Kultura Paisaiak eta Ondarea UNESCO Katedratik “Ondarea leheneratzeko sustapen ekintza. Euskal Herriko erakundeentzat zabalik dauden aukerak” Euskal tokiko erakundei hitzaldian parte hartzera gonbidatu nahi zaituzte; maiatzaren 9an izango da hitzaldia, asteazkenarekin, 11:30ean, Getxoko Punta Begoñako galerietan.
Bertan, Antonio Aguilar Sustapen Ministerioko Arkitektura, Etxebizitza eta Lurzoru zuzendari nagusiak bere sailean ondarea leheneratzeko egiten ari diren ekintzak eta ekintza horiek gure lurraldea kudeatu eta kontserbatzeko ardura dutenei zabaltzen dizkieten aukerak aurkeztuko dizkigu.
Hitzaldiaren aurretik, bisita gidatu bat egingo da Getxoko Punta Begoñako galerietara, galeriak leheneratzeko eta balioan jartzeko proiektu konplexuaren arduradunen eskutik, eta Euskadiko proiektu estrategikoetako baten xehetasunak ezagutuko ditugu, zuzenean.
Ekitaldia doakoa da, baina leku dela-eta, izena eman behar da aldez aurretik. Lekuak izen-emate hurrenkeraren arabera banatuko dira.
Informazio gehiago eta izen emateak: catedra.unesco-paisajes@ehu.eus