{"id":16443,"date":"2017-06-28T11:00:09","date_gmt":"2017-06-28T09:00:09","guid":{"rendered":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/?p=16443"},"modified":"2017-12-27T12:01:51","modified_gmt":"2017-12-27T11:01:51","slug":"visita-del-consejo-de-europa-y-paises-del-este-para-conocer-experiencias-de-gestion-compartida-de-servicios-municipales","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/noticia\/visita-del-consejo-de-europa-y-paises-del-este-para-conocer-experiencias-de-gestion-compartida-de-servicios-municipales\/","title":{"rendered":"Ekialdeko herrialdeetako Europako kontseiluko ordezkaritza batek Euskadi bisitatu du, udal zerbitzuen kudeaketa partekatuari buruzko pratika onen beri izateko"},"content":{"rendered":"<p><\/p>\n<ul>\n<li><strong>Georgia, Armenia, Moldavia eta Bielorrusiako hogei bat udal ordezkariz <strong>osatutako ordezkaritza zen.<\/strong><\/strong><\/li>\n<li><strong>Bisita teknikoa <strong>pasaden astelehenean abiatu zen<\/strong> <span style=\"text-decoration: underline;\">Arabako Errioxako Kuadrillan<\/span>, eta ekainaren 26tik 29ra <strong><strong>arte iraun zuen<\/strong><\/strong>, Euskadiko zenbait udalerri bisitatuz, udal lankidetzaren eta kudeaketaren arloko esperientzien berri izateko. Beste batzuen artean, honakoak <strong>bisitatu zituzten<\/strong>: <span style=\"text-decoration: underline;\">Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa, Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitatea, <strong><span style=\"text-decoration: underline;\">Galdakaoko hondakinen bilketa pneumatikorako planta<\/span><\/strong>, Donostiako gizarte-zerbitzuak edo Bilboko hiri-eraldaketa<\/span>.<\/strong><\/li>\n<li><strong>Partekatutako kudeaketarako formulak (adibidez, Mankomunitateak, Arabako Kuadrillak edo Partzuergoak) konponbide egokiak dira <span style=\"text-decoration: underline;\">neurri txikiagoko udalerrientzat<\/span>; izan ere, mota horretako udalerriek ez dute egitura eta baliabide nahikorik izaten, zenbait zerbitzu euren kontura eman ahal izateko.<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p style=\"text-align: justify;\">Bilbon, 2017ko ekainaren 28an. Ekainaren 26, 27 eta 28an, Georgia, Armenia, Moldavia eta Bielorrusiako hogei pertsonaz (zinegotziak, arduradun teknikoak eta beste udal ordezkariak) osatutako ikerketarako bisita teknikoa egin zuen Euskadin, Europako Kontseiluak antolatuta eta EUDELen lankidetzarekin; izan ere, zenbait udalerriren artean modu bateratuan zerbitzuak emateko esperientzia arrakastatsuak eta praktika onak ezagutzeko asmoa zuten.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Hiru egunez, Europako Kontseiluaren ordezkaritzak hiru lurraldeak zeharkatu zituen, bertatik bertara ezagutu ahal izateko udalen artean EAEn garatu ziren zenbait kudeaketa-formula.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\"><span style=\"font-weight: 300;\">EUDELek zenbait urte daramatza Europako Kontseiluarekin lankidetzan, ikerketarako bisitak antolatzen. Horrela, ezagutzera ematen dira zenbait udalerriren arteko lankidetza bidez zerbitzu publikoak kudeatzeko eredua eta euskal lankidetza eredua. <\/span><strong>Euskadiko udalen eredua bereziki interesatzen zaio Europari<\/strong><span style=\"font-weight: 300;\">, neurri txikiagoko udalerrien kasuan; batez ere, horrela kostuak aurreztu eta baliabideak arrazionalizatu daitezkeelako, toki mailan zerbitzu publikoak modu partekatuan kudeatuz eta funtsezko hiru ardatz elkartuz: <\/span><strong>herritarrekiko hurbiltasuna, kalitatea, eta <\/strong><span style=\"font-weight: 300;\">emandako zerbitzuaren<\/span><strong> eraginkortasuna eta efizientzia<\/strong><span style=\"font-weight: 300;\">.