{"id":15805,"date":"2017-04-28T11:38:39","date_gmt":"2017-04-28T09:38:39","guid":{"rendered":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/?p=15805"},"modified":"2017-12-27T12:17:53","modified_gmt":"2017-12-27T11:17:53","slug":"eudel-y-emakunde-seleccionadas-para-presentar-en-washington-sus-buenas-practicas-en-igualdad-2","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/noticia\/eudel-y-emakunde-seleccionadas-para-presentar-en-washington-sus-buenas-practicas-en-igualdad-2\/","title":{"rendered":"EUDEL eta Emakunde hautatu dituzte beren praktika onak Washingtonen aurkezteko"},"content":{"rendered":"<p><\/p>\n<ul>\n<li><strong>Euskadiko bi proiektu Banco Interamericano de Desarrollo erakundeak berdintasunaren arloko jardunbide egoki gisa hautatutako Europako Lau proiektuen artean.<\/strong><\/li>\n<li><strong>\u00a0Euskadiko administrazio publikoen kontratazioetan berdintasuna ezartzeko prozedura eta emakume politikariak ahalduntzeko Basqueskola espazioa dira<\/strong><\/li>\n<li><strong>EUDELen eta Emakunderen ordezkaritza batek aurkeztuko ditu bi ekimenak Washington DCn generoaren arloko jardunbide egokiei buruzko mintegi batean<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p>Banco Interamericano de Desarrollo (<a href=\"http:\/\/www.iadb.org\/es\/banco-interamericano-de-desarrollo,2837.html\">BID<\/a>) erakundeak EUDEL \u2013 Euskadiko Udalen Elkartea eta Emakunde \u2013 Emakumearen Euskal Erakundea gonbidatu ditu gaur, apirilaren 27an, \u00a0Generoaren arloko Jardunbide Egokiei buruz Washington DCn egitekoa den mintegi batean beren bi berdintasun-proiektu aurkeztera.<\/p>\n<p>Lehenengo aukeraketa-prozesuaren ondoren (hasiera batean 35 jardunbide aukeratu zituzten), azkenean Europa osoko generoaren arloko lau jardunbide egoki hautatu dira, eta horietako bi EAEn garatu dira: Euskadiko administrazio publikoen kontratazioetan berdintasuna ezartzeko prozedura eta emakume politikariak ahalduntzeko Basqueskola espazioa.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/04\/EUDEL_basqueskola.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignleft size-medium wp-image-15807\" src=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/04\/EUDEL_basqueskola-300x225.jpg\" alt=\"\" width=\"300\" height=\"225\" srcset=\"\/wp-content\/uploads\/2017\/04\/EUDEL_basqueskola-300x225.jpg 300w, \/wp-content\/uploads\/2017\/04\/EUDEL_basqueskola-1024x768.jpg 1024w, \/wp-content\/uploads\/2017\/04\/EUDEL_basqueskola.jpg 1600w\" sizes=\"(max-width: 300px) 100vw, 300px\" \/><\/a>Lehenengoaren berri Emakunderen zuzendari Izaskun Landaidak emango du, eta bigarrena Burgeluko alkate\u00a0<strong>Natividad L\u00f3pez de Muniain<\/strong>\u00a0andreak aurkeztuko du\u00a0<strong>EUDEL\u2013Euskadiko Udal Elkartearen izenean<\/strong>. Mintegi honetan parte hartzeko eta Washingtonen egindako lan bileretarako Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Orokorraren eta Jaurlaritzak EEBBtan duen ordezkaritzaren laguntza izan dute erakundeok.<\/p>\n<p><strong>Berdintasunaren aldeko klausulak<\/strong><\/p>\n<p>Hautatutako lehenengo jardunbide egokiari, hau da, kontratazio-prozesu publikoetan genero-ikuspegia integratzeari, dagokionez, jardunbide honi Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea onartu zenetik aurrera (2005) ekin zitzaion. Hortik abiatuta ohikoa izan zen, eta orokorra, euskal administrazio publikoetan emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko klausula sartzea. Kontratazio publikoko berdintasunaren aldeko klausulak dira erakunde publikoek obra publikoak egiteko edo ondasunak edo zerbitzuak eskuratzeko egiten dituzten kontratuetan jartzen diren eta sexuen arteko desorekak zuzentzera eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzera bideratzen diren xedapenak edo baldintzak. Informazio gehiago:\u00a0<a href=\"http:\/\/www.emakunde.euskadi.eus\/politicas-publicas\/-\/informacion\/clausulas-igualdad\/\">berdintasunaren aldeko klausulak kontratu eta diru laguntzetan<\/a>.