{"id":19090,"date":"2018-11-09T12:50:22","date_gmt":"2018-11-09T11:50:22","guid":{"rendered":"http:\/\/noticias.eudel.eus\/?p=19090"},"modified":"2018-12-05T16:39:19","modified_gmt":"2018-12-05T15:39:19","slug":"el-presidente-de-eudel-participa-en-estrasburgo-en-la-renovacion-del-congreso-de-poderes-locales-y-regionales","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/noticia\/el-presidente-de-eudel-participa-en-estrasburgo-en-la-renovacion-del-congreso-de-poderes-locales-y-regionales\/","title":{"rendered":"El presidente de EUDEL participa en Estrasburgo en la renovaci\u00f3n del Congreso de Poderes Locales y Regionales (CPLRE)"},"content":{"rendered":"<p><\/p>\n<ul>\n<li><strong>Euskadiko udalerrien izenean, <a href=\"https:\/\/www.coe.int\/en\/web\/congress\/35th-session\">Europako Toki eta Eskualde Botereen Kongresuaren (ETEBK<\/a>) 35. saioan hartu du parte Imanol Landak azaroaren 5ean eta 6an, bi urterik behingo hauteskundeak direla-eta, hau da, Kongresuaren presidentetzakoak eta bi ganberetakoak (udalerriena eta eskualdeena).<\/strong><\/li>\n<li><strong>Anders Knape suediarra ETEBKren buru hautatu dute, 2020ra arte. Xavier Cadoret frantziarra eta Gunn Marit Helgesen alemaniarra izango dira, hurrenez hurren, tokiko ganberaren eta eskualdeko ganberaren buruak.<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p>Europako Toki eta Eskualde Botereen Kongresuaren (ETEBK) 35. saioa Estrasburgon egin da azaroaren 5ean eta 6an. Bertan, Europako Kontseiluko <strong>47 estatuetako <\/strong>udalerri eta eskualdeetako<strong> hirurehun hautetsi<\/strong> baino gehiago bildu dira. Topaketaren xede garrantzitsuena Kongresuko kargu gorena, presidentea, berritzea izan da, bai eta ganbera bietako presidenteak aldatzea ere: Tokiko Ordezkarien Ganbera (EUDEL kide da) eta Eskualdeen Ganbera. Halaber, 14 presidenteorde hautatu dira: zazpi, ganbera bakoitzeko.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/11\/EUDELLanda_EstrasburgoCPLRE.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignleft size-medium wp-image-19096\" src=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/11\/EUDELLanda_EstrasburgoCPLRE-300x225.jpg\" alt=\"\" width=\"300\" height=\"225\" \/><\/a>Bruselan, EUDELen elkarteburuak, <strong>Imanol Landak<\/strong>, hiru hautetsiak zoriondu ditu lortutako karguagatik, eta honakoa azpimarratu du: <strong><em>\u201c<\/em><\/strong><strong><em>ETEBK-k garrantzizko lan aparta egiten du tokiko demokraziaren alde, eta Europako Kontseiluaren funtsezko organoa da udalerrien eta eskualdeen arteko topaketarako. Tokiko gobernuen arteko lankidetzak bultzatzen gaitu erantzun bateratuak topatzera, Europak dituen erronka handien aurrean. Zeregin horrek maila askotako gobernantza eta deszentralizazioa indartzea eskatzen du, erakundeen eta erabakitzeko esparruen arteko lankidetza bultzatuz\u201d.<\/em><\/strong><\/p>\n<p>Hauteskundeez gain, 35. saioaren oinarrizko gaia hauxe izan da: <em>\u201cHautetsien osotasuna eta jokabide etikoa\u201d.<\/em> <strong>Etika publikoaren, gardentasunaren eta gobernu irekiaren<\/strong> esparruan, programaren jardunaldi biek eztabaidak ekarri dituzte, Europa osoko hiriek zein eskualdeek dituzten<strong> erronka komunen inguruan.<\/strong> Mintzagai izan dira, besteak beste, immigrazioa eta errefuxiatuen harrera, kulturarteko bizikidetasuna eta aniztasuna, emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasuna eta gizarte-inklusioa. Saioaren irekiera-ekitaldian, kargua utzi duen presidenteak, Gudrun Mosler-T\u00f6rnstr\u00f6mek, bi urteko agintaldian bere zuzendaritzapean Kongresuak garatutako jardueren eta erdietsitako lorpenen balantzea egin du.