{"id":12683,"date":"2015-11-30T11:51:08","date_gmt":"2015-11-30T10:51:08","guid":{"rendered":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/?p=12683"},"modified":"2015-11-30T11:57:46","modified_gmt":"2015-11-30T10:57:46","slug":"premios-beldur-barik-2015","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/noticia\/premios-beldur-barik-2015\/","title":{"rendered":"2015eko Beldur Barik Sariak"},"content":{"rendered":"<p><\/p>\n<ul>\n<li>Yo soy (Pasaia) eta 40 golpe (Berriatua) izan dira kategoria bakoitzeko lan irabazleak.<\/li>\n<li>Jabekuntza eta emakumeen batasuna, mikromatxismoen identifikazioa, gizarteratze ezberdindua eta maitasun erromantikoa bezalako elementuak oso presente egon dira aurkeztutako eta saritutako lan askotan.<\/li>\n<li>Sariak Beldur Barik Topaketan banatu dira, Amurrioko Antzokian.<\/li>\n<\/ul>\n<div class=\"descargar derecha\"><a href='https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2015\/11\/2015-11-28_OHARRA-LAN-SARIDUNAK-2015.pdf'>Prentsa<br \/>\nOharra<br \/>\nDeskargatu<\/a><\/div>\n<p>Pasaiatik bidalitako \u201c<a href=\"http:\/\/beldurbarik.org\/2015\/11\/yo-soy\">Yo soy<\/a>\u201d \u00a0lana izan da lehen kategoriako (12 eta 17 urte) lan irabazlea eta \u201c<a href=\"http:\/\/beldurbarik.org\/2015\/11\/40-golpe\">40 golpe<\/a>\u201d, Berriatuatik bidalita, bigarren kategoriakoa (18 a 26 a\u00f1os). \u201cYo soy\u201d Priscila Samanta <em>Black Txoni<\/em>, Sonia Tejera <em>Danger dancer<\/em>, Joselyn Valencia <em>Sua Girl<\/em>, Sara Santana <em>Kactusha<\/em>, Jessica de Sousa <em>La Ruina<\/em> eta Daniela Alejandra maia Da Silva <em>La Kapri<\/em> dira eta 500 euro eramango dituzte. Epaimahaiaren iritziz, bideoklip honek kultur aniztasuna, gorputz aniztasuna, kolonialismoa, klasismoa, arrazakeria, gordofobia, indarkeri fina eta mikormatxismoei buruzko mezu feminista bat heleraztea lortu du. Horretarako, reggaeton-a erabili dute, orainarte matxistatzat hartua den genero bat berradieraziz. \u201c40 golpe\u201d lanaren egileak, Leire Bereikuak ere, 500 euroko saria eraman du. Epaimahaiaren arabera, lan honek mota askoriko indarkeriak agerian jartzen ditu, indarkeria fisikora mugatu barik. Lan honek indarkeria sexistaren irudikapen guzti hauek batu egin ditu: mikromatxismoen identifikazioa, emakumeen gorputzekiko indarkeria estetikoa, gizarteratze ezberdindua mutilei akzio rolak egokituz eta neskei aldiz, zainketa eta pasiboak diren rolak, publizitate sexista, pertsona eta materialen zainketa lanen banaketa, eraso sexistak, emakumeen gorputzak gauza bihurtzea sexu erakargarria bezla, musika eta kirolean matxismoaren identifikazioa. Amaiera emanez mobilizazio feministara dei egiten duen mezu jabetu batekin.<\/p>\n<p>Lehen kategoriako aipamen berezia Basauriko \u00a0\u201c<a href=\"http:\/\/beldurbarik.org\/2015\/11\/hau-ez-da-bakarrik-jolas-bat\">Hau ez da bakarrik jolas bat<\/a>\u201d bideoari eman zaio, Ane Cenecorta egileari. Epaimahaiak erabaki du lan honi sari hau ematea indarkeria sexistarekin amaitzeko hezkuntzan jartzen duelako garrantzia, eta baita baloreen transmisioan. Lan honek 300 euroko saria jaso du.<\/p>\n<p>Epaimahaiak bigarren kategoriako aipamen berezia bi lanen artean banatzea erabaki du. Lan hauek \u00a0Donostiako \u201c<a href=\"http:\/\/beldurbarik.org\/2015\/11\/yo-soy-preciosa\">Yo soy preciosa<\/a>\u201d eta Iurretako \u201c<a href=\"http:\/\/beldurbarik.org\/2015\/11\/sin-ti-soy-yo\">Sin ti soy yo<\/a>\u201d dira. Lan bakoitzak 150 euroko saria eramango du. \u201cYo soy preciosa\u201d lanaren egileak Ainhoa Bakaikoa, Idoia Machimbarrena, Elena Otegi, Leire Zabala, Alejandra Sanz eta Elena Gorbea dira. Epamahaiak Down sindromea duten neska talde baten hausnarketak nork bere ezagutza, gorputz, plazer eta sexualitatearen desioaren inguruko hausnarketak isladatzen duen lan honek Beldur Barik Jarrera agertzen du, mezu jabetu bat erabiltzen dutelako eta momentu oro emakumeen arteko elkartasuna ikusi dezakegulako. Bigarren aipamen berezia \u201cSin ti soy yo\u201d lanarentzat da, Ester Ferr\u00e9 Garc\u00eda eta Judit Ferr\u00e9 Garc\u00eda dira lan honen egileak. Amaral taldearen \u201cSin ti no soy nada\u201d kanta ezaguna erabiliz, buelta eman diote maitasun erromantikoaren himno nagusienetariko bateri, printzesa eta printzipe urdinen estereotipoak apurtuz eta ozen oihukatuz \u201cSin ti soy yo\u201d .<\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Yo soy (Pasaia) eta 40 golpe (Berriatua) izan dira kategoria bakoitzeko lan irabazleak. Jabekuntza eta emakumeen batasuna, mikromatxismoen identifikazioa, gizarteratze ezberdindua eta maitasun erromantikoa bezalako elementuak oso presente egon dira <\/p>\n","protected":false},"author":10,"featured_media":11837,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[10,1,6],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/12683"}],"collection":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/10"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=12683"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/12683\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":12691,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/12683\/revisions\/12691"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/11837"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=12683"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=12683"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=12683"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}