Orain arte bidalitako zirkularren jarraipen gisa, ELKARKIDETZAko arrisku-gertakizunari dagozkion ekarpen instituzionalei dagokienez, EUDELek gai honi buruzko azken informazioaren berri eman nahi die elkartekideei.
Atzo, 2012ko azaroaren 13an, Diputatuen Kongresuko Osoko Bilkurak, 2013rako Estatuko Aurrekontu Orokorren emendakin partzialen eztabaida eta onarpenean, EAJ-PNVren gehikuntza-emendakin bat onartu zuen; horren bitartez, Herri Administrazioek, erakundeek eta sozietateek aukera dute langile publikoen ekarpenak egiteko, heriotzagatiko eta ezintasunagatiko gertakizunak estaltzeko kasuetan.
Emendakin hori onartuta, 2013rako Estatuko Aurrekontu Orokorren 22. artikulua, honela geratuko litzateke:
- III. TITULUA. Langileria-gastuei buruz
- I. KAPITULUA. Sektore publikoaren zerbitzura dauden langileen gastuak
- 22. artikulua (…) Hiru. 2013ko ekitaldian zehar, artikulu honen Bat atalak aipatzen dituen administrazio, erakunde eta sozietateek ezingo dute egin erretirorako estaldura barne hartzen duten enpleguko pentsio planetarako ekarpenik edota aseguru kolektiboko kontraturik. Ezarritako mugak ez die eragingo heriotzagatiko eta ezintasunagatiko gertakizunak estaltzeko ekarpenei.