EAEn ezarpen handieneko udal-elkartea den aldetik EUDELek egindako proposamenarekin bat eginez, Lehendakariak Euskadiko udaletako ordezkariak izendatu ditu Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluan, urriaren 7ko 27/2019 Dekretuaren bitartez, eta Euskadiko Toki Erakundeei buruzko 2/2016 Legearen Lehenengo eta Bigarren Azken Xedapenean ezartzen dena betez.
Udalak ordezkatzen dituzten HDEK-ko kideak:
- Gorka Urtaran Agirre jn., Vitoria-Gasteizko alkatea, Arabako Lurralde Historikotik.
- Ángela Eguia Liñero and., Gordexolako alkatea, Bizkaiko Lurralde Historikotik.
- Nagore Alkorta Elorza and., Azpeitiko alkatea, Bizkaiko Lurralde Historikotik.
Herri-Dirubideen Euskal Kontseilurako ordezkarien proposamenean, EUDELek arreta jarri die lurralde- eta genero-irizpideei, bai eta hainbat tamainatako udalerriak egoteari ere. Hala, hiru kideetako bat 5.000 biztanletik beherako udalerri bateko hautetsia izango da.
