{"id":16799,"date":"2017-10-05T10:28:18","date_gmt":"2017-10-05T08:28:18","guid":{"rendered":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/?p=16799"},"modified":"2017-12-27T11:51:05","modified_gmt":"2017-12-27T10:51:05","slug":"la-red-de-electas-vascas-inspira-una-escuela-de-mujeres-politicas-en-aragon","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/noticia\/la-red-de-electas-vascas-inspira-una-escuela-de-mujeres-politicas-en-aragon\/","title":{"rendered":"Euskadiko emakume hautetsien sarea emakume politikarientzat eskola inspiratu du Aragoin"},"content":{"rendered":"<p><\/p>\n<ul>\n<li><strong>Virginia Woolf Basqueskola, euskal emakume alkate eta zinegotzien sarea, erreferentzia eta gida da Aragoiko Tokiko Emakume Hautetsientzako Lidergo eta Ahalduntze Eskolaren sorreran.<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<ul>\n<li><strong>EUDELen eta Emakunderen ekimen aitzindaria berdintasun-arloko jardunbide egokitzat aurkeztu da, udal-politikan diharduten emakumeak ahalduntzeko eta esperientziak trukatzeko daukan sare-eredua dela eta.<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<ul>\n<li><strong>Euskadiko emakume hautetsien ordezkaritza batek truke-mahai batean parte hartu du Zaragozan, EAEko eta Aragoiko emakume politikarien artean esperientziak partekatzeko.<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p><a href=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/10\/Electas-aragon.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignleft\" src=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/10\/Electas-aragon-300x168.jpg\" alt=\"\" width=\"300\" height=\"168\" \/><\/a>2017ko urriaren 5a. EAEko hiru lurraldeetako emakume alkate eta zinegotzien ordezkaritza bat \u2013hainbat tamainatako udaletako eta hainbat talde politikotako kideak daudela\u2013 Zaragozara joan da <strong>Virginia Woolf Basqueskola<\/strong> ordezkatuz, Aragoiko homologoekin batera egoteko urriaren 4an (asteazkena) <span style=\"text-decoration: underline;\"><a href=\"http:\/\/www.famcp.es\/agenda\/acto-presentacion-la-escuela-liderazgo-empoderamento-mujeres-electas-locales-aragon\/\">ELEM,<\/a> <\/span>hots, Aragoiko Tokiko Emakume Hautetsientzako Lidergo eta Ahalduntze Eskola <span style=\"text-decoration: underline;\">inauguratzeko<\/span> izandako jardunaldian.<\/p>\n<p>EUDEL-Euskadiko Udalen Elkarteak eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak bultzatuta, Basqueskola ekimen aitzindaria da, 2012an sortua prestakuntza, lidergo eta ahalduntze politikorako eskola gisa, eta Euskadiko emakume alkate eta zinegotzientzako \u201cberezko espazio\u201d gisa.\u00a0 Prestakuntzako, <em>coaching<\/em>-eko eta komunikazioko ikastaroak zenbait ediziotan egin eta gero, gaur egun benetako <strong>lan- eta aliantza-sare<\/strong> gisa sendotzen ari da Basqueskola, EAEko udaletan politikan diharduten emakumeen artean.<\/p>\n<p>2016. eta 2017. urteen artean, Euskadiko <strong>udalerrietan zehar jarduera ugariko ibilbide bat <\/strong>egin da, eta eskualdeko bilerak antolatu dira Bizkaian eta Gipuzkoan, bai eta topaketak ere, Arabako kuadrilletako <strong>udalerri txiki <\/strong>guztiekin.<\/p>\n<p>Kontaktu horien guztien ondorioz, Basqueskola bere ibilbideko <strong>fase berri<\/strong> batean sartu da, bere jarduera-eremuan hedadura eta eragin handiagoak erdiesteko. Hala, bada, sareak bere jardunaren zabalkundea areagotuko du, eta EAEtik kanpoko udaletako beste emakume hautetsi batzuekin harremanetan sartuko da, Aragoikoekin kasu, bai eta Europako esparrukoekin ere, bereziki, Bilbon 2018ko ekainaren 11tik 13ra bitartean egitekoa den <strong>Berdintasunari, Aniztasunari eta Inklusioari buruzko Europako Udalerrien Konferentzia <\/strong>dela-eta.<\/p>\n<p><strong>Alderdi guztietako talde eragile berria<\/strong><\/p>\n<p><strong><strong><a href=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/10\/Electas-aragon-2.