{"id":18803,"date":"2018-10-01T15:13:38","date_gmt":"2018-10-01T13:13:38","guid":{"rendered":"http:\/\/noticias.eudel.eus\/?p=18803"},"modified":"2020-02-03T10:48:57","modified_gmt":"2020-02-03T09:48:57","slug":"arranca-gsef-bilbao-2018-el-mayor-foro-internacional-sobre-economia-social-2","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/noticia\/arranca-gsef-bilbao-2018-el-mayor-foro-internacional-sobre-economia-social-2\/","title":{"rendered":"Arranca GSEF Bilbao 2018, el mayor foro internacional sobre econom\u00eda social"},"content":{"rendered":"<p>Bilbon, 2018ko urriak 1. <strong>Imanol Landa<\/strong>, Getxoko alkate eta EUDELen elkarteburua, Bilboko Euskalduna Jauregian izan da gaur goizean, <a href=\"https:\/\/www.gsef2018.org\/eu\/\"><strong>GSEF Bilbao 2018<\/strong><\/a><strong> Ekonomia Sozialeko foro globala <\/strong>delakoaren irekiera-ekitaldian; aipatutako ekimenak I\u00f1igo Urkullu lehendakaria izan du buru. Ekitaldian, honakoek hartu dute parte: Bilboko alkate Juan Mari Aburtok, Seulgo alkate Won-soon Parkek eta Lan ministro Magdalena Valeriok; era berean, erakundeetako eta sektore pribatuko nahiz Hirugarren sektoreko hainbat ordezkarik eta ekonomia sozialeko hainbat eragilek hartu dute parte. Hurrengo hiru egunetan, <strong>urriaren 1etik 3ra<\/strong>, Bilbo munduko erdigunea izango da, ekonomia sozialaren etorkizunaren gaineko eztabaidaren esparruan, baita <strong>tokiko gobernuek<\/strong> nahiz gainerako administrazio publikoek garapen iraunkorrerako bidean <strong>duten zereginaren<\/strong> inguruko eztabaidaren alorrean ere.<\/p>\n<p>Hasiera-ekitaldiaren ostean, <strong>alkateen podium<\/strong> bat egin da, eta bertan munduko hainbat tokitako hirurogei agintari goren baino gehiago bildu dira. Guztiak GSEF 2018 ekimenerako etorri dira Bilbora egun hauetan.<\/p>\n<p><strong>Imanol Landak<\/strong>, EUDELen elkarteburuak, balioetsi egin du Ekonomia Sozialaren munduko foro garrantzitsu hau Euskadin antolatzeak dakarren aukera; izan ere, interes handikoa da Euskadiko udalerrietako alkateentzat:<strong><\/strong><\/p>\n<p><em>\u201cUdal liderrek udalerrien etorkizuna bermatu behar dugu. Oinarrizko eta lehenengo urratsa guztiontzako <strong>anistazunean eta berdintasunean inklusioarako eta bizikidetzarako guneak <\/strong>sortzea da, ekonomia eredu berriak gizarte eta elkartasun ildotik jorratuz. <\/em><\/p>\n<p><em>Udal politiketan\u00a0 <strong>Gizarte Ekonomiaren balioak<\/strong>\u00a0 eta Gobernantza publiko-pribatu-soziala integratu behar ditugu, gure udalerri eta herritarrentzako garapen adimentsu, inklusibo eta iraunkorra lortzeko.\u201d<\/em><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/10\/GSEF1.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"size-large wp-image-18805 aligncenter\" src=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/10\/GSEF1-1024x682.jpg\" alt=\"\" width=\"398\" height=\"270\" \/><\/a><a href=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/10\/GSEF3.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignleft size-full wp-image-18807\" src=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/10\/GSEF3.jpg\" alt=\"\" width=\"640\" height=\"296\" \/><\/a><\/p>\n<p><strong>GSEF BILBAO 2018<\/strong><\/p>\n<p><strong>80 herrialdetako 1.400 pertsona baino gehiag<\/strong>o etorriko dira \u201c<strong>Gizarte-ekonomia eta hiriak. Tokiko garapen inklusiborako eta iraunkorrerako balioak eta lehiakortasuna\u201d<\/strong> izenburua duen GSEF BILBAO 2018ra, eta bertan bilduko dira mundu osoko hiri handietako tokiko agintariak, administrazio zein erakunde publikoetako ordezkaritzak, gizarte-ekonomian adituak diren pertsonak eta hirugarren sektorea delakoaren barruan dauden erakundetako ordezkariak. Nazioarteko foroa aukera paregabea izango da ikuspegiak eta esperientziak partekatzeko eta pertsonak helburu dituen berdintasunezko gizarte inklusibo baterantz aurrera egiteko, kalitate oneko enplegua sortuz eta bidezko hazkundearen zein garapen jasangarriaren bitartez.<\/p>\n<p>GSEF Bilbao 2018k hiru egunetan garatuko du egitaraua, eta hiru sektoreetako erreferente garrantzitsuak bilduko dira bertan. Besteak beste, kargu publiko hauek izango dira bertan: Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea; I\u00f1igo Urkullu, lehendakaria; Won Soon Park, Seuleko alkatea; Gerardo Pisarello, Bartzelonako alkateordea; Emilia Saiz, CGLUko idazkari nagusia (Hiri eta Tokiko Gobernu Batuak).<\/p>\n<p>Programan hainbat gai jorratuko dira, hala nola gizarte-ekonomia sustatzea, gizarte-ekonomia hirien aroan, kontinenteen arteko hurbilketa, kooperazioko hiria eta garapen jasangarri eta inklusiboa gizarte-ekonomia oinarri hartuta. Bestalde, askotariko tailerrak egingo dira, non honako hauek landuko diren, besteak beste: gizarte-ekonomiako eragileen eta tokiko gobernuen arteko lankidetza-estrategia; hezkuntza, gazteak eta teknologia; Mondragon esperientzia; gizarte-ekonomia politika publikoetan; edo enpresa-eraldaketa gizarte-ekonomiaren bitartez.<\/p>\n<p>GSEF Bilbao 2018 urriaren 3an amaituko da, eta<strong> amaitzeko ekitaldian Azken Adierazpena irakurriko da <\/strong>eta GSEF 2020 ekitaldiaren anfitrioia zein den iragarriko da.<\/p>\n<p><strong>INFORMAZIO GEHIAGO: <\/strong><strong><a href=\"http:\/\/www.gsef2018.org\">www.gsef2018.org<\/a><\/strong><strong>\u00a0 \/\/ <a href=\"http:\/\/www.bilbao.eus\">www.bilbao.eus<\/a><\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/10\/gesf4.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-medium wp-image-18808\" src=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/10\/gesf4-300x225.jpg\" alt=\"\" width=\"258\" height=\"196\" \/><\/a><a href=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/10\/gsef5.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignleft size-medium wp-image-18809\" src=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/10\/gsef5-300x200.jpg\" alt=\"\" width=\"277\" height=\"189\" \/><\/a><\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Bilbon, 2018ko urriak 1. Imanol Landa, Getxoko alkate eta EUDELen elkarteburua, Bilboko Euskalduna Jauregian izan da gaur goizean, GSEF Bilbao 2018 Ekonomia Sozialeko foro globala delakoaren irekiera-ekitaldian; aipatutako ekimenak I\u00f1igo <\/p>\n","protected":false},"author":10,"featured_media":18806,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1,6,27],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/18803"}],"collection":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/10"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=18803"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/18803\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":19528,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/18803\/revisions\/19528"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=18803"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=18803"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=18803"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}