{"id":15846,"date":"2017-05-04T16:37:53","date_gmt":"2017-05-04T14:37:53","guid":{"rendered":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/?p=15846"},"modified":"2017-05-05T19:14:32","modified_gmt":"2017-05-05T17:14:32","slug":"proyecto-de-udalekus-para-disenar-estrategias-de-promocion-del-uso-del-euskera-en-el-futuro","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/noticia\/proyecto-de-udalekus-para-disenar-estrategias-de-promocion-del-uso-del-euskera-en-el-futuro\/","title":{"rendered":"Udalekuen proiektu bat euskararen erabileran eragiteko estrategiak diseinatzeko"},"content":{"rendered":"<p><strong><strong><a href=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/05\/talde_osoa2.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/05\/talde_osoa2-1024x642.jpg\" alt=\"\" width=\"614\" height=\"385\" \/><\/a><\/strong>E<\/strong><strong>remu soziolinguistiko ezberdinetako gazteak izango dira \u2018<\/strong><strong><span style=\"text-decoration: underline\">Mingaina dantzan\u2019<\/span><\/strong> <strong>ekimenan eta erabilera sustatzeko tresnen eraginkortasuna aztertuko da ikerketa baten bidez<\/strong><strong><\/strong><\/p>\n<p>Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak \u2018Mingaina dantzan\u2019 proiektua aurkeztu du gaur Donostiako Miramar Jauregian. Ekimen honi esker euskarari lotutako udaleku erakargarri batzuk sustatuko dira eta erabileran eragiteko baliogarriak izan daitezkeen tresnen inguruko ikerketa bat garatuko da. Udaleku hauetan, eremu soziolinguistiko oso euskaldunetako gazteak euskarak pisu gutxiago duen eremuetako gazteekin batera izango dira. Proiektu pilotua da, eta hortik aterako diren ondorioak baliogarriak izango dira erabilera sustatzeko estrategiak garatzeko orduan.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/05\/mahaia.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignleft\" src=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/05\/mahaia-300x225.jpg\" alt=\"\" width=\"300\" height=\"225\" \/><\/a>Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan, <strong>EUDEL<\/strong> eta UEMA ere proiektu honen atzean daude. Miren Dobaran Hizkuntza Politikako sailburuordearekin batera, <strong><span style=\"text-decoration: underline\">Beasaingo alkate eta EUDELeko euskara ordezkari Aitor Aldasoro<\/span><\/strong>, UEMAko presidente Josu Labaka, Ebete enpresako hezitzaile I\u00f1aki Eizmendi eta udalekuak antolatuko dituen Ttakun enpresako ordezkari I\u00f1aki Aristondo egon dira prentsaurrekoan. EiTBko Goazen! telesail arrakastatsuaren protagonistak ere bisitari izango dira udalekuetan, eta ekimenaren gaurko aurkezpenean Inma Fernandez, Haritz Morras eta Lorea Iribar aktoreak izan dira.<\/p>\n<p>Udalekuetan izango diren gazteak Euskadiko eskualde ezberdinetatik joango dira: \u00a0<strong><span style=\"text-decoration: underline\">Urola Kosta-Urola Erdia, Oarsoaldea, Lea Artibai, Ezkerraldea eta Gasteiz<\/span><\/strong><span style=\"text-decoration: underline\">.<\/span> Beraz, euskararekin harreman ezberdina duten gazteak izango dira \u2018Mingaina dantzan\u2019 proiektuan. Udalekuak bi txandatan antolatuko dira. Lehenengoa, <strong>Mundakako aterpetxean<\/strong> izango da, <strong>uztailaren 3tik 12ra arte.<\/strong> 30 lagun izango dira guztira, <strong><span style=\"color: #008080\">Azpeitia, Zumaia<\/span> eta <span style=\"color: #008080\">Barakaldo<\/span><\/strong>ko ikastegietatik etorritakoak. Bigarren udalekua, <strong>Kortezubiko Baratze aterpetxean<\/strong> egingo da. <strong>Uztailaren 21etik 30era arte<\/strong> izango da eta, honetan ere, 30 lagunek parte hartuko dute. <span style=\"color: #008080\"><strong>Oiartzun, Markina-Xemein eta Gasteiz<\/strong><\/span>ko ikastetxeetatik etorritakoak.<\/p>\n<p><strong>Aitor Aldasoro, EUDELeko ordezkariak<\/strong> aisialdiko programa pilotu honen balioa azpimarratu du eta emaitzen zabalkundea egiteko konpromisoa adierazi du:<\/p>\n<p><span style=\"color: #000080\"><em><a href=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/05\/mingaina.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignright size-medium wp-image-15851\" src=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/05\/mingaina-300x168.jpg\" alt=\"\" width=\"300\" height=\"168\" srcset=\"\/wp-content\/uploads\/2017\/05\/mingaina-300x168.jpg 300w, \/wp-content\/uploads\/2017\/05\/mingaina.jpg 1024w\" sizes=\"(max-width: 300px) 100vw, 300px\" \/><\/a>\u201cGazteak ez dira isolatuta bizi. Beren gizarte hurbilean txertaturik bizi dira. Nerabeen inguru soziolinguistikoak askotarikoak dira. Izan ere, <strong>Euskadiko udalerrietan ere oso errealitate desberdinak daude<\/strong>. Hala ere, euskarak indar gutxiago duen horietan ere, aurrerapausoak emateko gaitasuna dago, ezagutza nabarmen igo delako. Gainera, <strong>ikusten duguna da udal guzti-guztietan gogoa badagoela aurrerapausoak emateko<\/strong>.<\/em><\/span><\/p>\n<p><span style=\"color: #000080\"><em>Gure iritziz, proiektu hau eraginkorra izan daiteke aipatu ditugun aurrerapauso horiek emateko, betiere erabileraren inguruan, kasu honetan gazteen artean. <strong>EUDEL\u2012Euskadiko Udalen Elkateak bere esku dagoen guztia egingo du<\/strong> proiektu honen emaitzen zabalkundea egiteko eta erabilitako estrategien eta metodologiaren aplikazioa ere aintzat hartzeko.\u201d<\/em><\/span><\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Eremu soziolinguistiko ezberdinetako gazteak izango dira \u2018Mingaina dantzan\u2019 ekimenan eta erabilera sustatzeko tresnen eraginkortasuna aztertuko da ikerketa baten bidez Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak \u2018Mingaina dantzan\u2019 proiektua aurkeztu <\/p>\n","protected":false},"author":10,"featured_media":15849,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[20,1,6],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/15846"}],"collection":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/10"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=15846"}],"version-history":[{"count":6,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/15846\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":15856,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/15846\/revisions\/15856"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/15849"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=15846"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=15846"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=15846"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}