{"id":16329,"date":"2017-06-21T13:27:35","date_gmt":"2017-06-21T11:27:35","guid":{"rendered":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/?p=16329"},"modified":"2017-12-27T12:04:40","modified_gmt":"2017-12-27T11:04:40","slug":"los-ayuntamientos-aportamos-a-las-politicas-el-ingrediente-fundamental-de-la-proximidad-para-facilitar-su-aplicacion-en-los-municipios-y-que-sean-utiles-para-la-ciudadania","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/noticia\/los-ayuntamientos-aportamos-a-las-politicas-el-ingrediente-fundamental-de-la-proximidad-para-facilitar-su-aplicacion-en-los-municipios-y-que-sean-utiles-para-la-ciudadania\/","title":{"rendered":"\u201cUdalek hurbiltasunerako funtsezko osagaia gehitzen diegu politikei, udalerrietan aplikatzea errazteko eta herritarrentzat erabilgarriak izan daitezen\u201d"},"content":{"rendered":"<p><\/p>\n<p align=\"center\"><strong><span style=\"text-decoration: underline;\">Tokiko Politika Publikoen\u00a0<\/span><\/strong><strong>euskal kontseiluaren eraketa.<\/strong><\/p>\n<ul>\n<li><strong>EUDELen elkarteburu Imanol Landaren ustez, Kontseilua eratu izana \u201c<em>albiste ona<\/em>\u201d eta \u201c<em>aurrerapauso esanguratsua<\/em>\u201d da, bai udalentzat bai erakunde-sistema oro har dinamizatzeko, \u201c<em><span style=\"text-decoration: underline;\">aukerak sortzeko tresna bat<\/span>, borondateak bateratu eta adostasunak biderkatzeko, akordioak lortu eta proposamenak egiteko, helburu komuna lortzeko: herrialdea eraikitzea<\/em>\u201d.<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<ul>\n<li><strong>\u201c<em>Udalak beste erakunde batzuen ondoan jarri gara, udal eskumeneko politika publikoen \u2018<span style=\"text-decoration: underline;\">sukaldearen\u2019 barruan<\/span><\/em>\u201d elkarteburuak azaldu du, udalen interesak aitortu eta neurtu daitezen, gobernuaren tokiko esparruari eragiten dieten politika publikoak diseinatu, sortu, betearazi eta ebaluatzeko prozesuetan.<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p><iframe loading=\"lazy\" src=\"https:\/\/player.vimeo.com\/video\/222553340\" width=\"770\" height=\"433\" frameborder=\"0\" title=\"Imanol Landa\" webkitallowfullscreen mozallowfullscreen allowfullscreen><\/iframe><\/p>\n<div class=\"recuadromasinfo\" style=\"text-align: center;\"><a href=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/06\/po_EUDEL_CVPPL_eusk.pdf\">PRENTSA OHARRA JEITSI<\/a><\/div>\n<ul>\n<li><strong>EUDELen ordezkariak Kontseiluari ahalik eta etekin handiena ateratzera animatu ditu erakundeak, \u201c<em><span style=\"text-decoration: underline;\">organo bizia izan dadin, funtzionatzen duena eta ondo funtzionatzen duena, gainera<\/span><\/em>\u201d. Landak uste du ezinbestekoa dela organo horrek modu egonkorrean lan egitea bermatzeko beharrezko bitartekoak jartzea, \u201c<em>lantzean behin eta itxurak gordetzeko soilik bildu ez dadin<\/em>\u201d.<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<ul>\n<li><strong>Kontseiluak toki, foru eta autonomia mailako ordezkaritza paritarioa dauka (18 kide guztira, Eusko Jaurlaritzako 6, foru aldundietako 6 eta Euskadiko udaletako 6 ordezkari: <span style=\"text-decoration: underline;\">gizonezko 3 hautetsi eta emakumezko 3 hautetsi, <\/span>hiru lurraldeetako udalerrietakoak eta tamaina guztietakoak).<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p><strong><em><strong><em><a href=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/06\/21062017-01.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignleft\" src=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/06\/21062017-01-300x195.jpg\" alt=\"\" width=\"300\" height=\"195\" \/><\/a><\/em><\/strong>Ekainaren 21a, Vitoria-Gasteiz.<\/em><\/strong> EUDELen elkarteburu Imanol Landa komunikabideen aurrean agertu da, Tokiko Politika Publikoen Euskal Kontseilua eratzeko lehen\u00a0 bileraren aurretik, Euskadiko udalen balorazioa helarazteko, udalen interesak kontuan hartuta, tokiko politikak modu bateratuan diseinatzeko erakunde arteko lankidetza-organo berria abian jartzeari dagokionez.