{"id":19410,"date":"2019-10-15T10:07:22","date_gmt":"2019-10-15T08:07:22","guid":{"rendered":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/?p=19410"},"modified":"2019-10-22T10:12:05","modified_gmt":"2019-10-22T08:12:05","slug":"eudel-ofrece-su-colaboracion-institucional-ante-los-grandes-retos-de-pais","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/noticia\/eudel-ofrece-su-colaboracion-institucional-ante-los-grandes-retos-de-pais\/","title":{"rendered":"Herrialdearen erronka nagusiei erantzuteko EUDELek lankidetza instituzionala eskaini du"},"content":{"rendered":"<p><\/p>\n<ul>\n<li><strong>Aldi berri honetan udalek izango dituzten lehentasunezko xedeen artean, aipatzekoak dira Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legea garatzea, gazteekiko hurbiltasuna, eraldaketa digitala eta, bereziki, tokian-tokian, bultzada ematea Garapen Jasangarriaren Helburuei, \u201cEuropan erreferente izango diren herri eta hiri jasangarriak bilatzeko\u201d.<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignleft size-medium wp-image-19413\" src=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2019\/10\/2019_10_15_lhk_eudel-300x204-300x204.jpg\" alt=\"\" width=\"300\" height=\"204\" \/>Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 15a. I\u00f1igo Urkullu Lehendakariak EUDELen Batzorde Eragilearen buru <strong>Gorka Urtarani<\/strong> egin dio harrera gaur goizean, Lehendakaritzaren egoitzan; izan ere, EUDELeko kideak irailaren 19an berritu ziren, Elgoibarreko Batzarrean.<\/p>\n<p>Bileran, Batzorde Eragileak Lehendakariari jakinarazi dio konpromiso irmoa duela toki-erakundeak indartzen eta haien interesen alde egiten jarraitzeko, eta, horretarako, zehazki, <strong>lehentasunezko hiru ekintza-ardatz <\/strong>erabiliko dira aldi berri honetan.<\/p>\n<p>Lehenik eta behin, EUDELen Elkarteburuak adierazi du prest dagoela gainerako erakundeekin lan egiteko, betiere, Lehendakariak Politika Orokorreko eztabaidan Legebiltzarrean definitu zituen <strong>herrialdearen erronka nagusiak betetzeko<\/strong>. Ildo horretan, Gorka Urtaranek adierazi du udalak pertsonengandik gertuen dauden espazioak direla, eta, horrenbestez, horietan emango zaie tokiko erantzuna erronka globalei \u2014hain zuzen ere, klima-aldaketa, demografia, gizarte-inklusioa edo eraldaketa teknologikoa, besteak beste\u2014 .<\/p>\n<p>Bigarrenik, erakunde-solaskide den aldetik duen funtzio nagusi gisa, EUDELek <strong>Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legea garatu dadin <\/strong>eta Lege horretan jasotako organoak ezarri daitezen bultzatuko du, \u201c<em>udalen udal-autonomia eta finantza-nahikotasuna finkatzeko<\/em>\u201d.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter wp-image-19412\" src=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2019\/10\/2019_10_15_lhk_eudel_05-1024x633-1024x633.jpg\" alt=\"\" width=\"576\" height=\"356\" srcset=\"\/wp-content\/uploads\/2019\/10\/2019_10_15_lhk_eudel_05-1024x633.jpg 1024w, \/wp-content\/uploads\/2019\/10\/2019_10_15_lhk_eudel_05-1024x633-300x185.jpg 300w, \/wp-content\/uploads\/2019\/10\/2019_10_15_lhk_eudel_05-1024x633-768x475.jpg 768w\" sizes=\"(max-width: 576px) 100vw, 576px\" \/><\/p>\n<p><strong>Udalen helburuak agintaldi berrian<\/strong><\/p>\n<p>Hirugarrenik, EUDELek askoren arteko estrategia koordinatua sustatuko du, <strong>udalen erronkei erantzuteko <\/strong>eta horiek aukera bihurtu ahal izateko. Elkarteburu berri izendatu ondoren Elgoibarren egin zuen esku-hartzean, Gorka Urtaranek iragarri zuen zein izango diren toki-erakundeen eta, hortaz, EUDELen <strong>hiru helburu <\/strong>garrantzitsuenak agintaldi honetan:<\/p>\n<ul>\n<li><strong>Udalen digitalizazio osoa<\/strong>, baita administrazioaren eta herritarren arteko harremanetan ere.<\/li>\n<li>EUDELen bidez, udalerrien <strong>partaidetza osoa <\/strong>Euskadin eta Europan <strong>toki-ordezkaritza duten foro guztietan<\/strong>, eta batez ere sare aurreratu eta berritzaileenetan, europar proiektu komuna eraikitzeko.<\/li>\n<li>Gazteen beharrei erantzuteko eta haiek politika publikoetan parte hartzeko <strong>konplizitate eta hurbiltasun<\/strong> handiagoa. \u201c<em>Udalok erakunde gazteenak izan behar dugu, euskal gazteriarentzako hurbilekoenak eta irekienak<\/em>\u201d, adierazi du Gorka Urtaranek.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Helburu horiei erantzuteko, eta 2030 Agendaren lehentasun nagusi gisa, EUDELek <strong>Garapen Jasangarriaren Helburuak (GJH) betetzeko prozesuan<\/strong> aurrera egiteko eta <strong>horiek tokiko mailan hedatzeko <\/strong>lan egingo du, <em>\u201cEuropan erreferente izango diren herri eta hiri inklusiboak eta jasangarriak bilatzeko\u201d<\/em>.<\/p>\n<p>Horrez gainera, eta bere jardueraren baitan, erakundeak <strong>udalen arteko lanerako sareak<\/strong> lantzen jarraituko du, esperientziak eta jardunbide onak partekatzeko xedez; gauza bera egingo du ordezkari politikariei eta udal-teknikariei laguntza emateko zerbitzuekin ere, eta arreta berezia jarriko die udal txikiei eta haien beharrizan zehatzei.<\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Aldi berri honetan udalek izango dituzten lehentasunezko xedeen artean, aipatzekoak dira Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legea garatzea, gazteekiko hurbiltasuna, eraldaketa digitala eta, bereziki, tokian-tokian, bultzada ematea Garapen Jasangarriaren Helburuei, \u201cEuropan <\/p>\n","protected":false},"author":14,"featured_media":19411,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[24],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/19410"}],"collection":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/14"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=19410"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/19410\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":19414,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/19410\/revisions\/19414"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/19411"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=19410"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=19410"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=19410"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}