{"id":17553,"date":"2018-01-15T12:58:52","date_gmt":"2018-01-15T11:58:52","guid":{"rendered":"http:\/\/noticias.eudel.eus\/?p=17413"},"modified":"2018-05-03T12:14:18","modified_gmt":"2018-05-03T10:14:18","slug":"las-instituciones-vascas-ponen-en-marcha-la-campana-gracias-a-los-derechos-humanos-en-el-70-aniversario-de-su-aprob","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/noticia\/las-instituciones-vascas-ponen-en-marcha-la-campana-gracias-a-los-derechos-humanos-en-el-70-aniversario-de-su-aprob\/","title":{"rendered":"Euskal erakundeek martxan jarri dute \u201ceskerrak giza eskubideei\u201d kanpaina, aldarrikapenaren 70. urteurrenean"},"content":{"rendered":"<p><\/p>\n<ul>\n<li><strong>Kanpaina gaur jarri da martxan; <em>Giza Eskubideei Begiradak \/ Miradas a los Derechos Humanos<\/em> erakusketa ibiltariarekin hasiko da, eta abenduaren 10ean amaitu, Ren\u00e9 Cassin Sariaren banaketarekin<\/strong><\/li>\n<li><strong>Ekimena sortu zen giza eskubideen balioa zabaltzeko eta haren sustapena, aldarrikapena eta defentsa sendotzeko pedagogia zibikoa sustatzeko<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p>Euskal erakundeek martxan jarriko dute \u201c<em>Eskerrak Giza Eskubideei<\/em>\u201d kanpaina, horien sustapena, aldarrikapena eta defentsa sendotzeko. Ekimen horren bidez, Euskadik bat egiten du Nazio Batuek Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 70. urteurrena ospatzeko sustatzen duten \u201cDefenda dezagun giza duintasuna, zuzentasuna eta justizia\u201d kanpainarekin. Horretarako, euskal erakundeek baterako ekitaldi-programa irekia aurreikusi dute; 2018an garatuko da.<\/p>\n<p>Ekimena Eusko Jaurlaritzak, hiru foru-aldundiek, <strong>Euskadiko Udalen Elkarteak (EUDEL)<\/strong>, hiru hiriburuetako udalek, eta UPV\/EHUk sustatu dute, eta gaur goizean aurkeztu da, UPV\/EHUren \u201cGiza Eskubideei Begiradak \/ Miradas a los Derechos Humanos\u201d erakusketa ibiltariaren inaugurazioarekin hasten den kanpainaren abiaraztearekin batera. Erakusketa hori urtarrilaren 27ra arte egongo da zabalik Bilboko Bizkaia Aretoan.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/01\/foto_mesa.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignleft size-medium wp-image-17415\" src=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/01\/foto_mesa-300x225.jpg\" alt=\"\" width=\"300\" height=\"225\" \/><\/a>EUDELeko ordezkari eta Amurrioko alkate, <strong>Josune Irabien<\/strong>ek aurkeztu du EAEko udalerri guztiei zuzendutako gonbidapena, herriko Musika Eskolaren bitartez kaleko mikrokontzertu bat egiteko kanpainarekin bat egin dezaten. <strong>\u201c<em>Proposamen xumea da, baina garrantzi handikoa\u00bb; <\/em><\/strong>izan ere, Irabienek azaldu duenez,<strong><em> \u00abherritarrak eta, batez ere, gazteak sentsibilizatu eta zuzenean inplika daitezen nahi da, musika adierazpide dela eta tokiko mailatik. Gainera, hurbilekoena denez, kalea leku aproposa da lankidetzan eta sarean lan eginez giza eskubideak sustatzen diharduten eragileak elkartzeko\u201d.<\/em><\/strong><\/p>\n<p>Aurkezpenean honako hauek parte hartu dute: Jonan Fern\u00e1ndez Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia, Mar\u00eda Guijarro BFAko Berdintasuneko, Aniztasuneko eta Lankidetzako zuzendari nagusia, Maribel Vaquero GFAko Bizikidetzako eta Giza Eskubideetako zuzendaria, Nekane Zeberio AFAko Kabineteko zuzendaria, <strong>Josune Irabien Amurrioko alkatea eta <\/strong><strong>EUDELeko ordezkaria<\/strong>, Itziar Urtasun Bilboko Udaleko Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jai Arloko zinegotzi ordezkaria, Juanra Viles Donostiako Udaleko Presidentetza, Gardentasun, Giza Baliabide eta Berrikuntzako zinegotzi ordezkaria, Nerea Melgosa Vitoria-Gasteizko Udaleko Bizikidetzarako eta Aniztasunerako zinegotzi ordezkaria, eta Jon Landa UPV\/EHUren Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Katedrako zuzendaria.<\/p>\n<p>Arduradunek azaldu dutenaren arabera, kanpaina hiru helbururekin sortu zen:<\/p>\n<p>&#8211; <strong>Herrialdeko proiektua.<\/strong> Giza eskubideekiko konpromisoa euskal gizartearen eta nazioarteko erakundeen aurrean herrialdeko proiektu partekatu gisa aurkeztea.