<\/p>\n<p>EUDELen elkarteburuaren ustez, Kontseilua eratzea \u201c<em>albiste ona<\/em>\u201d eta \u201c<em>aurrerapauso esanguratsua<\/em>\u201d da; izan ere, Euskadiko udalei <strong>zeregin garrantzitsua<\/strong> esleitzen die EAEren erakunde-sistemaren harremanen eta funtzionamenduaren esparruan. Aldi berean, Imanol Landak zera nabarmendu du: Kontseilua \u201caukerak sortzeko tresna da\u201d, zentzu bikoitzean; izan ere, horren baitan askotariko mailatako lankidetza gorpuzteaz gain, <strong>\u201c<\/strong><em>borondateak bateratu eta adostasunak biderkatzen laguntzen du, akordioak lortu eta proposamenak egiteko, helburu komuna lortzeko: herrialdea eraikitzea\u201d.<\/em><\/p>\n<p>EUDELen elkarteburuak Kontseilua <strong>\u201c<em>udal eskumeneko politikak herrialde mailan egosten diren sukaldea<\/em>\u201d<\/strong> dela esan du; bertan, udalak lehenengo mailako eragile politikoak izango dira, ordezkaritza paritarioarekin*, Eusko Jaurlaritzarekin eta foru aldundiekin batera.<\/p>\n<p>Imanol Landak azpimarratu duenez, Kontseiluaren <strong>xede zehatza<\/strong> <span style=\"text-decoration: underline;\">tokiko<\/span> politika publikoak dira, eta azaldu du orain arte <em>\u201cerabaki garrantzitsuenak gobernuaren beste maila batzuetan hartu izan direla, eta eragin handia dutela udalen zereginean\u201d<\/em>.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/06\/21062017-03.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignright\" src=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/06\/21062017-03-300x225.jpg\" alt=\"\" width=\"300\" height=\"225\" \/><\/a>Zentzu horretan, EUDELen elkarteburuak defendatu du garrantzitsua dela tokiko gobernuek hasieratik parte hartzea gainerako erakundeekin batera, udal eskumenei eragiten dieten politikak egiteko prozesuan: <strong><em>\u201cudalak hurbiltasunerako funtsezko osagaia gara, politika, plan edo programa horiek udalerrietan modu arrakastatsuan aplikatu daitezen. Azken finean, tokiko politikak herritarrentzako erabilgarriak eta praktikoak izan daitezen lortu nahi dugu, pertsonen bizimoduan benetako onura ekar dezaten\u201d.<\/em><\/strong><\/p>\n<p>EUDELen ordezkariak Kontseiluari ahalik eta etekin handiena ateratzera animatu ditu erakunde guztiak, \u201c<em>organo bizia izan dadin, funtzionatzen duena eta ondo funtzionatzen duena, gainera\u201d.<\/em> Horretarako, komenigarria dela organo horrek modu egonkorrean lan egitea bermatzeko beharrezko bitartekoak jartzea, \u201c<em>lantzean behin eta itxurak gordetzeko soilik bildu ez dadin<\/em>\u201d.<\/p>\n<p><strong><span style=\"text-decoration: underline;\">Benetako erronka, Legea garatzea<\/span><\/strong><\/p>\n<p><em>Euskadiko Toki Erakundeen apirilaren 7ko 2\/2016 Legearen barruan<\/em>, sortzea aurreikusi den lehenengo organoa da Kontseilu hau, eta udalen aldarrikapen historikoetako bat da 2010eko martxotik; izan ere, data horretan egin eta Eusko Jaurlaritzari bidali zitzaion <em>\u201c<a href=\"http:\/\/www.eudel.eus\/es\/archivos\/documento\/1874\/categoria\/1185\">Euskadiko Udal Legerako Oinarrien Dokumentua<\/a>\u201d<\/em> (2010eko martxoa).<\/p>\n<p>Horregatik, erakunde guztiek <em>Legean<\/em> aurreikusitako lehen organoa den Tokiko Politika Publikoen Euskal Kontseilua eratzeko agertutako inplikazioa eta esfortzua balioetsi nahi izan du EUDELen ordezkariak.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/06\/21062017-04.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignleft\" src=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/06\/21062017-04-300x225.jpg\" alt=\"\" width=\"300\" height=\"225\" \/><\/a>EUDELen elkarteburuak adierazi duenez, \u201c<strong><em>benetako erronka orain hasiko da, Legea garatzeko prozesuarekin<\/em><\/strong>\u201d, eta <strong><em>\u201clan handia dago oraindik egiteko\u201d<\/em><\/strong>, eskumenen esparruan zein esparru ekonomiko-finantzarioan aurreikusitako mekanismo guztiak abian jartzeko, baita gainerako sektore-esparruei eragiten dietenak martxan jartzeko ere. Imanol Landak \u201c<em>prozesu konplexua, zaila eta neketsua<\/em>\u201d dela esan du, erakunde guztientzat aldaketa handiak dakartza-eta, \u201chala gure erakundeen \u2018barne kulturan\u2019 eta lan egiteko moduan, nola erakundeen artean erlazionatzeko moduan\u201d, baina, aldi berean, \u201c<strong><em>erronka liluragarria da Euskadiko udalentzat<\/em><\/strong>\u201d.