{"id":13007,"date":"2016-01-25T19:46:12","date_gmt":"2016-01-25T18:46:12","guid":{"rendered":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/?p=13007"},"modified":"2016-01-26T10:47:46","modified_gmt":"2016-01-26T09:47:46","slug":"el-consejo-vasco-de-atencion-sociosanitaria-avanza-en-el-cumplimiento-de-sus-objetivos","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/noticia\/el-consejo-vasco-de-atencion-sociosanitaria-avanza-en-el-cumplimiento-de-sus-objetivos\/","title":{"rendered":"Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseilua aurrera doa bere helburuak lortzeko bidean"},"content":{"rendered":"<p><em>Erakundeek Kontseiluan dituzten ordezkari berriak bat datoz arreta integralagoa eta kalitate handiagokoa sustatzeko finkatutako helburuak lortu behar diren ustean.<\/em><strong><em><\/em><\/strong><\/p>\n<p><strong>Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluak 2016ko lehen bilera egin du gaur Lakuan. Bertan, Eudel-Euskadiko Udalen Elkarteko, hiru foru-aldundietako, eta Eusko Jaurlaritzako Osasuneko eta Enplegu eta Gizarte Politiketako sailetako ordezkariek sakonki aztertu dute zer aurrerabide egin den 2013ko uztailean onartutako ildo estrategiko soziosanitarioen esparruan ezarritako helburuak betetzen, autonomia-erkidego osoan zerbitzuok erabiltzen dituzten pertsonei emandako arreta hobetzeko, hartara.<\/strong><strong><\/strong><\/p>\n<p>Gaurko hitzorduan, halaber, kide berriak sartu dira Kontseiluan, iazko udal- eta foru-hauteskundeen ostean euskal erakundeetan izandako aldaketak direla medio. \u00c1ngel To\u00f1a Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua ere lehen aldiz izan da bilera-buru. Honako kide berri hauek sartu dira kontseiluan, bakoitza bere erakundearen ordezkari gisa: <strong>I\u00f1igo Pombo<\/strong>, Bilboko zinegotzia eta EUDEL-Euskadiko Udalen Elkarteko ordezkaria, <strong>Beatriz Artozabal<\/strong> Arabako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuetako foru-diputatua, <strong>Isabel S\u00e1nchez Robles <\/strong>Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintzako foru-diputatua eta <strong>Maite Pe\u00f1a<\/strong> Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako foru-diputatua. Ekitaldiaren ostean eta karguaren urteko txandakatzeari jarraikiz, <strong>\u00c1ngel To\u00f1a<\/strong>k Osasuneko sailburu <strong>Jon Darp\u00f3n<\/strong>i laga dio kontseilu-burutza. Hark ere gaurko mahaian parte hartu du, Gobernuko beste zenbait goi-kargurekin batera: besteak beste, Osakidetzako zuzendari nagusi <strong>Jon Etxeberria<\/strong>rekin.<\/p>\n<p>Horrez gain, hiru foru-aldundiek eta Osasun Sailak lankidetza-hitzarmen bana sinatzeko baliatu dute bilera: hain zuzen, <strong>Pazienteen Historia Klinikoaren erabilera<\/strong> partekatu eta Euskadiko laguntza-zerbitzuen prestazioa hobetzeko. Era berean, hiru foru-aldundiek eta aipatutako bi gobernu-sailek etorkizunean Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluarekin lankidetza-hitzarmen bat sinatzea adostu dute, <strong>Euskadin adinduenganako tratu txar fisiko eta ekonomikoak prebenitzeko eta hautemateko prozeduraren ezarpena sustatzeko.<\/strong><strong><\/strong><\/p>\n<p><strong>Historia klinikoak<\/strong><\/p>\n<p>Osasun Sailak eta Osakidetzak lankidetza-hitzarmen bana sinatu dute hiru diputazioekin, Pazienteen Historia Klinikoen (OSABIDE) erabilera partekatzeko eta Euskadin laguntza-zerbitzuetako prestazioa hobetzeko. Hala, bi erakundeetako profesional baimenduak berehala sartu ahalko dira osasun-zerbitzuetako pazienteen Historia Klinikoan eta datu berriak txertatu ahalko dituzte, betiere, isilpekotasuna bermatuta eta pazienteak aurrez baimen idatzia eman badu.<\/p>\n<p>Horrez gain, Gobernuak beste erakundeei dekretu bat aurkez diezaien ere baliatu dute bilera: premia bereziak dituzten haurrentzako arreta integratuaren prozesuaren bidez EAEn arreta goiztiarra erregulatzeko dekretu bat da, hain zuzen, eta datozen egunotan helaraziko zaio gobernu-kontseiluari, haren onarpena azter dezan.<\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Erakundeek Kontseiluan dituzten ordezkari berriak bat datoz arreta integralagoa eta kalitate handiagokoa sustatzeko finkatutako helburuak lortu behar diren ustean. Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluak 2016ko lehen bilera egin du gaur Lakuan. <\/p>\n","protected":false},"author":10,"featured_media":13010,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1,6],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13007"}],"collection":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/10"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=13007"}],"version-history":[{"count":4,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13007\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":13012,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13007\/revisions\/13012"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/13010"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=13007"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=13007"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=13007"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}