{"id":13562,"date":"2016-04-16T12:52:12","date_gmt":"2016-04-16T10:52:12","guid":{"rendered":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/?p=13562"},"modified":"2016-04-29T08:55:17","modified_gmt":"2016-04-29T06:55:17","slug":"bukatu-da-udaltopen-zortzigarren-edizioa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/noticia\/bukatu-da-udaltopen-zortzigarren-edizioa\/","title":{"rendered":"Bukatu da Udaltopen zortzigarren edizioa"},"content":{"rendered":"<p><strong><span style=\"text-decoration: underline\">Bukatu da Udaltopen zortzigarren edizioa<\/span><\/strong><\/p>\n<p>\u2018Udaltop\u2019 Udaletako Euskara Zerbitzuen Topaketak aurtengo edizioa Lasarte-Orian apirilaren 21 eta 22an egin du. Bi egunez, gaztetxoen euskarazko kirol jarduna ziurtatzeko gakoak eman dituzte zenbait adituk, eta Euskal Herrian barrena martxan diren hainbat esperientzia kontatu dizkigute Arabatik, Bizkaitik, Gipuzkoatik eta Nafarroatik etorritako hizlariek. Udaltop Lasarte-Oriako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak antolatzen dute<strong>, EUDELen<\/strong>, Euskarabidearen eta Uemaren laguntzarekin.<\/p>\n<p>Jarrerak, jokaerak, antolamendua, araubidea \u2013eta bi horietan egin daitezkeen moldaketak\u2013, eskola kirola, kirol eskolak, ikerketak, praktika onak, mahai inguruak\u2026 denetarik izan dugu. Eta aurreko edizioan hartutako bideari segika, ondorioak eta proposamenak izan dira.<\/p>\n<p><strong>Ondorioak<\/strong><\/p>\n<p>Besteak beste, ondorioen tartean honakoa nabarmendu dute: \u201c8-16 urte bitarteko gaztetxoari eskolan euskara ikasi bitartean euskaraz bizi dadin, esparruak euskaraz eskaintzea zor diogu, bestela ez da elebidun oso bihurtuko. Kirola esparru horietako bat da\u201d. Lankidetzaren beharra dagoela ere ondorioztatu dute: \u201cAdministrazioa, klubak, federazioak eta bestelako sinergiak beharrezkoak dira, sarea osatu beharra daukagu. Zentzu horretan, Udaltop inflexio puntua izan daiteke, abiapuntua\u201d.<\/p>\n<p><strong>Proposamenak<\/strong><\/p>\n<p>Udaltopen zortzigarren edizioa etorkizunerako proposamen edo erronkekin amaitu da. <strong>Bost gako aipatu dira:<\/strong><\/p>\n<ol start=\"1\">\n<li>Erakunde guztiek eskola-kirola euskararentzat eremu normalizatua izateko adostasuna bilatzea, bere eskumenen esparruan eta harremana duten eragileekin bereziki.<\/li>\n<li>Lege orokorrak osatzea euskarari segurtasun juridikoa emateko \u2013une honetan EAEn Kirol arloko lanbideetan sartzeari buruzko Lege Proiektua osatzen ari da\u2013.<\/li>\n<li>Foru Aldundi eta Udalek ematen dituzten diru-laguntzetan, sinatzen dituzten hitzarmenetan eta programetan eskola-kirola euskaraz izateko hizkuntza baldintzak ezarri eta betearaztea,<\/li>\n<li>Kirol eskolak sortzeko baimenetan eragin ahal izateko azterketa juridikoarekin jarraitzea.<\/li>\n<li>Neurriak hartzearekin batera, adostasun zabal horretan parte hartuko duten erakundeek eskola-kirola euskaraz egiteak dituen onurak gizarteratzeko sustapen lana osatu eta indartzeko konpromisoa hartzea.<\/li>\n<\/ol>\n<p>Informazio gehiago: <a href=\"http:\/\/www.udaltop.eus\/\" target=\"_blank\">www.udaltop.eus<\/a><\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Bukatu da Udaltopen zortzigarren edizioa \u2018Udaltop\u2019 Udaletako Euskara Zerbitzuen Topaketak aurtengo edizioa Lasarte-Orian apirilaren 21 eta 22an egin du. Bi egunez, gaztetxoen euskarazko kirol jarduna ziurtatzeko gakoak eman dituzte zenbait <\/p>\n","protected":false},"author":10,"featured_media":13327,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13562"}],"collection":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/10"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=13562"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13562\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":13564,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13562\/revisions\/13564"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/13327"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=13562"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=13562"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=13562"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}