<\/p>\n<p>&#8211; <strong>Pluralismoa eta adostasuna.<\/strong> Balio nagusiaren inguruko adostasuna oinarri duen giza eskubideei buruzko adierazpenen aniztasuna sustatzea.<\/p>\n<p>&#8211; <strong>Giza eskubideen kultura.<\/strong> Giza eskubideen balioa zabaltzea eta haren sustapena, aldarrikapena eta defentsa sendotzeko pedagogia zibikoa sustatzea.<\/p>\n<p>Programa horren barruan egin daitezkeen jardueren aniztasunak bi elementu ditu zentzu-batasun. Lehenengo eta behin, gai nagusia eta kanpainarako partekatutako erakunde-irudia; eta, bigarrenik, kanpainaren diskurtsoaren baterako oinarrizko ikuspegia.<\/p>\n<p>Kanpainaren jarduerak batuko dituen mezu nagusia <em>eskerrik asko<\/em> hitzaren ingurukoa izango da.<\/p>\n<p align=\"center\"><strong><em>Eskerrak giza eskubideei. Adierazpen Unibertsalaren 70. urteurrena<\/em><\/strong><\/p>\n<p>Mezu nagusi horren bidez, eduki polisemikoa hiru diskurtso-ildotan batu daiteke:<\/p>\n<p>&#8211; Giza eskubideak egoteak dakarren onura azpimarratzen duen eta horrelakorik ez egoteak ekarriko lukeen ziurgabetasuna azpimarratzen duen mezua. <strong><em>Eskerrak<\/em><\/strong><em> giza eskubideak ditugula\u2026 Nolakoa izango litzateke mundua, bestela, giza eskubiderik gabe?<\/em><\/p>\n<p>&#8211; Giza eskubideei esker lortu den guztia eta horiei esker oraindik egiteko dagoela dakigun guztia nabarmentzen duen mezua. <em>Giza eskubideei <strong>esker<\/strong>, libre eta berdin jaio diren pertsona guztien giza duintasuna defenda dezakegu.<\/em><\/p>\n<p>&#8211; Giza eskubideek esan nahi duten guztiagatik eskerrak emateko mezu xumea, besterik gabe eskerrik asko! esateko. <strong><em>Eskerrik asko <\/em><\/strong><em>Giza Eskubideei.<\/em><\/p>\n<p>Partekatutako oinarri horretan, jarduerak urte osoan zehar banatuko dira; horrela, erakunde bakoitzak \u2013edo horietako batzuek, proiektu baten inguruan elkartu badira\u2013 bere gain hartuko du hura autonomiaz eta aurreikusitako gainerako ekitaldiekin koordinatuta garatzeko erantzukizuna.<\/p>\n<p>Programarekin batera, beste ekimen batzuk antolatu ahalko dira eta, gainera, kanpainaren mezu nagusia partekatu nahi duen beste edozein erakundek edo entitatek egin ahalko du bat.<\/p>\n<div class=\"recuadromasinfo\"><a title=\"Logotipoak deskargatu\" href=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/01\/logotipos.zip\">Logotipoak deskargatu<\/a><\/div>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p align=\"center\"><strong>Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 70. urteurrena ospatzeko hasierako programaren laburpen-koadroa<\/strong><\/p>\n<div align=\"center\">\n<table border=\"1\" width=\"614\" cellspacing=\"0\" cellpadding=\"0\">\n<tbody>\n<tr>\n<td valign=\"top\" width=\"104\">\n<p align=\"center\"><strong>Erakundea<\/strong><\/p>\n<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"510\">\n<p align=\"center\"><strong>Jarduera<\/strong><\/p>\n<\/td>\n<\/tr>\n<tr>\n<td valign=\"top\" width=\"104\"><strong>UPV\/EHU<\/strong><\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"510\">.\u00b7\u201cGiza Eskubideei Begiradak \/ Miradas a los Derechos Humanos\u201d erakusketa.<\/p>\n<p>\u00b7\u201cGiza Eskubideei Begiradak \/ Miradas a los Derechos Humanos\u201d liburuaren argitalpena.<\/p>\n<p>\u00b7\u201dGiza eskubideen paseoak\u201d ekimena gure herri eta hirietan; horrela, giza eskubide bakoitzaren sentsibilitate artistikoa sustatuko da.<\/p>\n<p>\u00b7Giza eskubideei buruzko diseinu grafikoaren kongresua, Udako Ikastaroen esparruan.<\/td>\n<\/tr>\n<tr>\n<td valign=\"top\" width=\"104\"><strong>EUDEL<\/strong><\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"510\"><strong>\u00b7Udalei, udalerriko musika-eskolarekin lankidetzan, kalean musikako mikrokontzertuak antolatzeko gonbidapena egitea.<\/strong><\/p>\n<p><strong>\u00b7Giza eskubideak sustatzeko eremuarekin bat egin dezakeen beste edozein jarduera, herritarrei zabalik egongo dena.<\/strong><\/td>\n<\/tr>\n<tr>\n<td valign=\"top\" width=\"104\"><strong>Arabako Foru Aldundia<\/strong><\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"510\">\u00b7Gazteriaren artean giza eskubideen ezagutza eta garrantzia sustatzea, ikus-entzunezkoen sorkuntzaren, arte bisualen eta zinemaren bidez, 2018ko ZINELEKUren edizioan; bertan, zinemako tailerrak, zinematografiako profesionalen eskolak eta beste arte-diziplina batzuk izango dira.