{"id":18213,"date":"2018-05-03T15:18:09","date_gmt":"2018-05-03T13:18:09","guid":{"rendered":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/?p=18213"},"modified":"2018-05-04T13:01:58","modified_gmt":"2018-05-04T11:01:58","slug":"constituida-la-comision-de-seguimiento-de-la-estrategia-vasca-para-personas-sin-hogar","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/noticia\/constituida-la-comision-de-seguimiento-de-la-estrategia-vasca-para-personas-sin-hogar\/","title":{"rendered":"Eratuta geratu da Etxegabeentzako Euskal Estrategiaren Jarraipen Batzordea"},"content":{"rendered":"<p>Gaur goizean, Lakuan, 2018-2021 Etxegabeentzako Euskal Estrategiaren Jarraipen Batzordea eratu da, eta batzordeak berak \u201c<strong>erabat salatu eta gaitzetsi ditu etxegabeen aurkako erasoak, intolerantzia eta gorrotoa<\/strong>\u201d. Taldea publiko-soziala da, eta, bertan, Eusko Jaurlaritzako, foru-aldundietako eta udalerrietako erakunde publikoek parte hartzen dute, bai eta EUDELeko eta hirugarren gizarte-sektoreko -EAPN Euskadi-, FEDEAFESeko eta Astialdi Sareko ordezkariek ere.<\/p>\n<p><strong><em>2018-2021 Etxegabeentzako Euskal Estrategia<\/em><\/strong>ri Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila eta Osasun Saila atxiki zaizkio, bai eta hiru foru-aldundiak, <strong>EUDEL eta Vitoria-Gasteizko, Bilboko, Donostiako, Barakaldoko, Getxoko, Irungo, Portugaleteko, Santurtziko eta Laudioko udalak<\/strong> ere. Estrategiak honako helburu hau planteatzen du, besteak beste,\u00a0 Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordeak gogora ekarri duen bezala: \u201cbizitegi-bazterketaren <strong>gizarte-pertzepzioan<\/strong> eragina izatea, eragile komunitarioek horrelako egoeretan esku hartzeko inplika daitezen <strong>bultzatzea<\/strong> eta pertsona horien biktimizazio-egoerak <strong>prebenitzea<\/strong>.<\/p>\n<p><strong><u>Etxerik gabeko pertsonen kontrako eraso, intolerantzia eta gorrotoaren aurkako adierazpena<\/u><\/strong><\/p>\n<p><strong><em><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignleft size-medium wp-image-18215\" src=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/05\/peque\u00f1a-300x181.jpg\" alt=\"\" width=\"300\" height=\"181\" srcset=\"\/wp-content\/uploads\/2018\/05\/peque\u00f1a-300x181.jpg 300w, \/wp-content\/uploads\/2018\/05\/peque\u00f1a-768x463.jpg 768w, \/wp-content\/uploads\/2018\/05\/peque\u00f1a.jpg 770w\" sizes=\"(max-width: 300px) 100vw, 300px\" \/><\/em><\/strong>Gaur Jarraipen Batzordeak etxegabeen aurkako eraso, intolerantzia eta gorrotoaren aurka egin duen <strong>gaitzespenaren adierazpena, <\/strong>Lide Amilibiak azaldu duenaren arabera, \u201cazken hileotan etxegabeen aurka eginiko erasoetan oinarritzen da; horietako batzuk <strong>ustezko lesio- eta gorroto-delitu<\/strong> gisa tipifikatu dira. Gorroto-delituaren motiboa talde jakin baten aurkako intolerantzia izan daiteke, kontuan hartuta taldekide horiek funtsezko ezaugarri bat partekatzen dutela, kasu honetan <strong><em>etxegabetasun<\/em><\/strong> egoera eta muturreko gizarte-bazterketa\u201d.<\/p>\n<p>\u201cNahiz eta gure ingurunean horrelako gertakaririk <strong>sarritan izaten ez den<\/strong>, ez dira kasu isolatuak\u201d. Bizitegi-egoera larrian dauden pertsona-kopuruaren 2016ko datuen arabera, inoiz kalean lo egin duten gizonen %\u00a022 eta emakumeen %\u00a030 <strong>inoiz eraso fisikoen biktima izan dira.<\/strong> Gizonen %\u00a0<strong>44 <\/strong>eta emakumeen %\u00a0<strong>49<\/strong> irain eta mehatxuen biktima izan dira, eta %\u00a040 lapurreten biktima; eta inoiz kalean lo egin duten emakumeen %\u00a020 sexu-erasoen biktima izan da\u201d. \u201cEtxegabeen herenak baino ez du esan ez duela eraso fisikorik, sexu-indarkeriari, iruzurrik, lapurretarik edo irainik sekula jaso\u201d.