{"id":18228,"date":"2018-06-07T10:20:33","date_gmt":"2018-06-07T08:20:33","guid":{"rendered":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/?p=18228"},"modified":"2018-06-08T10:06:09","modified_gmt":"2018-06-08T08:06:09","slug":"bilbao-se-convierte-a-partir-del-lunes-en-el-centro-del-debate-entre-municipios-europeos-sobre-igualdad-inclusion-y-diversidad","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/noticia\/bilbao-se-convierte-a-partir-del-lunes-en-el-centro-del-debate-entre-municipios-europeos-sobre-igualdad-inclusion-y-diversidad\/","title":{"rendered":"Bilbo europa osoko udalerrien arteko berdintasun, inklusio eta aniztasunari buruzko eztabaidarako gunea izango da"},"content":{"rendered":"<p><\/p>\n<ul>\n<li><strong>Europako Udal eta Eskualdeen Kontseiluaren (CMRE) Konferentzia I\u00f1igo Urkullu lehendakariak inauguratuko du hilaren 11n, astelehenean eta ondoren Rigoberta Menchu Bakearen Nobel saridunaren hitzaldia izango da. Konferentzia ekainaren 13an amaituko da bilkuraren ondorioei buruzko dokumentuaren aurkezpenarekin.<\/strong><\/li>\n<li><strong>Programak 33 saio eta 100 hizlari izango ditu (%60 emakumeak). Hizlarien artean, besteak beste honakoak izango ditugu: hirietako hautetsiak, erakunde europarren eta NBE Emakumeak moduko nazioarteko erakundeen ordezkariak, Genero Berdintasuneko Europar Erakundea eta arrazismoaren kontrako Hirien arteko Batasuna.<\/strong><\/li>\n<li><strong>Euskal alkate eta zinegotzien \u201cBasqueskola\u201d sarea, berdintasun-teknikarien &#8220;Berdinsarea&#8221; edo &#8220;Intercultural Cities-Kulturen arteko Hirien Sarea&#8221; Europa mailako praktika onen adibideak izango dira.<\/strong><\/li>\n<li><strong>Bilboren adibidea (\u2018Adinekoekin eta haurrekin adeitsua den hiria\u2019 asteartean, hilaren 12an, aurkeztuko da aniztasunaren saioan, honako esperientziekin batera: Bristol (Erresuma Batua), Munich (Alemania), Kristiansand (Norvegia), eta Tampere (Finlandia) eta Desgaitasunaren Europako Foroa.<\/strong><\/li>\n<li><strong>Eztabaidek gaur egungoak diren eta tokian tokiko interesa pizten duten gaiak jorratuko dituzte, horien artean honako hauek: emakumeen partaidetza politikoa, espazio publikoen eta sare sozialen segurtasuna, LGBT kolektiboaren eskubideak, laneratzea, etorkinen integrazioa edo gobernu irekia.<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<div class=\"descargar derecha\"><a href=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/06\/PO_KonferentziaEGITARAUA_ekainak7_EUS.pdf\">PRENTSA<br \/>\nOHARRA<br \/>\nDESKARGATU<\/a><\/div>\n<p><em>Bilbo, 2018ko ekainaren 7an.<\/em> Europako Udal eta Eskualdeen Kontseiluaren (CMRE) europar Konferentzia, honako gai honekin: &#8220;Berdintasuna. Aniztasuna eta Inklusioa. Desberdintasunek batzen gaituzte!\u201d. Konferentzia honek pertsonengandik hurbilago dauden udal politiken etorkizunari buruzko eztabaidaren erdigunean kokatuko ditu Bilbo eta Euskal Herri osoko udalak. Konferentziaren helburua udal gobernuen ikuspegi partekatua eta irizpide bateratuak lortzea da, eta horri esker, udal politiken <strong>lan koordinatu eta bateratua<\/strong> europar mailako estrategia global baten barruan.<\/p>\n<p>Bilboko Udalak eta EUDEL-Euskadiko Udalen Elkarteak anfitrioi lana egingo dute, Europan bakarra den udal eta erregioen bilkura garrantzitsu honetan. Bertan<strong>500 alkate, <\/strong>herri mailako liderrak eta europar eta nazioarteko erakundeen ordezkariak izango dira.<\/p>\n<p><strong>40 herrialdeetako<\/strong> ordezkariek hartuko dute parte, gehien bat europarrak baina baita Amerika, Afrika eta Asiako batzuek ere. Ordezkaritza jendetsuenak Alemania, Suedia, Belgika, Frantzia eta Finlandiakoak izango dira, berdintasun eta gizarte-ongizate arloko politiketan aurreratuen dabiltzan herrialdeetakoak hain zuzen ere.<\/p>\n<p>Ekainaren 11tik 13ra, Euskalduna Jauregia <strong>i<strong>deietarako, eztabaidarako eta irtenbideetarako proposamenen laborategi <\/strong><\/strong>bihurtuko zaigu. Bertan Europa osoko hiri eta herriek haien esperientzia eta praktika onak partekatu ahal izango dituzte, batzuek besteengandik ikasiz eta hainbat herritako ikuspegi desberdinek ematen duten aberastasuna bereganatuz.