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.coe.int\/en\/web\/congress\/overview\">Europako Toki eta Eskualde Botereen Kongresua<\/a> Europako Kontseiluko erakundea da, eta bere ardura da tokiko eta eskualdeko demokrazia sendotzea 47 estatu kideetan. <strong>Bi gobernu-organok<\/strong> eratuta dago: <a href=\"https:\/\/www.coe.int\/en\/web\/congress\/chamber-of-local-authorities\">Toki Botereen Ganbera<\/a> (EUDEL horren kide da) eta Eskualdeen Ganbera.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/11\/CPLRE_Estrasburgo.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignleft size-medium wp-image-19097\" src=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/11\/CPLRE_Estrasburgo-300x168.jpg\" alt=\"\" width=\"300\" height=\"168\" \/><\/a>Bi ganberen artean <strong>324 hautetsi daude,<\/strong> tokiko zein eskualdeko <strong>200.000<\/strong> gobernukoak baino gehiagokoak. Kongresuaren lana <strong>hiru batzordetan egituratzen da<\/strong>: Toki Autonomiaren Europako gutunaren jarraipen-batzordea, Gobernantza batzordea eta Egungo nazioarteko gaien batzordea.<\/p>\n<p>Hauek dira, besteak beste, ETEBKren funtzioak: eragin osoko txostenak bidaltzen ditu europar araudiari buruzko <strong>lehentasunezko arloetan<\/strong>, esaterako: finantzaketa, enplegua, emakumezkoen eta gizonezkoen berdintasuna, gizarte-aniztasuna eta inklusioa, eta hizkuntza gutxituen babesa. Era berean, erreferentea da <strong>giza eskubideen<\/strong> arloan egindako jardunagatik eta behatzaile gisa, Europako Kontseiluko herrialdeetako lurralde-demokraziaren egoeraren aztertzeagatik.<\/p>\n<p><strong><span style=\"text-decoration: underline\">ETEBKren hauteskundeen emaitzak, 2018ko azaroan<\/span><\/strong><\/p>\n<p><strong>Kongresuaren presidentea:<\/strong><strong> <\/strong><strong><span style=\"text-decoration: underline\">Anders Knape<\/span><\/strong> Suediako Toki eta Eskualde Agintarien Elkartearen (SALAR) presidenteordea da, baita bere jaioterria den <strong>Karlstad (Suedia) udalerriko zinegotzia ere<\/strong>. ETEBKren barruan, kargu bikoitza izan du orain arte: Kongresuko presidenteordea eta <span style=\"text-decoration: underline\">Toki botereen ganberaren presidentea<\/span>.<\/p>\n<p><span style=\"text-decoration: underline\"><a href=\"\/\/194.30.65.205\/HOME\/ALMA\/RED_EUDEL_2012\/Europa\/CPLRE\/35session_ELECTIONS_Knape\/NOTA_EUDEL\/Letter%20and%20CV%20from%20Anders%20KNAPE\">CVa ikusi.<\/a><\/span> <span style=\"text-decoration: underline\"><a href=\"https:\/\/www.coe.int\/en\/web\/congress\/home\/-\/asset_publisher\/FR3MTvSnicL5\/content\/anders-knape-elected-new-president-of-the-congress?inheritRedirect=false&amp;redirect=https%3A%2F%2Fwww.coe.int%2Fen%2Fweb%2Fcongress%2Fhome%3Fp_p_id%3D101_INSTANCE_FR3MTvSnicL5%26p_p_lifecycle%3D0%26p_p_state%3Dnormal%26p_p_mode%3Dview%26p_p_col_id%3Dcolumn-1%26p_p_col_count%3D3\">Knape presidentearen hitzaldia<\/a><\/span><\/p>\n<p><strong>Toki Botereen Ganbera. <\/strong><strong>Presidentea:<\/strong> <strong><span style=\"text-decoration: underline\">Xavier Cadoret<\/span><\/strong><span style=\"text-decoration: underline\">.