<\/p>\n<p>\u201cErrealitate horren aurrean, <strong>Etxegabeentzako Euskal Estrategiaren Jarraipen Batzordea<\/strong> eratzen dugun erakunde publikook eta irabazi-asmorik gabeko erakundeok salatu eta gaitzetsi egin ditugu etxegabeen aurkako <strong>erasoak, intolerantzia eta gorrotoa<\/strong>. Etxegabeen aurkako gorroto-delituek nabarmen hausten dituzte giza eskubideak; eraso horiek ikusaraztea eta salatzea da horiei aurre egiteko lehen urratsa\u201d.<\/p>\n<p>Gaur goizean onetsitako adierazpenean esan da \u201c<strong>herritarrak eta erakunde publikoak <\/strong>etxegabeen aurkako gorroto-delitu horien <strong>inguruan sentsibilizatu behar direla<\/strong>, eta sendotu egin behar dela gizarte-erakundeen, laguntza-baliabideen eta polizia-kidegoen prebentzio-lana \u2013koordinatua eta bateratua\u2013.<\/p>\n<p>\u201cGure ustez, halaber, ezinbestekoa da <strong>fiskaltza probintzialeko gorroto-delituen eta diskriminazioaren atala <\/strong>gertakari horien jazarpenean <strong>inplikatzea.<\/strong> Halaber agerian utzi nahi dugu erakunde guztiek eraso horien egileei modu eredugarrian jazartzeko eta zigortzeko duten antolamendu irmoa, bai eta horrelako gertakarien biktima izan direnek behar duten laguntza legal eta material guztia ematekoa ere\u201d.<\/p>\n<p><strong><em>2018-2021 Etxegabeentzako Euskal Estrategia<\/em><\/strong>k honako <strong>helburu<\/strong> hau planteatzen du, besteak beste: \u201cbizitegi-bazterketaren gizarte-<strong>pertzepzioan<\/strong> eragina izatea, eragile komunitarioek horrelako egoeretan esku hartzeko inplika daitezen <strong>bultzatzea<\/strong> eta pertsona horien biktimizazio-egoerak <strong>prebenitzea<\/strong>.<\/p>\n<p>\u201cEstrategia hau bultzatzen dugun erakunde eta entitate publikook <strong>gizarte kohesionatua eraiki nahi dugu<\/strong>, eta hori erabat bateraezina da horrelako erasoen tolerantziarekin, kontuan hartuta horiek inolaz ere ez direla zigorgabe geratuko Euskadin\u201d, dio amaitzeko Eusko Jaurlaritzak Lakuan duen egoitzan sinatutako adierazpenak.<\/p>\n<p style=\"text-align: center;\"><strong><a href=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/05\/nte_a_las_agresiones_la_intol_-erancia-y-el-odio-contra-las-personas-sin-hogar-EUSKERA.docx\">IKUSI ADIERAZPENA<\/a><\/strong><\/p>\n<p><\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gaur goizean, Lakuan, 2018-2021 Etxegabeentzako Euskal Estrategiaren Jarraipen Batzordea eratu da, eta batzordeak berak \u201cerabat salatu eta gaitzetsi ditu etxegabeen aurkako erasoak, intolerantzia eta gorrotoa\u201d. Taldea publiko-soziala da, eta, bertan, <\/p>\n","protected":false},"author":14,"featured_media":18214,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1,27],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/18213"}],"collection":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/14"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=18213"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/18213\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":18223,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/18213\/revisions\/18223"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/18214"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=18213"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=18213"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=18213"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}