<\/p>\n<p><strong>Konferentziaren ondorioen laburpena<\/strong> ekainaren 13an, asteazkenean, aurkeztuko da, <strong>gomendio edo oinarri &#8220;iradokitzaile&#8221; gisa. <\/strong>Horiek etorkizuneko herri-politikak bideratzeko balioko dute, giza eskubideen errespetutik eta Garapen Iraunkorraren Helburuen ildotik.<\/p>\n<ul>\n<li><strong><span style=\"text-decoration: underline;\">Ekainak 11 | astelehena | 9:30<\/span><\/strong> <strong><span style=\"text-decoration: underline;\">CMREren Zuzendaritza Batzordea<\/span><\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p>Konferentzia aurretik, Europako <strong>Udal eta Eskualdeen Kontseiluak (CEMR) bere Zuzendaritza Batzordearen bilera egingo du, erakunde horren maila goreneko organoa.<\/strong> Bilboko bilera, orain arte egin den jendetsuenetakoa izango da eta CMRE osatzen duten 61 erakundetatik <strong>200 bat herri eta erregioko ordezkari<\/strong>izango direla baieztatu digute. Horien artean ere EUDEL izango da.<\/p>\n<p><strong>Juan Mari Aburto <\/strong>Bilboko alkateak eta<strong> Imanol Landa <\/strong>EUDELeko elkarteburuak, <strong>CMREko presidentea den eta <\/strong>Italiako Emilia-Roma\u00f1a lurraldeko presidentea den <strong>Stefano Bonaccini<\/strong> lagunduko dute bileraren hasieran, Batzordeko gainerako kideei ongi etorria emateko.<\/p>\n<ul>\n<li><strong><span style=\"text-decoration: underline;\">Ekainaren 11 | astelehena | 16:00 Hasierako saioa: gogoeta gunea<\/span><\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p>Konferentzia 16:00an inauguratuko da<strong> I\u00f1igo Urkullu lehendakariaren <\/strong>esku-hartzearekin.<\/p>\n<p><strong>Ekitaldian, ongi etorria emateko, Juan Mari Aburto<\/strong> Bilboko Alkatea, <strong>Imanol Landa<\/strong> EUDEL euskal udalen ordezkaria, <strong>Stefano Bonaccine<\/strong> Europako udal eta eskualden ordezkaria eta <strong>Abel Caballero<\/strong> Espainiako udalen ordezkaria izango dira.<\/p>\n<p>Gonbidatutako hizlaria ekintzaile guatemaltekarra den eta Nobel Saria irabazi duen <strong>Rigoberta Menchu<\/strong> izango da. Berak Konferentzia zein testuinguruan kokatzen den eta norantz joan daitekeen iradokiko digu. UNESCOren Borondate Onaren enbaxadore, feminista eta giza eskubideen aldeko ekintzaile gisa, Menchu doktoreak gazte aitzindariak sortzeko gogoaz egingo du hitz, etorkizunean, haiengan, haien komunitateetan eta mundu osoan aldaketa positibo bat bultzatu dezaten.<\/p>\n<p>Rigoberta Menchuk europar erakundeen ordezkarien <strong>eztabaida mahai-inguruan<\/strong> ere parte hartuko du. Europako lau ordezkari gorenek aztertuko dute, haien esperientzietatik abiatuta, berdintasun, aniztasun eta inklusioaren hiru gaiak zelan uztartu, gobernu-maila guztietan elkarlana eginez.<\/p>\n<p>Eztabaida honen haritik, <strong>Beatriz Artolazabal<\/strong> Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak <strong>maila anitzeko gobernantzaren euskal esparrua<\/strong> aurkeztuko du inaugurazio-ekitaldiari amaiera emateko.<\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Europako Udal eta Eskualdeen Kontseiluaren (CMRE) Konferentzia I\u00f1igo Urkullu lehendakariak inauguratuko du hilaren 11n, astelehenean eta ondoren Rigoberta Menchu Bakearen Nobel saridunaren hitzaldia izango da. Konferentzia ekainaren 13an amaituko da <\/p>\n","protected":false},"author":14,"featured_media":18232,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[10,1,6],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/18228"}],"collection":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/14"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=18228"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/18228\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":18229,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/18228\/revisions\/18229"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/18232"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=18228"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=18228"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=18228"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}