[nivo effect=”sliceDownLeft” slices=”3″ directionNav=”button”]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2012/11/bbarik_1.jpg[/image]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2012/11/bbarik_2.jpg[/image]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2012/11/bbarik_3.jpg[/image]
[/nivo]
‘Beldur Barik’ urtean zehar garatutako programa integrala da, eta era guztietako jarduerak zein baliabideak eskaintzen ditu, euskal gazteei euren harremanetan indarkeria sexista prebenitzen eta gainditzen laguntzeko.
2012ko ‘Beldur Barik’ Topaketa Vitoria-Gasteizko Artium Museoan egingo da azaroaren 24ko arratsaldean (larunbata). Horrela, bada, euskal udalerrietan gazteekin garatutako lan-plan biziari emango zaio amaiera. Lan-plan hori, hain zuzen ere, udalek eurek, ikastetxeek eta tokian tokiko gaztelekuek bultzatu dute, eta, horrez gain, zuzen-zuzenean ere parte hartu dute bertan.
Azaroaren 25ean (Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna), ‘Beldur Barik’ Topaketak berriro ere bat egingo du euskal erakunde guztiek berdintasunaren alde eta indarkeria sexistaren aurka egindako aldarrikapenarekin. Ekimen horretan, “puntu lila” (kanpainako sinboloa) jarriko da udalerrietan, eta Azaroaren 25eko Adierazpen Instituzionala irakurriko da udaletan, foru aldundietan eta Eusko Jaurlaritzan.
Beldur Barik programako lan-plana Berdinsarearen beraren esparruan adostu da, eta, bertan, berdintasunaren alde atxikitako eta koordinatutako 57 euskal udaletako teknikariek parte hartzen dute. EUDELetik, Berdinsarearen egoitzatik, ekintzen plangintza eta diseinua egiten da, honako hauexen koordinazio zuzenaren pean: Emakunde – Emakumeen Euskal Erakundea, Eusko Jaurlaritzako Genero Indarkeriako Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza eta Arabako, Bizkaiko zein Gipuzkoako foru aldundiak. Programa horretan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) eta EITB komunikazio-taldeak ere parte hartzen dute.