<\/span><\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Gehienetan, <strong>udalez gaindiko erakundeen<\/strong> formula erabiltzen da, ura kudeatzeko, zaborrak batzeko, abandonatutako animaliak batu eta zaintzeko (udal txakurtegia), hondakinak tratatzeko eta lurralde jakin batean garraiobideak modu partekatuan kudeatzeko (autobusa, trena, metroa, tranbia\u2026). <span style=\"text-decoration: underline;\">Gizarte zerbitzu edo berdintasun<\/span> arloko mankomunitateak ere ohiko formula dira Euskadin.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Udalen arteko lankidetzak ibilbide historiko luzea dauka Euskadin, eta, urteekin, <strong><span style=\"text-decoration: underline;\">zenbait formula<\/span><\/strong> garatu eta perfekzionatu dira, zerbitzu publiko jakin batzuk modu partekatuan kudeatu ahal izateko. Hauek dira formularik sustraituenak:<\/p>\n<ul>\n<li><strong>Mankomunitateak <\/strong>(38), zeintzuen barruan 186 udalerri baitaude (%74,10).<\/li>\n<li><strong>Partzuergoak<\/strong> (22),<\/li>\n<\/ul>\n<p style=\"text-align: justify;\">Baina badaude beste adibide batzuk ere; esate baterako, <strong>Arabako Kuadrillak<\/strong> (7).<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Gauzak horrela, <strong>udalek <\/strong>(euren menpeko erakunde eta sozietateekin) eta <strong>udalez gaindiko erakundeek edo partekatutako kudeaketarako formulek <\/strong>osatzen dute tokiko sektore publikoa.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\"><strong><span style=\"text-decoration: underline;\">Europako Kontseiluaren ordezkaritzaren IKERKETARAKO BISITAREN EGITARAUA<\/span><\/strong><\/p>\n<p><strong><span style=\"text-decoration: underline;\">Ekainak 26 (astelehena), ARABAKO KUADRILLAK:<\/span><\/strong><\/p>\n<p><strong><em>&gt;10.30-11.00.<\/em><\/strong><strong> Bisita Arabako Errioxako (Guardia) Kuadrillara<\/strong><\/p>\n<p><strong>&#8211; EUDEL-Euskadiko Udalen Elkartearen jardueraren aurkezpena. Mar Zabala, zuzendaria<\/strong><\/p>\n<p><strong>-Arabako Errioxako Kuadrillaren funtzioen eta eskumenen aurkezpena, Kuadrillako presidente eta Kripango alkate Joseba Fern\u00e1ndez Callejaren eskutik.<\/strong><\/p>\n<p style=\"text-align: center;\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter size-medium wp-image-16471\" style=\"font-weight: 300;\" src=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/06\/IMG_29413-300x225.jpg\" alt=\"cuadrilla de alava\" width=\"300\" height=\"225\" srcset=\"\/wp-content\/uploads\/2017\/06\/IMG_29413-300x225.jpg 300w, \/wp-content\/uploads\/2017\/06\/IMG_29413-1024x768.jpg 1024w, \/wp-content\/uploads\/2017\/06\/IMG_29413.jpg 1600w\" sizes=\"(max-width: 300px) 100vw, 300px\" \/><\/p>\n<p style=\"text-align: center;\"><strong><span style=\"color: #3366ff;\"><a href=\"http:\/\/www.cuadrillalariojaalavesa.com\/\"><span style=\"color: #3366ff;\">www.cuadrillalariojaalavesa.com<\/span><\/a>\u00a0\u00a0<a href=\"http:\/\/www.kripan.net\/\"><span style=\"color: #3366ff;\">www.kripan.net<\/span><\/a>\u00a0\u00a0<a href=\"http:\/\/www.laguardia.eus\/\"><span style=\"color: #3366ff;\">www.laguardia.eus<\/span><\/a><\/span><\/strong><\/p>\n<p><strong>\u00a0<\/strong><strong><span style=\"text-decoration: underline;\">Ekainak 27 (asteartea), BIZKAIA:<\/span><\/strong><\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\"><strong><em>&gt;09.00-11.00.