{"id":16812,"date":"2017-10-05T10:38:37","date_gmt":"2017-10-05T08:38:37","guid":{"rendered":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/?p=16812"},"modified":"2017-10-06T11:36:40","modified_gmt":"2017-10-06T09:36:40","slug":"bopv-publica-convocatoria-de-ayudas-para-llevar-la-banda-ancha-a-pequenos-municipios","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/noticia\/bopv-publica-convocatoria-de-ayudas-para-llevar-la-banda-ancha-a-pequenos-municipios\/","title":{"rendered":"Banda zabala udalerri txikietara eramateko laguntza-programen deialdia argitaratu du EHAAk"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"https:\/\/www.euskadi.eus\/y22-bopv\/eu\/bopv2\/datos\/2017\/10\/1704780e.shtml\" target=\"_blank\">Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak<\/a>, gaur, argitaratu egin du \u201c<em>Belaunaldi Berriko Banda Zabal<\/em>\u201deko sareak\u00a0<strong>1.000 biztanle baino gutxiago<\/strong>\u00a0duten biztanleria-guneetara, \u201c<em>Gune Zuriak<\/em>\u201d izenez sailkatuetara, zabaltzeko laguntza-programa deitzen eta arautzen duen agindua; laguntza horiek\u00a0<strong>10 milioi eurokoak izango dira.<\/strong>\u00a0Alegia, baldintza horietan Interneten sartzeko zerbitzuak eskaintzen dituzten telekomunikazioetako azpiegiturak ez dituzten eta datozen hiru urteotan egotea aurreikusten ez duten biztanleria-guneak dira, gehienak, landa-guneak eta isolatuak. Zehazki,\u00a0<strong>391 biztanleria-gune txiki<\/strong>\u00a0dira, eta\u00a0<strong>%72, Araban<\/strong>\u00a0daude:<\/p>\n<ul>\n<li><strong>280 Araban<\/strong><\/li>\n<li><strong>95 Bizkaian<\/strong><\/li>\n<li><strong>16 Gipuzkoan<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p>Deialdia sektore pribatuko telekomunikazio-operadoreei zuzenduta dago, banda zabaleko sareak horrelako biztanleria-guneetara zabaltzera bultzatzeko. Eusko Jaurlaritzaren laguntza hori gabe, inbertsioa ez litzateke errentagarria izango telekomunikazio enpresentzat.<\/p>\n<p><strong>EUSKADI 2020 AGENDA DIGITALA<\/strong><\/p>\n<p>Proiektu hau Eusko Jaurlaritzak Euskadi lurralde adimendun \u2013<em>Smart Country\u2013<\/em>\u00a0gisa finkatzeko duen konpromisoaren barruan dago. \u201c<em>Euskadi 2020 Agenda Digital<\/em>\u201daren barruan dago, eta dagoeneko, abian diren gainerako proiektuekin bat egiten du: zuntz optikoa 1.700 eraikin publikotara zabaltzea eta banda zabal ultralasterra Euskadiko industria-arloetara zabaltzea.<\/p>\n<p><strong>ZABALKUNDEA 18 HILABETEAN<\/strong><\/p>\n<p>Deialdiaren diru-laguntzak\u00a0<strong>2017, 2018 eta 2019ko ekitaldietan banatuko dira.<\/strong>\u00a0Behin laguntzen ebazpena ezagututa \u2013abenduaren 31 baino lehen-, 18 hilabetetan hedatuko da banda zabala.<\/p>\n<p>Laguntzaren onuradun den konpainiak diruz lagundutako sarearekin, gutxienez, hamar urtez egin beharko du lan, eta gainera, hala eskatzen duten gainerako operadoreei erabateko sarbidea, ez baztertzailea, eskaini beharko die, baita eskainitako zerbitzuei ere.<\/p>\n<p>Itelazpi S.A. sozietate publikoak egingo ditu aurkeztutako proposamenen azterlana eta ebaluazioa.<\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak, gaur, argitaratu egin du \u201cBelaunaldi Berriko Banda Zabal\u201deko sareak\u00a01.000 biztanle baino gutxiago\u00a0duten biztanleria-guneetara, \u201cGune Zuriak\u201d izenez sailkatuetara, zabaltzeko laguntza-programa deitzen eta arautzen duen agindua; laguntza horiek\u00a010 <\/p>\n","protected":false},"author":10,"featured_media":16813,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[13,1,6,36],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/16812"}],"collection":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/10"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=16812"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/16812\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":16815,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/16812\/revisions\/16815"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/16813"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=16812"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=16812"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=16812"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}