{"id":17756,"date":"2018-02-27T11:55:21","date_gmt":"2018-02-27T10:55:21","guid":{"rendered":"http:\/\/noticias.eudel.eus\/?p=17756"},"modified":"2018-05-03T12:21:27","modified_gmt":"2018-05-03T10:21:27","slug":"mirari-y-unai-depositan-en-eudel-la-medalla-para-ez-beti-da-ez","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/noticia\/mirari-y-unai-depositan-en-eudel-la-medalla-para-ez-beti-da-ez\/","title":{"rendered":"Mirarik eta Unaik, EZ beti da EZ! kanpainak jasotako Sabino Arana saria utzi dute EUDELen"},"content":{"rendered":"<p><\/p>\n<ul>\n<li><strong>Saria gordetzeko aukeratu dute EUDEL; izan ere, Euskadiko udalerri guztiak biltzen ditu, eta hori da, hain zuzen, eguneroko bizitza gauzatzen den espaziorik hurbilena, non elkarte, erakunde, herritarren kolektibo eta instituzioek borrokan diharduten egunez egun, indarkeria sexistak eta genero indarkeriak eragiten duten gaitz sozialari aurre egiteko.<\/strong><\/li>\n<li><strong>Mirari eta Unairekin batera, EUDEL-Euskadiko Udalen Elkarteko elkarteburu Imanol Landa eta Sabino Arana Fundazioko lehendakari Juan M\u00aa Atutxa ere izan dira ekitaldian.<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p>Bilbo, 2018ko otsailaren 27a. Mirarik eta Unaik Sabino Arana 2017 saria jaso zuten Bilboko Arriaga Antzokian, joan den urtarrilaren 28an, <strong><span style=\"text-decoration: underline;\">EZ beti da EZ! <\/span><\/strong><span style=\"text-decoration: underline;\">\/<strong> \u00a1NO es NO<\/strong><\/span><span style=\"text-decoration: underline;\">!<\/span> ekimenaren izenean. Saria jaso ondoren, EUDELek Bilbon duen egoitzan utzi dute, aurretik iragarri bezala. Saria euskal gizarte osoari dagokionez, EUDEL hautatu da sari hau gordetzeko leku gisa; izan ere, udal erakunde honek Euskadiko udalerri guztiak ordezkatzen ditu, eta, udalerri horietan guztietan, bertako elkarte, erakunde, herritarren kolektibo eta instituzioek egunero dihardute borrokan, genero indarkeriaren aurka.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/02\/Domina_EzbetidaEz3.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignright size-medium wp-image-17768\" src=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/02\/Domina_EzbetidaEz3-300x225.jpg\" alt=\"\" width=\"300\" height=\"225\" srcset=\"\/wp-content\/uploads\/2018\/02\/Domina_EzbetidaEz3-300x225.jpg 300w, \/wp-content\/uploads\/2018\/02\/Domina_EzbetidaEz3-1024x768.jpg 1024w\" sizes=\"(max-width: 300px) 100vw, 300px\" \/><\/a>Saria jasotzean, Mirari eta Unai Euskadiko gizarte osoaren ordezkari bihurtu ziren. Gure gizartea arazo honen aurrean kezkatuta, konprometituta eta jardunean dago, eta EZ beti da EZ! gure herrialdeko txoko guztietara eraman nahi du.<\/p>\n<p>EUDELeko elkarteburu Imanol Landa eta Sabino Arana Fundazioko lehendakari Juan M\u00aa Atutxa bertan zeudela, Mirarik eta Unaik sariaren domina <strong>EUDELen Batzorde Eragilea biltzen den aretoan<\/strong> utzi dute. Aipatutako organoa EUDELen zuzendaritzako organo gorena da, eta Euskadiko udalak ordezkatzen dituzten 15 alkatek osatzen dute.<\/p>\n<p>Ekitaldian, Imanol Landak esker ona agertu dio Sabino Arana Fundazioari: \u201cohore handia da EUDELentzat, udalerri guztien topagunea den aldetik, euskal gizarte osoak berdintasunaren alde eta indarkeria sexistaren kontra egindako lanagatik jasotako aintzatespenaren gordailu izatea\u201d. Landa elkarteburuak nabarmendu du EUDELek ondo baino hobeto ulertzen dituela \u201cEz beti da Ez!