{"id":19363,"date":"2019-09-19T13:26:34","date_gmt":"2019-09-19T11:26:34","guid":{"rendered":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/?p=19363"},"modified":"2019-10-10T14:44:57","modified_gmt":"2019-10-10T12:44:57","slug":"el-alcalde-de-vitoria-gasteiz-gorka-urtaran-nuevo-presidente-de-eudel","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/noticia\/el-alcalde-de-vitoria-gasteiz-gorka-urtaran-nuevo-presidente-de-eudel\/","title":{"rendered":"Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran, EUDELen Elkarteburu"},"content":{"rendered":"<p><\/p>\n<ul>\n<li>EUDELen Batzar Orokorrak hautatu ditu <strong>2019-2023 legealdirako Batzorde Eragileko<\/strong> 15 kideak, bai eta <strong>Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako<\/strong> hiru <strong>Lurralde Batzordeetako<\/strong> kideak ere.<\/li>\n<\/ul>\n<ul>\n<li><strong>Gorka Urtaran<\/strong>ek <strong>Imanol Landa<\/strong> lehengo elkarteburuarengandik jaso du aginte-makila eta eskertu egin du, bere aurretik, \u201c<em>bata bestearen atzean<\/em>\u201d egondako agintariek egindako lana, honako hau adieraziz: \u201c<em>geure erreferentea zarete eta etorkizunari begira inspirazio-iturria<\/em>\u201d.\u00a0<a href=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2019\/10\/Gorka-Urtaran_hitzaldiaEUDEL.pdf\"><strong>GORKA URTARANEN HITZALDIA<\/strong><\/a><\/li>\n<\/ul>\n<ul>\n<li>Elkarteburu lez egindako lehenengo adierazpenetan, Gorka Urtaranek \u201c<em>EUDELen etapa berria<\/em>\u201d hasi dela aipatu du, egindakoa \u201c<em>berresteko<\/em>\u201d balio behar duena. \u201c<em>Etapa berriari lehengo gogo berarekin ekin diogu, Udalok Euskadin maila goreneko herri-erakundeak garela eta euskal sistema instituzionalean hitza eta botoa dauzkagula erakusteko asmoz.<\/em>\u201d<\/li>\n<\/ul>\n<p style=\"text-align: center;\"><span style=\"color: #3366ff;\"><a style=\"color: #3366ff;\" href=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2019\/10\/organosgobierno.pdf\"><strong>2019ko GOBERNU ORGANOAK<\/strong><\/a><\/span><\/p>\n<p>Elgoibar, 2019ko irailaren 19a.<\/p>\n<p>EUDELen Batzar Orokorra \u2013<strong>245 udalerri bazkideek osatuta<\/strong>\u2013 bildu da gaur goizean, Elgoibarko IMHko kiroldegian, eta, horrenbestez, Euskadiko udaletako ordezkaririk gorenak hantxe izan dira, 2019-2023 udal agintaldirako Elkartearen gobernu organoetako kide berriak hautatzeko.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignleft size-medium wp-image-19368\" src=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2019\/10\/Vicepresidentes-300x200.jpg\" alt=\"\" width=\"300\" height=\"200\" srcset=\"\/wp-content\/uploads\/2019\/10\/Vicepresidentes.jpg 300w, \/wp-content\/uploads\/2019\/10\/Vicepresidentes-270x180.jpg 270w\" sizes=\"(max-width: 300px) 100vw, 300px\" \/>Gorka Urtaran, Vitoria-Gasteizko alkatea hautatu dute <strong>bazkideek, EUDELen Elkarteburu <\/strong>izateko.<strong> Horretarako gehiengo kualifikatua eskuratu du. <\/strong>Urtaranen ondoan elkarteburu izango dira Irungo alkate <strong>Jose Antonio Santano<\/strong> eta Azpeitiko alkate <strong>Nagore Alkorta<\/strong>.<\/p>\n<p>Halaber, elkarteburuaz eta elkarteburuordeez gainera, <strong>EUDELen Batzarrak Batzorde Eragileko 12 kideak<\/strong> hautatu ditu.<\/p>\n<p>Gorka Urtaran <strong>zortzigarren Elkarteburua<\/strong> da, eta Arabako bigarrena, 1982an Euskadiko Udalen Elkartea sortu zenez geroztik. Imanol Landa azken agintaldiko elkarteburuaren eskutik makila jaso ondoren, <strong>Urtaran<\/strong>ek \u201c<em>gure aurretik egon direnen eskarmentu eta ibilbidearen ondarea<\/em>\u201d nabarmendu egin du. Bere adierazpenekin, \u201c<em>norbere udalerriaren alde Udaletik lan egitea erabaki duten milaka herritarren ekarpena<\/em>\u201d ere gogoan eduki du, izan ere, &#8220;<em>haietako gehienak bolondresak izan dira<\/em>&#8220;.<\/p>\n<p>Bestalde, <strong>Imanol Landa<\/strong>k, agintea uzteko ekitaldian, EUDELen azken lau urteotan izandako bizipenak gogoan izan ditu: \u201c<em>Bene-benetan uste dut euskal udalgintzak lorpen garrantzitsuak izan dituela lau urteotan.\u00a0 Gogor jardun dugu, elkarlanean, eta xede izan dugu zimenduak sendotzea, zimendu horietatik jarraituko dugulako EUDELen etorkizuneko eraikina altxatzen. Gainera, erakundeak bere historia osoan izan duen Batzorde Eragile anitzenaren errealitatetik egin dugu.