- EUDELek eta Emakundek bultzatutako euskal emakume hautetsien Sarea Konferentzian aurkeztu izan da ekimen aitzindari gisa eta praktika onen erakusle gisa, udal politikatik berdintasunaren alde egin daitezkeen gauzen artean.
- Idurre Bidegurenek, Bermeoko Alkateak, eta Izaskun Landaidak, Emakundeko Zuzendariak, Basqueskola ekimena aurkeztu dute “Partaidetza, Politika, Boterea” gunearen barruan.
- Basqueskola sentsibilitate politiko guztiak eta udalerri asko eta tamaina guztiak ordezkatzen dituzten emakume hautetsiek bultzatzen dute.
Bilbo, 2018ko ekainaren 12an. Gaur goizean, Europako Udal eta Eskualdeen Kontseiluaren (CMRE) “Bilbo-2018 Berdintasuna, Aniztasuna eta Inklusioa” Konferentzia barruan, Nobel Saridun eta konferentziaren gonbidatua den Rigoberta Menchuren eta Virginia Woolf Basqueskola euskal emakume hautetsien arteko solasaldi bat antolatu da.
Bilkuran Basqueskola Sarean bultzatzaile nagusiak diren 18 emakume hautetsi izan dira, alkateak: Amurrio, Burgelu, Aiala, Asteasu, Santurtzi, Bermeo, Abanto-Zierbena eta Gatika, eta zinegotziak: Bilbo, Getxo, Pasaia, Donostia, Errenteria, Barakaldo, Galdakao, Sondika, Sestao eta Ortuella.
Izaskun Landaida Emakundeko Zuzendariarekin batera, hautetsiek Menchu doktoreari Sarearen lanak zein helburuak aurkeztu ahal izan dizkiote. Ekintzaile guatamaltekarrak giza eskubideen eta emakumeen burujabetzaren babesle sutsua da.
Idurre Bideguren Bermeoko alkateak eta Basqueskolaren ordezkariak dioen moduan: “Politikan aldaketa egiteko kultura-aldaketa behar dugu” Horrela, oraingo lanaren aldaketak etorkizunean igarriko dira. Horregatik, emakumeak politikan sartzen garenean, gizonezkoek jadanik sortu duten jantzia hartu beharrean, gure neurrirako jantzia egin behar dugula uste dugu. Herritarrak gizonezkoen lidergoarekin eta alkate izateko era batekin ohituta daude baina denbora pasa ahala, emakume alkateen estiloa ontzat hartzen ikusiko dugu”. Zentzu horretan, Bermeoko alkateak udaletan berdintasun-politikak sendotzearen garrantzia nabarmentzen du: “Oso garrantzitsuak dira. Nahiz eta asko aurreratu dugun pentsatu, gure kulturan ez dugu berdintasunik lortu eta ez ditugu modu berean emakumezkoak zein gizonezkoak neurtzen.”
“Bestalde, Emakunderen zuzendari Izaskun Landaidak zera azpimarratu du: aurrerapauso handia eman den arren, boterearen egitura eta espazioak androzentrikoak dira funtsean, eta, oinarrian, gizonek pentsatuta eta gizonentzat pentsatuta izaten jarraitzen dute. Horren ondorioz, euren udalerrian alkate edo zinegotzi izateak dakarren erantzukizun-kargua bera gauzatzeak dakartzan zailtasunen gehigarri diren oztopoei aurre egin behar diete emakumeek. Hori dela eta, emakumeen ahalduntzean oinarritutako estrategiak, adibidez, Basqueskola, oinarrizkoak dira.”
Rigoberta Menchurekin egindako solasaldian Bilboko Zinegotzia den Itziar Urtasunek parte hartu du eta esan duenez: “Emakumeak munduko herritar erdiak gara eta beraz gure ahotsa entzun behar izatea baino, erabakiak hartzen parte hartu behar dugu, gizartearen ordezkaritzan dugun neurriaren arabera. Sistema politikoak emakumeak behar ditu ezinbestean eta emakumeok sistema politikoa behar dugu erabakiak hartzen diren organoetan boto-emaile, hautagai eta ordezkari gisa dagokiguna izan dezagun. Itziar Urtasunen arabera gobernuek arlo politikoan emakumeen ordezkaritza parekidetik harantzago joan behar dute: “gizarte-aldaketa baten beharra jaso behar dute, gizarte-eredu berdinzalerantz joateko. Hain zuzen ere, emakumeok soilik zeruaren, lurraren eta boterearen erdia nahi dugula gogoratzea.”
PARTE HARTZEKO DINAMIKA ETA SAREAREN HELBURUAK
VWBasqueskola EUDELek eta Emakundek sortu zuten 2012an euskal emakume alkate eta zinegotzien bilgune, prestakuntzagune eta politikan eragina izateko gune izateko. EAEko udalerrietan, gobernuan zein oposizioan, dauden 1.100 emakume hautsiei guztiei zuzenduta dago. Gainera nazioarteko ikuspegiarekin jaio zen, Europako eta munduko emakume hautetsien beste sareekin aliantzak sortzeko asmoarekin.
Basqueskolaren estrategia hautetsiek eurek aitzinatzen eta zehazten dute eta euskal udaletako sentsibilitate guztiak ordezkatzen ditu, talde bultzatzaile anitzari esker. Alkateek (Santurtzi, Bermeo, Aiala, Amurrio, Burgelu, Asteasu eta Abanto-Zierben) eta zinegotziek (Bilbo, Getxo, Pasaia, Donostia eta Errenteria) osatzen dute. Emakumeen interes eta beharrizanak agenda publikoan sartzeko estrategiak modu koordinatuan lantzen dituzte, sare baten bidez. Eta emakumeen lidergoa eta partaidetza bultzatzen dituzte, ahots eta jarrera propioekin.
Horiez gain, beste hautetsi askok laguntzen dute sarean, ondorengo hiru lan-arloen bidez:
- Eragin politikoa, proiektua hedatzeko estrategiak diseinatzeko
- Denborak eta Bategarritasuna, bizitza eta politikaren jarduera bateragarriak izateko ekimenak bultzatzeko
- Harrera-2019, hautetsi berriak politikara heltzen direnean laguntza emateko
- Informazio gehiago: Virginia Woolf Basqueskola
LEHENENGO ERRONKA: DENBOREN ERABILERA, BATERAGARRITASUNA POLITIKAN
VWBasqueskolaren erronketako bat denboraren erabilerei eta emakumeentzako horrek dituen kostuei buruz gogoeta egitea da. Eztabaida indartzeko, ekainaren 14an Jardunaldi bat antolatu da Vitoria-Gasteizen, euskal emakume hautetsi guztiei zuzenduta. Dagoeneko aditu gisa Soledad Murillo aditua bertan izango dela baieztatuta dago. Soledad Salamancako Unibertsitateko Soziologia irakaslea da, Nazio Batuen CEDAWeko kidea eta Berdintasunaren eta Genero Bortizkeriaren aurkako Legearen 2004-08 espainiar gobernuko lehenengo kargua.
Saio horretan udaletan udal politikan denboren antolaketari buruz hartzen ari diren neurriak azaldu eta horien gainean eztabaidatu nahi da. Esperientziak trukatuz eta benetako egoerak azalduz, erreferentzia-ereduak aterako dira, egunen batean gainerako euskal udaletara zabaldu daitezkeen praktika onak izan litezkeenak.