\u201d ekimenak saria jasotzeko arrazoiak; izan ere, \u201cberdintasuna eraginkorra izan dadin, beharrezkoa da gizarte osoaren konpromiso eta lan bateratua.<em> Lan kolektibo honen oinarria balioen eta jokaeren transmisioa da, egunerokoan kontzientzia hartu eta berdintasuna sendotu dezagun, gure ekintza eta jokabideen bitartez, hala espazio pribatuan nola publikoan. Mirarik eta Unaik, besteak beste, etorkizuna irudikatzen dute; belaunaldi berrientzat, hain zuzen, berdintasunean oinarritutako udalerriak eraiki behar ditugu guztion artean, non gizon eta emakumeek eskubide eta aukera berberak izango dituzten.<\/em><\/p>\n<p><strong>Domina bat, aintzatespen gisa<\/strong><\/p>\n<p>Saria <strong>domina<\/strong> bat da, 26x26x5 cm-ko eskultura txiki batean txertatuta, aintzatespenaren testua grabaturik duela.<\/p>\n<p><span style=\"text-decoration: underline;\">Aintzatespenaren testua:<\/span><\/p>\n<p><em>Euskadiko bazter guztietan entzuten den EZ beti da EZ! oihu kolektiboaren zentzua aitzatetsi eta saritu nahi du Sabino Arana Fundazioak.<\/em> <em>Oihu horrek bere baitan biltzen du indarkeria sexistaren eta genero indarkeriaren biktima diren emakumeen ahots nahigabetu eta ia beti isilarazia; gaitz sozial horren kontra borrokan aritu diren eta oraindik aritzen diren elkarte, erakunde herritarren kolektibo eta instituzioen ahots konprometitu eta aktibista, eta indarkeria mota oro desagerrarazteko asmoz gero eta kontzientzia eta konpromiso handiagoa agertzen duen euskal gizarte osoaren ahots irmo eta erabakigarria.<\/em> <em>EZ beti da EZ! ekimenak BAIEZKO oihu zaratsua izan nahi du, gizon eta emakumeen arteko diskriminazioaren kontra, ekintza positiboaren alde eta berdintasun eraginkorraren alde, bai mundu osoan bai Euskadin.<\/em><\/p>\n<p>Ez beti da EZ! \u00a1NO es NO! \u201coihu kolektiboaz\u201d gain, joan den urtarrilaren 28an izandako Sabino Arana 2017 sarien ekitaldian, Koopera, Ram\u00f3n Barea, Gerediaga Elkartea eta Abel Barriola saritu zituzten.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/02\/Deposito_Eudel3.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter size-medium wp-image-17772\" src=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/02\/Deposito_Eudel3-300x226.jpg\" alt=\"\" width=\"300\" height=\"226\" srcset=\"\/wp-content\/uploads\/2018\/02\/Deposito_Eudel3-300x226.jpg 300w, \/wp-content\/uploads\/2018\/02\/Deposito_Eudel3-1024x774.jpg 1024w\" sizes=\"(max-width: 300px) 100vw, 300px\" \/><\/a><\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Saria gordetzeko aukeratu dute EUDEL; izan ere, Euskadiko udalerri guztiak biltzen ditu, eta hori da, hain zuzen, eguneroko bizitza gauzatzen den espaziorik hurbilena, non elkarte, erakunde, herritarren kolektibo eta instituzioek <\/p>\n","protected":false},"author":10,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[35,10,1,6],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/17756"}],"collection":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/10"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=17756"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/17756\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":18184,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/17756\/revisions\/18184"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=17756"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=17756"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=17756"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}