<\/em><\/strong><strong> Bisita Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren instalazioetara (Arrigorriaga). <span style=\"text-decoration: underline;\">Pedro Mar\u00eda Barreiro<\/span> zuzendari nagusiaren aurkezpena. <\/strong><span style=\"color: #3366ff;\"><strong><a href=\"http:\/\/www.consorciodeaguas.com\/\"><span style=\"color: #3366ff;\">www.consorciodeaguas.com<\/span><\/a><\/strong><\/span><\/p>\n<p style=\"text-align: center;\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter size-medium wp-image-16472\" src=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/06\/IMG_2944-300x225.jpg\" alt=\"\" width=\"300\" height=\"225\" srcset=\"\/wp-content\/uploads\/2017\/06\/IMG_2944-300x225.jpg 300w, \/wp-content\/uploads\/2017\/06\/IMG_2944-1024x768.jpg 1024w, \/wp-content\/uploads\/2017\/06\/IMG_2944.jpg 1280w\" sizes=\"(max-width: 300px) 100vw, 300px\" \/><\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\"><strong><em>&gt;11.30-14.00.<\/em><\/strong><strong> Bisita Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitatera (Zamudio). <\/strong>Presidente eta <span style=\"text-decoration: underline;\">Zamudioko alkate Igotz Lopez Torrek<\/span> azaldu zuen nola egiten den zerbitzu publikoen kudeaketa eta prestazioa, Bizkaiko zenbait udalerriren artean. <span style=\"color: #3366ff;\"><a href=\"http:\/\/www.e-txorierri.com\/\"><span style=\"color: #3366ff;\">www.e-txorierri.com<\/span><\/a><\/span><\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter size-medium wp-image-16507\" src=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/06\/TXORIERRI_GRUPO_txiki-300x199.jpg\" alt=\"\" width=\"300\" height=\"199\" srcset=\"\/wp-content\/uploads\/2017\/06\/TXORIERRI_GRUPO_txiki-300x199.jpg 300w, \/wp-content\/uploads\/2017\/06\/TXORIERRI_GRUPO_txiki-1024x680.jpg 1024w\" sizes=\"(max-width: 300px) 100vw, 300px\" \/><\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\"><strong><em>&gt;16.00-17.30. <\/em><\/strong><strong>Bisita Galdakaoko (Bizkaia) <strong>hondakinen bilketa pneumatikorako planta<\/strong> integraleko instalazioetara, eta plantaren funtzionamenduaren erakustaldia.\u00a0<\/strong> Aurkezpena, <span style=\"text-decoration: underline;\">Galdakaoko alkate<\/span> eta EUDELeko Batzorde Eragileko kide den <span style=\"text-decoration: underline;\">Ibon Uriberen<\/span> eta plantaren kudeaketaren arduraduna den <span style=\"text-decoration: underline;\">Jose Luis Aspiazuren<\/span> eskutik.<em>\u00a0<\/em><a href=\"http:\/\/www.galdakao.eus\/\"><span style=\"color: #3366ff;\">www.galdakao.eus<\/span><\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter size-medium wp-image-16508\" src=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/06\/GALDAKAO-300x225.jpg\" alt=\"\" width=\"300\" height=\"225\" srcset=\"\/wp-content\/uploads\/2017\/06\/GALDAKAO-300x225.jpg 300w, \/wp-content\/uploads\/2017\/06\/GALDAKAO-1024x768.jpg 1024w, \/wp-content\/uploads\/2017\/06\/GALDAKAO.jpg 1600w\" sizes=\"(max-width: 300px) 100vw, 300px\" \/><\/p>\n<p><strong><span style=\"text-decoration: underline;\">Ekainak 28 (asteazkena), BILBAO eta DONOSTIA\/SAN SEBASTI\u00c1N: <\/span><\/strong><\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\"><strong><em>&gt;08.30-10.30-<\/em><\/strong><strong>Bilboko