{"id":14496,"date":"2016-10-25T13:48:00","date_gmt":"2016-10-25T11:48:00","guid":{"rendered":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/?p=14496"},"modified":"2016-10-26T14:56:47","modified_gmt":"2016-10-26T12:56:47","slug":"alava-consejo-de-administracion-local-y-finanzas-241016","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/noticia\/alava-consejo-de-administracion-local-y-finanzas-241016\/","title":{"rendered":"Arabako Toki Administrazioko eta Finantzetako Kontseilua (2016\/10\/24)"},"content":{"rendered":"<p>Astelehenean, urriak 24, Arabako Toki Administrazioko eta Finantzetako Lurralde Kontseilua bildu zen, foru ordezkarien eta EUDELeko bost kideen artekoa, azken horiek lurraldeko udalerriak ordezkatuz. Bileraren xedea izan da diru-bilketari buruzko datuak aztertzea, Herri Dirubideen Euskal Kontseilua hil honetan bildu ostean (16\/10\/14).<\/p>\n<p>Arabako toki erakundeek <strong>ez dute dirurik itzuli beharko<\/strong> 2016an jasotako finantziaziotik. Toki Erakundeak Finantzatzeko Foru Funtserako <strong>(TEFFF) 2016ko aurrekontua 197.000.000 euro<\/strong> baino gehixeagokoa izan da, eta aurreikusitakoaren arabera finantziazio horrek <strong><span style=\"text-decoration: underline\">2.800.000 euroko<\/span> likidazio positiboa izango du.<\/strong> Horrek aukera emango die toki erakundeei aurreikusitako finantziazio osoaz gozatzeko, baina ez hori bakarrik: aldeak ondorea ekarriko du Toki Erakundeen Partaidetza Egonkortzeko Funtsera (<strong>TEPEF), horraxe joango baita likidazioaren zenbatekoa. <\/strong><\/p>\n<p>Kontseiluan, orobat, <strong>TEFFFen datorren 2017ko<\/strong> <strong>aurreikuspena<\/strong> aurkeztu zen; hain zuzen ere, finantziazioa areagotuko zaio funtsari, 11 milioi euro baino gehiago, 2016ko zenbatekoaren aldean.<\/p>\n<div class=\"descargar derecha\"><a href=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2016\/10\/udalerriak_municipios.pdf\">Dokumentua<br \/>\ndeskargatu<\/a><\/div>\n<p>Bilera hartan bertan, lekua izan zuten beste hainbat gaik ere: <strong>Obra eta Zerbitzuen Foru Planaren Foru Araua aldatzeko aurreikuspenak <\/strong>egin ziren, plan horrek 2016\/2017 aldian izango duen aurrerapenaren berri eman zen, eta argibideak eman ziren <strong>obra txiki eta auzolan<\/strong>etarako egingo den deialdiari, <strong>Suhiltzaileen Erakunde Autonomoa<\/strong> abian jartzeari eta lurralderako bestelako foru proiektuei buruz.<\/p>\n<p>EUDELek lurraldeko udalerrietara ondorengo informazioa bidali du. Informazio horrek lurraldeko udalerri bakoitzerako <strong>banakako datuak<\/strong> dauzka, honako kontzeptuei dagozkienak:<\/p>\n<ul>\n<li><strong>2016ko behin betiko hasierako partaidetza osoa<\/strong><strong><\/strong><\/li>\n<li><strong>2017ko behin-behineko hasierako partaidetzaren aurreikuspena<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p>Arabako Toki Administrazioko eta Finantzetako Lurralde Kontseiluan zazpi koadrilen\/udalerrien alkateak parte hartzen dute. Zazpiak, berriz, EUDELeko ordezkariak; hain zuzen ere:<\/p>\n<p>Aiara: <strong>Josune Irabien Marigorta<\/strong>, Amurrio<\/p>\n<p>A\u00f1ana: <strong>Jos\u00e9 Javier Mart\u00ednez Garc\u00eda<\/strong>, Iru\u00f1a Oka<\/p>\n<p>Arabako Errioxa: <strong>Borja Monje Fr\u00edas<\/strong>, \u00a0Ma\u00f1ueta<\/p>\n<p>Arabako Lautada: <strong>M\u00aa Natividad L\u00f3pez de Munain<\/strong> <strong>Alzola<\/strong>, Burgelu<\/p>\n<p>Kampezu-Arabako Mendialdea: <strong>Pedro San Vicente Corres<\/strong>, Harana<\/p>\n<p>Vitoria-Gasteiz: <strong>Itziar Gonzalo de Zuazo<\/strong>, Vitoria \u2013 Gasteiz (<em>alkateordea<\/em>)<\/p>\n<p>Zuia: <strong>Unai Gutierrez Urkiza<\/strong>, Zuia<\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Astelehenean, urriak 24, Arabako Toki Administrazioko eta Finantzetako Lurralde Kontseilua bildu zen, foru ordezkarien eta EUDELeko bost kideen artekoa, azken horiek lurraldeko udalerriak ordezkatuz. Bileraren xedea izan da diru-bilketari buruzko <\/p>\n","protected":false},"author":10,"featured_media":14498,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[14,1,6],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/14496"}],"collection":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/10"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=14496"}],"version-history":[{"count":4,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/14496\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":14502,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/14496\/revisions\/14502"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/14498"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=14496"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=14496"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=14496"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}