<\/td>\n<\/tr>\n<tr>\n<td valign=\"top\" width=\"104\"><strong>Bizkaiko Foru Aldundia<\/strong><\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"510\">\u00b7Giza Eskubideen Gizartegune hausnarketarako, eztabaidarako eta eraikuntzarako espazioa, hirugarren sektoreko kolektiboei eta Bizkaiko gizarte-munduari eskainia, bai eta beste erakunde batzuetako ordezkariei ere.<\/p>\n<p>\u00b7Garapenerako lankidetzan giza eskubideen ikuspegia txertatzeari buruzko aurrez aurreko ikastaroa, Unesco Etxearekin dagoen hitzarmenaren barruan.<\/p>\n<p>\u00b7Giza Eskubideen Saria Zinema Ikusezinaren Jaialdian.<\/td>\n<\/tr>\n<tr>\n<td valign=\"top\" width=\"104\"><strong>Gipuzkoako Foru Aldundia<\/strong><\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"510\">\u00b7Bigarren Hezkuntzako 2. zikloko ikasleei zuzendutako programa, gazteek giza eskubideak ezagutu, barneratu, sentitu, zabaldu eta horiekin konpromisoa hartzeko.<\/td>\n<\/tr>\n<tr>\n<td valign=\"top\" width=\"104\"><strong>Vitoria-Gasteizko Udala<\/strong><\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"510\">\u00b7Udaleko sail desberdinetatik giza eskubideen sustapenarekin, hauen defentsarekin eta hedapenarekin lotzen diren ekintzak, hitzaldien, erakusketen edo heziketa-tailerren bidez, eta hiriko beste erakundeekin koordinatuta. Agerian utziz udal jarduerak giza eskubideei heltzen diela, zeharkako ikuspegia izanik sail eta zerbitzu guztietan.<\/td>\n<\/tr>\n<tr>\n<td valign=\"top\" width=\"104\"><strong>Bilboko Udala<\/strong><\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"510\">\u00b7Udaberrian Garapeneko Estrategia Positiboen XII. Jardunaldiak egitea, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziarekin lankidetzan, Giza Eskubideen Defentsan oinarrituta.<\/p>\n<p>\u00b7Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 70. urteurrena ospatzeko antolatzen diren berezko ekimenak edo beste erakunde batzuenak sustatzea.<\/td>\n<\/tr>\n<tr>\n<td valign=\"top\" width=\"104\"><strong>Donostiako Udala<\/strong><\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"510\">\u00b7Aieteko Baliabide Pedagogikoen Zentroaren inaugurazioa, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan<\/p>\n<p>\u00b7Ibilbide bat diseinatzea, Aldarrikapen Unibertsalaren artikuluekin, Aieteko Jauregiaren inguruan kokatzen dena, Bakearen eta Giza Eskubideen Etxearen egoitzaren inguruan, bai eta Giza Eskubideen Baliabide Pedagogikoen Zentroaren inguruan ere.<\/td>\n<\/tr>\n<tr>\n<td valign=\"top\" width=\"104\"><strong>Eusko Jaurlaritza<\/strong><\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"510\">\u00b7Kanpainaren esparru partekatuaren diseinua eta garapena.<\/p>\n<p>\u00b7Udazkenean Giza Eskubideen Nazioarteko Kongresua egitea, UPV\/EHUren Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Katedrarekin lankidetzan.<\/p>\n<p>\u00b7Abenduaren 10a, 2018ko Giza Eskubideen Eguna, ospatzea, eta Ren\u00e9 Cassin Saria entregatzea.<\/td>\n<\/tr>\n<\/tbody>\n<\/table>\n<\/div>\n<p><\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Kanpaina gaur jarri da martxan; Giza Eskubideei Begiradak \/ Miradas a los Derechos Humanos erakusketa ibiltariarekin hasiko da, eta abenduaren 10ean amaitu, Ren\u00e9 Cassin Sariaren banaketarekin Ekimena sortu zen giza <\/p>\n","protected":false},"author":10,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[106,1,6],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/17553"}],"collection":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/10"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=17553"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/17553\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":18195,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/17553\/revisions\/18195"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=17553"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=17553"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=17553"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}