<\/p>\n<p>Elkarteburuak baieztatu duenez, Toki Erakundeen Legea \u201cestrategia- eta egitura-ardatza da EUDELentzat\u201d, orain eta hurrengo urteetan. \u201c<strong><em>Adi egongo gara<\/em><\/strong><em>, eta erakunde guztiek hartutako konpromisoak betetzen direla eta udalerrietan modu egokian aplikatzen direla <strong>zainduko dugu<\/strong><\/em>\u201d.<\/p>\n<p><strong><span style=\"text-decoration: underline;\">Tokiko Gobernuen Batzordea<\/span><\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/06\/21062017-02.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignleft\" src=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/06\/21062017-02-300x200.jpg\" alt=\"\" width=\"300\" height=\"200\" \/><\/a>Imanol Landak Tokiko Gobernuen Batzordea ere aipatu du; aipatutako organoa Tokiko Politika Publikoen Euskal Kontseiluaren jarraian eratuko da. Batzorde horretan parte hartuta, araudi berriak euren eskumenen esparruan izandako eragina positiboa edo negatiboa izan den baloratu ahal izango dute udalek. EUDELen elkarteburuak azaldu duenez, \u201cBatzorde honen funtzioak bere osaera zehazten du\u201d; <strong><span style=\"text-decoration: underline;\">udaletako ordezkariek soilik<\/span><\/strong> (tokiko 12 hautetsi) eratutako organo horrek \u201c<strong><em>alerta goiztiar<\/em><\/strong>\u201d gisa funtzionatuko du, araudi-aurreproiektuetan udalen autonomia urratzea saihesteko.<\/p>\n<p>\u201c<em>Batzorde honen bitartez, araudiaren testuarekiko <strong>aldeko edo kontrako jarrera<\/strong> agertu ahal izango dugu udalek, tramitazioa hasten den unetik bertatik<\/em>\u201d, aurreratu du Imanol Landak. Azaldu duenez, organo honek \u201c<em>audientzia-eskubidea gainditzen du, eta analisia eta balorazioa egiteko funtzioak gaitzen ditu, eragin juridikoekin<\/em>\u201d.<\/p>\n<p><em>*Udaletako ordezkariak Tokiko Politika Publikoen Euskal Kontseiluan,\u00a0 Lehendakariak EUDELen proposamenez izendatutakoak, Euskadiko Toki Erakundeen apirilaren 7ko 2\/2016 Legearen <strong>83.3 artikuluarekin<\/strong> bat etorriz:<\/em><\/p>\n<ul>\n<li>GETXOko alkate eta EUDELen elkarteburua, <strong>Imanol Landa<\/strong><\/li>\n<li>IRUNgo alkate eta lehen elkarteburuordea, <strong>Jos\u00e9 Antonio Santano<\/strong><\/li>\n<li>ERRENTERIAko alkateorde eta bigarren elkarteburuordea, <strong>Garazi L\u00f3pez de Etxezarreta<\/strong><\/li>\n<li>MUNGIAko alkatea, <strong>Ager Izagirre<\/strong><\/li>\n<li>ASPARRENgo alkatea, <strong>Consuelo Auzmendi<\/strong><\/li>\n<li>BURGELUko alkatea, <strong>M\u00aa Natividad L\u00f3pez de Munain<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p><\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Tokiko Politika Publikoen\u00a0euskal kontseiluaren eraketa. EUDELen elkarteburu Imanol Landaren ustez, Kontseilua eratu izana \u201calbiste ona\u201d eta \u201caurrerapauso esanguratsua\u201d da, bai udalentzat bai erakunde-sistema oro har dinamizatzeko, \u201caukerak sortzeko tresna bat, <\/p>\n","protected":false},"author":10,"featured_media":16333,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"video","meta":{"footnotes":""},"categories":[24,1,6],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/16329"}],"collection":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/10"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=16329"}],"version-history":[{"count":11,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/16329\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":17426,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/16329\/revisions\/17426"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/16333"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=16329"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=16329"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=16329"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}