fernández de Landa Gasteizko Udaleko Berdintasun zinegotziak eta IHOBEko ekintza klimatikoko zuzendari Mª del Mar Alonso Martínek.