<\/span><\/p>\n<p><strong>Saint Gerand le Puyko <\/strong>alkatea, eta Frantziako Alkateen Elkartearen Zuzendaritza Batzordeko kidea da. ETEBKn, Kongresuko presidenteordea izan da, baita Toki Botereen ganberakoa ere, 2016tik 2018ra <a href=\"https:\/\/rm.coe.int\/chamber-of-local-authorities-chambre-des-pouvoirs-locaux-election-of-t\/16808ec24c\">. CVa ikusi.<\/a><\/p>\n<p><strong>Eskualdeen Ganbera<\/strong><strong>.<\/strong><strong> <\/strong><strong>Presidentea:<\/strong> <strong><span style=\"text-decoration: underline\">Gunn Marit Helgesen<\/span><\/strong><strong>.<\/strong><\/p>\n<p>Telemark (Norvegia) Konderriaren Kontseiluko kidea eta Norvegiako Toki eta Eskualde Agintarien Elkartearen (KS) presidentea. ETEBKren eskualde ganberaren presidente hautatua izan da berriro, 2012tik. Era berean, Norvegia ordezkatzen du Munduko Kontseiluan eta <span style=\"text-decoration: underline\">CGLU<\/span>ren Buro Exekutiboan. <span style=\"text-decoration: underline\"><a href=\"https:\/\/rm.coe.int\/chamber-of-regions-chambre-des-regions-election-of-the-vice-presidency\/16808ec264\">CVa ikusi<\/a><\/span><\/p>\n<p><strong><a href=\"https:\/\/www.coe.int\/en\/web\/congress\/35th-session-elections\">Presidenteordeen zerrenda \u00a0<\/a><span style=\"text-decoration: underline\">\u00a0<\/span><\/strong>Botoak eta emaitzak ikusi<strong><\/strong><\/p>\n<table>\n<tbody>\n<tr>\n<td><strong>Toki Ordezkarien Ganbera\u00a0<\/strong><\/td>\n<td><strong>Eskualdeen Ganbera<\/strong><\/td>\n<\/tr>\n<tr>\n<td>1 Karl-Heinz Lambertz, Belgika (SOC)<br \/>\n2 Harald Sonderegger, Austria (EPP)<br \/>\n3 Johan Van Den Hout, Herbehereak (SOC)<br \/>\n4 Tamar Taliashvili, Georgia (SOC)<br \/>\n5 Yuliya Svitlychna, Ukraina (ILDG)<br \/>\n6 Anna Magyar, Hungaria (EPP)<br \/>\n7 Alexander Drozdenko, Errusiako Federazioa (EPP)<\/td>\n<td>1 Barbara Toce, Italia (SOC)<br \/>\n2 Liisa Ansala, Finlandia (ILDG)<br \/>\n3 John Warmishan, Erresuma Batua (SOC)<br \/>\n4 Michail Angelopoulus, Grezia (EPP\/CCE)<br \/>\n5 Clemens Lammerskitten, Alemania (EPP\/CCE)<br \/>\n6 Cristina Moreno, Espainia (SOC)<br \/>\n7 Gaye Doganoglu, Turkia (EPP\/CCE)<\/td>\n<\/tr>\n<\/tbody>\n<\/table>\n<p><a href=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/11\/eleccion_CPLRE.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter size-medium wp-image-19098\" src=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/11\/eleccion_CPLRE-300x241.jpg\" alt=\"\" width=\"415\" height=\"337\" \/><\/a><\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Euskadiko udalerrien izenean, Europako Toki eta Eskualde Botereen Kongresuaren (ETEBK) 35. saioan hartu du parte Imanol Landak azaroaren 5ean eta 6an, bi urterik behingo hauteskundeak direla-eta, hau da, Kongresuaren presidentetzakoak <\/p>\n","protected":false},"author":10,"featured_media":19263,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1,6],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/19090"}],"collection":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/10"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=19090"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/19090\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":19299,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/19090\/revisions\/19299"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/19263"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=19090"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=19090"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=19090"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}