{"id":18282,"date":"2018-07-12T14:51:02","date_gmt":"2018-07-12T12:51:02","guid":{"rendered":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/?p=18282"},"modified":"2018-09-11T14:46:55","modified_gmt":"2018-09-11T12:46:55","slug":"eudel-celebra-hoy-en-vitoria-gasteiz-su-asamblea-general-ordinaria-de-2018","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/noticia\/eudel-celebra-hoy-en-vitoria-gasteiz-su-asamblea-general-ordinaria-de-2018\/","title":{"rendered":"EUDELek gaur egin du Vitoria-Gasteizen 2018ko Ohiko Batzar Nagusia"},"content":{"rendered":"<p><em>Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 12a.<\/em><\/p>\n<p>Euskadiko udalerrietako alkateak Vitoria-Gasteizen bildu dira gaur EUDELen Ohiko Batzar Nagusia egiteko; aurten, Arabako hiriburuko Europa Jauregian izan da.<\/p>\n<p>Batzarra EUDELen elkarteburua eta Getxoko alkatea den <strong>Imanol Landa<\/strong>ren gidaritzapean egin da, eta harekin mahaian egon dira Irungo alkatea, <strong>Jose Antonio Santano<\/strong>, eta Errenteriako alkateordea, <strong>Garazi L\u00f3pez de Etxezarreta<\/strong>, biak Euskadiko Udalen Elkartearen elkateburuordeak.<\/p>\n<p>Bileran garrantzitsua izan da, halaber, EUDELen Batzorde Eragilearen gainerako kideak ere egon izana, baita Vitoria-Gasteizko alkatea, <strong>Gorka Urtaran<\/strong>, eta, Bilbokoa, <strong>Juan Mari Aburto <\/strong>ere. Donostia\/San Sebasti\u00e1ngo alkateak Jaime Dominguez-Macayaren esku utzi zuen bere jarduera.<\/p>\n<p>2018ko Batzarrak Euskadiko Udalen Elkartearen jardueraren balantzea egiteko balio izan du, eta, halaber, udaletan lehentasun diren gaiak gogoratzeko; aldi berean, legealdiko azken txanpa da, ikasturte politikoa amaitu aurretik, eta gero 2019ko udal- eta foru-hauteskundeetara abiatuko da. Etorkizun hurbileko erronkei dagokienez, Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legea (ETEL) jorratu da, indarrean jarri zenetik bi urte pasatu ondoren.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter wp-image-18284 size-large\" src=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/07\/Asambleagen12072018-1024x460.jpg\" alt=\"\" width=\"770\" height=\"346\" srcset=\"\/wp-content\/uploads\/2018\/07\/Asambleagen12072018.jpg 1024w, \/wp-content\/uploads\/2018\/07\/Asambleagen12072018-300x135.jpg 300w, \/wp-content\/uploads\/2018\/07\/Asambleagen12072018-768x345.jpg 768w\" sizes=\"(max-width: 770px) 100vw, 770px\" \/><\/p>\n<p>Bilera, gaur, goizeko 11:00etan hasi da, <strong>Gorka Urtaran<\/strong> alkate anfitrioiaren ongietorri-hitzaldiarekin. Ondoren, EUDELen elkarteburuak, <strong>Imanol Landa<\/strong>k, eguneko gai-zerrendaren puntuak aurkeztu ditu, eta, horien artean, <strong>Elkartearen<\/strong> <strong>aurrekontua<\/strong> onartu da, 2018ko ekitaldiari dagokiona. Zehazki, 2.958.769 eurokoa izan da guztira EUDELen funtzioak garatzeko zenbatekoa, eta funtzio horiek dira, hala nola, EAEko udal guztiei aholkularitza tekniko-juridikoa eskaintzea eta udal-kudeaketari laguntzeko zerbitzuak ematea.<\/p>\n<p>Imanol Landa elkarteburuak berak Batzarreko kideei jakinarazi die EUDELen zerbitzu-eskaintza berria: aurten, beste behin ere, asmoa da <strong>udal txikiei<\/strong> emandako laguntza sendotzea (haiekin egon eta laguntzarako tresnak eman), eta, gainera, udal guztientzako dokumentu-ereduak egin dira, zeinak <strong>erreferentziazko ereduak<\/strong> izango diren Euskadiko udalerri guztietarako, orokorrean. Adibidez, <strong>Izapideen Eskuliburuak<\/strong>, kudeaketa elektronikora pasatu aurretik, eta <strong>Kontratazioko Baldintza-agiriak<\/strong>, Sektore Publikoaren Kontratuen Lege berriari egokitutakoak. Berdintasunaren arloan, eta Emakunderekin lankidetzan, aurten prozedura komuna egin da, uda-arauetan <strong>genero-inpaktuari buruzko ebaluazioak egiteko.<\/strong> Urtearen bigarren seihilekoan diseinatuko dira genero-indarkeriako erasoei aurre egiteko aholku-gidak nahiz tokian-tokiko erantzuna emateko eta prebenitzeko protokoloak.<\/p>\n<p>Zenbait arloren artean, EUDELen 2018ko jarduera-balantzean gai hauek azpimarratu dira: <strong>tokiko berrikuntza<\/strong>, kudeaketa elektronikoa bultzatzea eta interoperabilitatea oinarri duena; lurralde bakoitzean <strong>Gizarte Zerbitzuen<\/strong> Mapak hedatzea; <strong>euskara<\/strong>ren sustapena udaletan, edo <strong>funtzio publikoa<\/strong>, tokiko erakundeen langileentzako &#8216;Udalhitz&#8217; hitzarmenaren negoziazio kolektiboarekin.<\/p>\n<p>Aldi berean, EUDELek jarraitzen du <strong>udalen arteko sareak<\/strong> sendotzen, adibidez Berdinsarea, berdintasun arloko langile teknikoentzat, edo Basqueskola, Euskadiko emakumezko alkate eta zinegotzientzat; horrekin batera, <strong>Europan lankidetza-proiektuak <\/strong>bultzatzea, esaterako, Gobernantza onaren arloan Europako Kontseiluarekin egiten dena (ELoGE Zigilua), edo Europako Herrien eta Eskualdeen Batzordearen (CMRE) kide gisa, eta horrek aukera eman dio EUDELi, Bilboko Udalarekin batera, <strong>&#8220;Berdintasuna, Dibertsitatea eta Inklusioa&#8221; konferentzia antolatzeko, ekainaren 11tik 13ra.<\/strong><\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 12a. Euskadiko udalerrietako alkateak Vitoria-Gasteizen bildu dira gaur EUDELen Ohiko Batzar Nagusia egiteko; aurten, Arabako hiriburuko Europa Jauregian izan da. Batzarra EUDELen elkarteburua eta Getxoko alkatea den <\/p>\n","protected":false},"author":14,"featured_media":18283,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[24,1,6],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/18282"}],"collection":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/14"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=18282"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/18282\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":18285,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/18282\/revisions\/18285"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/18283"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=18282"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=18282"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=18282"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}