\u201d<\/em><\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter wp-image-19364\" src=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2019\/10\/foto-familia2-1024x682.jpg\" alt=\"\" width=\"666\" height=\"444\" srcset=\"\/wp-content\/uploads\/2019\/10\/foto-familia2.jpg 1024w, \/wp-content\/uploads\/2019\/10\/foto-familia2-300x200.jpg 300w, \/wp-content\/uploads\/2019\/10\/foto-familia2-768x512.jpg 768w, \/wp-content\/uploads\/2019\/10\/foto-familia2-270x180.jpg 270w, \/wp-content\/uploads\/2019\/10\/foto-familia2-770x515.jpg 770w\" sizes=\"(max-width: 666px) 100vw, 666px\" \/><\/p>\n<p><strong><span style=\"text-decoration: underline;\">Batzorde Eragile<\/span><\/strong> berriak, Elkartearen Estatutuei jarraikiz, ordezkaritza parekatua du, eta <strong>7 emakumezkok eta 8 gizonezkok <\/strong>osatzen dute. Horietatik 3, lurralde bakoitzetik bat, 2.500 biztanle baino gutxiagoko udalerrietakoak dira.<\/p>\n<p><strong>Denok batera lan egin sarean<\/strong><\/p>\n<p>Lehendakari gisa egindako adierazpenetan, EUDELek egindako sare-lanaren balioa nabarmendu egin du Gorka Urtaranek, udalerriekin, euskal herri-erakundeekin eta Europarekin ere egindako elkarlanean oinarritutakoa.<\/p>\n<p>Azpimarratu duenez, \u201c<em>Sarean, taldean, modu koordinatu eta adostuan lan egiten jarraituko dugu, alderdikeria albo batean lagata eta udalerriak babesteko asmo bateratuarekin<\/em>\u201d.<\/p>\n<p>Elkarteburuak Euskadiko Toki Erakundei buruzko Legea (ETEL) aintzat hartu du, bere esanetan, \u201c<em>gure Herriaren instituzionalizazioan izan dugun mugarririk handiena<\/em>\u201d. Gorka Urtaranek goraipatu duenez, udal autonomiarako eta udalerrien ahotsa helarazteko \u201c<em>ezinbesteko tresna da<\/em>\u201d eta beti agertu da herritarren bizi-kalitatearen alde. Ildo horretan, \u201c<em>gure burua entzunarazteko ahotsa izan behar dugu. Hura adostu eta partekatu behar dugu, guztion ekarpenarekin eta xede argiarekin: ingurumena zaindu eta bertan bizitzea errazten duten hiri eta herri kohesionatuak izatea (\u2026)<\/em>\u201d<\/p>\n<p><strong>Datu interesgarriak<\/strong><\/p>\n<ul>\n<li><strong><span style=\"text-decoration: underline;\">EUDELeko bazkideak<\/span><\/strong>: <strong>245 bazkideen<\/strong> artean, 8 udalerri EAEtik kanpokoak dira; horietatik bi <strong>Trebi\u00f1ukoak<\/strong> dira (Trebi\u00f1u eta Argantzon), eta gainerako <strong>6ak Nafarroakoak<\/strong> (Aoiz-Agoitz, Arantza, Arbizu, Baztan, Larraun eta Urdiain).<\/li>\n<\/ul>\n<ul>\n<li><strong><span style=\"text-decoration: underline;\">Elkarteburuak<\/span><\/strong><span style=\"text-decoration: underline;\">:<\/span> Duela 37 urte sortu zenetik, Euskadiko Udalen Elkartearen elkarteburuei dagokienez, <strong>6 gizonezkoak eta 1 emakumezkoa <\/strong>izan dira: (1983-87) I\u00f1aki Oregi, Zuiako alkatea; (87-91) Jose Mar\u00eda Gorordo, Bilboko alkatea; (91-95 eta 95-99) Jose Mar\u00eda Gonz\u00e1lez Zorrilla, Muskizko alkatea; (99-03 eta 03-07) Karmelo S\u00e1inz de la Maza, Leioako alkatea; (07-11) Jokin Bildarratz, Tolosako alkatea; (11-15) Ibone Bengoetxea, Bilboko alkateordea; (15-19) Imanol Landa, Getxoko alkatea.<\/li>\n<\/ul>\n<ul>\n<li><strong><span style=\"text-decoration: underline;\">EAEko hautetsiak<\/span><\/strong><span style=\"text-decoration: underline;\">:<\/span> Euskadiko udaletako <strong>hautetsiak<\/strong> <strong>2.655 dira <\/strong>guztira<strong>; <\/strong>horietatik<strong> 1.225 <\/strong>(%\u00a046) emakumezkoak dira. Eudeleko bazkide diren 252 udaletan, guztira <strong>74 emakumezko alkate<\/strong> daude; aurreko legegintzaldian baino hamar gehiago, beraz.<\/li>\n<\/ul>\n<p><\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>EUDELen Batzar Orokorrak hautatu ditu 2019-2023 legealdirako Batzorde Eragileko 15 kideak, bai eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hiru Lurralde Batzordeetako kideak ere. Gorka Urtaranek Imanol Landa lehengo elkarteburuarengandik jaso du <\/p>\n","protected":false},"author":14,"featured_media":19367,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/19363"}],"collection":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/14"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=19363"}],"version-history":[{"count":7,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/19363\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":19375,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/19363\/revisions\/19375"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/19367"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=19363"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=19363"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=19363"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}