hiri-eraldaketaren aurkezpena, Bilbao Metr\u00f3poli 30 Elkartearen eskutik; <\/strong>zehazki, <span style=\"text-decoration: underline;\">Alfonso Mart\u00ednez de Cearra<\/span> zuzendariaren eskutik. EUDELek Bilbon duen egoitzan. <span style=\"color: #3366ff;\"><a href=\"http:\/\/www.bm30.es\/\"><span style=\"color: #3366ff;\">www.bm30.es<\/span><\/a><\/span><\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter size-medium wp-image-16509\" src=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/06\/bilbao_metropoli_Eudel_GRUPO-300x225.jpg\" alt=\"\" width=\"300\" height=\"225\" srcset=\"\/wp-content\/uploads\/2017\/06\/bilbao_metropoli_Eudel_GRUPO-300x225.jpg 300w, \/wp-content\/uploads\/2017\/06\/bilbao_metropoli_Eudel_GRUPO-1024x768.jpg 1024w\" sizes=\"(max-width: 300px) 100vw, 300px\" \/><\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\"><strong><em>&gt;12.00-14.00.<\/em><\/strong><strong> Bisita Donostiako Udalera, <\/strong>bertako gizarte-zerbitzuak kudeatzeko eta emateko eredua ezagutzeko, <span style=\"text-decoration: underline;\">Aitziber San Rom\u00e1n<\/span> Gizarte Zerbitzuetako zinegotziaren eskutik.\u00a0<span style=\"color: #3366ff;\"><span style=\"text-decoration: underline;\"><a href=\"http:\/\/www.donostia.eus\/\"><span style=\"color: #3366ff; text-decoration: underline;\">www.donostia.eus<\/span><\/a><\/span><\/span><\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\"><span style=\"text-decoration: underline;\">Europako Kontseiluak<\/span> laguntzarako, babes teknikorako eta bitartekaritzarako zenbait programa-ildo ditu, Europako tokiko gobernuei zuzenduta. Programa horien barruan, tarteka, ikerketarako eta trukerako bisitak antolatzen dira hainbat herrialde eta eskualdetako udalerrien artean, euren errealitateak eta esperientziak bertatik bertara ikusteko. * <em>Gaur egun, Europako Kontseilua <\/em><a href=\"http:\/\/www.coe.int\/en\/web\/portal\/47-members-states\">47 estatu kidek<\/a> osatzen dute, eta tartean daude Europar Batasuneko 28 kideak.<\/p>\n<p><span style=\"color: #3366ff;\"><strong><a href=\"http:\/\/www.coe.int\/en\/web\/portal\/home\"><span style=\"color: #3366ff;\">http:\/\/www.coe.int\/en\/web\/portal\/home<\/span><\/a><\/strong><\/span><\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Georgia, Armenia, Moldavia eta Bielorrusiako hogei bat udal ordezkariz osatutako ordezkaritza zen. Bisita teknikoa pasaden astelehenean abiatu zen Arabako Errioxako Kuadrillan, eta ekainaren 26tik 29ra arte iraun zuen, Euskadiko zenbait <\/p>\n","protected":false},"author":10,"featured_media":16464,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[19,1,6],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/16443"}],"collection":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/10"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=16443"}],"version-history":[{"count":52,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/16443\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":17419,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/16443\/revisions\/17419"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/16464"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=16443"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=16443"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=16443"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}