<\/p>\n<p><strong>Basqueskola<\/strong><\/p>\n<p>Bestalde, aukeratu den beste jardunbide egokia Virginia Woolf Basqueskola izan da. Ekimena 2012an sortu zen Emakunde eta EUDELen laguntzaz, eta helburu du \u201cberezko espazioa\u201d sortzea Euskadiko udaletan politikan diharduten emakumeentzat. \u00a0\u00a0Proiektuaren ardatz nagusiak dira informazioa, prestakuntza, konpetentziak garatzea eta emakume hautetsien ahalduntzea, indibiduala nahiz kolektiboa, bai eta itunak eta aliantzak sortzeko lan-sareak eratzea ere. Bere bideari ekin zionetik coaching, lidergo eta komunikazio mintegiak, tailerrak, hitzaldiak eta esperientziak trukatzeko saioak antolatu ditu. Informazio osoa, argitalpenak eta hainbat material honako webgune honetan daude eskuragarri:\u00a0<a href=\"http:\/\/www.eudel.eus\/destacados\/basqueskola\/www.virginiawoolfbasqueskola.eus\">www.virginiawoolfbasqueskola.eus<\/a><\/p>\n<p><strong>Banco Interamericano de Desarrollo (BID)<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.iadb.org\/es\/banco-interamericano-de-desarrollo,2837.html\">BID<\/a>en helburua da Latinoamerikako eta Karibeko bizi-kalitatea hobetzea. Horretarako, hobekuntzak sustatzen ditu osasunaren, hezkuntzaren eta azpiegituren arloetan, laguntza finantzarioa eta teknikoa eskainiz pobrezia eta berdintasuna murrizteko lanean ari diren herrialdeei. Eremu geografiko honen garapenerako finantzazio-iturri nagusia da. Maileguak, dohaintzak eta laguntza teknikoa ematen ditu, eta ikerketa-lanetan aritzen da. Kasu honetan BIDek emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko Europako jardunbide egokiak bilatu eta identifikatu ditu, bere laguntzaz Latinoamerikako eta Karibeko herrialdeetara eraman ahal izan daitezen.<\/p>\n<p align=\"center\">Bestalde, euskal ordezkaritzak zenbait lan bilera egin ditu Washingtonen Organizaci\u00f3n de Estados Americanos (OEA) delakoan dagoen Espainiako ordezkaritzarekin, OEAko Comisi\u00f3n Interamericana de la Mujer-ekin (CIM), Women in Public Service Project (Global Women\u2019s\u00a0 Leadership Initiative) ekimeneko arduradunekin, Promundo nazioarteko Gobernuz Kanpoko Erakundearekin, eta Seton Halleko euskal ikasketen taldearen ordezkariekin, \u00a0besteak beste.<\/p>\n<p><\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Euskadiko bi proiektu Banco Interamericano de Desarrollo erakundeak berdintasunaren arloko jardunbide egoki gisa hautatutako Europako Lau proiektuen artean. \u00a0Euskadiko administrazio publikoen kontratazioetan berdintasuna ezartzeko prozedura eta emakume politikariak ahalduntzeko Basqueskola <\/p>\n","protected":false},"author":10,"featured_media":15806,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[38,10,1,6],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/15805"}],"collection":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/10"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=15805"}],"version-history":[{"count":6,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/15805\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":17450,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/15805\/revisions\/17450"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/15806"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=15805"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=15805"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=15805"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}