[nivo effect=”sliceDownLeft” directionNav=”button_hover”]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2012/12/violencia1.jpg[/image]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2012/12/violencia2.jpg[/image]
[/nivo]EUDELek lan-saio bat antolatu du, Datuak Babesteko Euskal Bulegoarekin eta Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Euskadiko Udalen Sarea (Berdinsarea) osatzen duten udalekin.
EUDELek lan-saio bat antolatu du, Berdinsareko udalei genero-indarkeria kasuetan datuak babestu eta kudeatzeari buruzko aholkuak emateko. Datuak Babesteko Euskal Bulegoa arduratu da aholkularitzaz. Genero-indarkeria kasuetarako prebentzio- eta arreta-protokoloetan Euskadiko udalei laguntzeko EUDELek garatutako programaren barruan kokatzen da ekimen hori.
Genero-indarkeria kasuak artatzeko protokoloetan EUDELek Berdinsareko udalei laguntzeko hartutako konpromisoaren barruan kokatzen da gaurko lan-saioa. Besteak beste, EUDELek honako zerbitzuak eskaintzen dizkie udalerri horiei: biktimentzako akonpainamendua, adituen aholkularitza, gidaliburuak eta materialak, gainerako erakundeekiko harremanak.
Jorratutako gaien laburpena
- Esku-hartzeak koordinatzeaz eta kasu bakoitzeko datuak eta historia kudeatzeaz arduratzen diren sailak.
- Zer datu eman behar diren eta nori eman behar zaizkion zehaztea.
- Komunikazio-bideak eta erregistro-eredua.
- Espediente nahiz historien segurtasun- eta babes-neurriak.
- Indarkeria jasan duen emakumearen baimena, komunikazio-tresna gisa.
- Izapideak erraztea: baimen bakarra, emakumearen “biktimizazioa” saihesteko.