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignright\" src=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/10\/Electas-aragon-2-300x168.jpg\" alt=\"\" width=\"300\" height=\"168\" \/><\/a><\/strong>Natividad L\u00f3pez de Munain<\/strong>, Arabako Burgelu udalerri txikiko alkatea eta, halaber, EUDEL Batzorde Eragilearen ordezkaria, izendatu dute Basqueskolako kideek sarearen ibilbidearen nahiz egungo egoeraren berri emateko. \u201cBultzada-etapa berri bat\u201d, azaldu duenez, <strong>talde eragile <\/strong>batek gidatuko duena \u2013beste talde kolaboratzaile batekin batera\u2013, non <span style=\"text-decoration: underline;\">EAEko udaletan dauden indar politiko guztietako emakume alkate eta zinegotziak<\/span> egongo diren:<\/p>\n<p><em>\u201c<\/em><em>Bost urte hauetan \u201cereintzako\u201d lana egin eta gero, Basqueskola \u201cinspirazio-olatu\u201d bilakatu da beste toki batzuetan emakume-sare berriak ehuntzeko.<\/em> <em>Eskola \u2018mugimendu\u2019 baten hazia izan da, eta mugimendu horrek bere ibilbidea izango du eta denborarekin <span style=\"text-decoration: underline;\">eragin handiagoa<\/span> lortzeko asmoa du.<\/em><\/p>\n<p><em>Emakume hautetsien sare gisa, gure azken xedea da, udaletan ez ezik, erabakiak hartzeko eginkizunean bertan ere egotea.<\/em> <em>Parte-hartze politikoak berezkoa du, orobat, erabakiak hartzeko eta eragina izateko ahalmena edukitzea, politika egiteko era berriak bultzatzeko, berdintasuna udal-agendaren erdigunean jartzeko, eta gizarteari kutsatzeko.<\/em><em>\u201d<\/em><\/p>\n<p>Natividad L\u00f3pez de Munain, era berean, tokiko esperientziei buruzko mahai-inguru bat moderatzeaz arduratu da; mahai-inguruan Aragoiko Erkidegoko hainbat udaletako zazpi emakume alkate eta zinegotzik parte hartu dute.<\/p>\n<p>Zaragozako jardunaldiarekin batera, ondoren bilera bat ere egin da Euskadiko eta Aragoiko tokiko emakume politikarien artean, ikuspegiak eta esperientziak partekatzeko, emakume gisa udal-politikan garatzen duten eguneroko jardunaren inguruan.<\/p>\n<p>Burgeluko alkatearekin, Zaragozara <strong>Josune Irabien<\/strong> Amurrioko alkatea eta <strong>Paula Amieva eta Mari Luz Palacio <\/strong>Getxoko eta Sondikako zinegotziak ere joan dira. Udal, Eskualde eta Probintzien Federazioko (FAMCP) buru Carmen S\u00e1nchez P\u00e9rezek berak egin zion gonbidapena, ekitaldiko anfitrioi gisa, Euskadiko ordezkaritzari, EUDELen bitartez.<\/p>\n<p>Basqueskola <strong>zer den<\/strong> eta haren <strong>egungo jarduera <\/strong>(berriak, ikastaroak, gidak eta argitalpenak) zein den azaltzen duen informazio guztia webgune ofizialean dago eskuragarri: <a href=\"http:\/\/www.virginiawoolfbasqueskola.eus\">www.virginiawoolfbasqueskola.eus<\/a> eta sare sozialetan ere:<\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Virginia Woolf Basqueskola, euskal emakume alkate eta zinegotzien sarea, erreferentzia eta gida da Aragoiko Tokiko Emakume Hautetsientzako Lidergo eta Ahalduntze Eskolaren sorreran. EUDELen eta Emakunderen ekimen aitzindaria berdintasun-arloko jardunbide egokitzat <\/p>\n","protected":false},"author":10,"featured_media":16809,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[10,1,6],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/16799"}],"collection":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/10"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=16799"}],"version-history":[{"count":10,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/16799\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":17398,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/16799\/revisions\/17398"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/16809"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=16799"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=16799"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=16799"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}