{"id":19429,"date":"2019-10-22T20:57:36","date_gmt":"2019-10-22T18:57:36","guid":{"rendered":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/?p=19429"},"modified":"2019-11-25T09:58:13","modified_gmt":"2019-11-25T08:58:13","slug":"acogida-a-electas-de-alava-red-basqueskola-2019","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/noticia\/acogida-a-electas-de-alava-red-basqueskola-2019\/","title":{"rendered":"Arabako emakume hautetsiei harrera. Basqueskola sarea 2019"},"content":{"rendered":"<p><strong>EUDELek eta Emakundek \u201cVirginia Woolf Basqueskola\u201d euskal hautetsien sarearen 2019-2023 agintaldi berrirako estrategia aurkeztu dute.<\/strong><\/p>\n<p><strong>Berrikuntza gisa, Estatuko udaletako emakume hautetsientzako lehendabiziko \u201cmentoring\u201d esperientzia sustatuko da. Emakume alkate eta zinegotzi beteranoek berriak gidatuko dituzte udaletako lan politikoan.<\/strong><\/p>\n<p>Vitoria-Gasteizen, 2019ko urriaren 23an. Gaur arratsaldean, 17:00etatik aurrera, Europa Biltzar Jauregian Arabako emakume hautetsien arteko legegintzaldiaren lehenengo topaketa egin da. Hitzordu honetara lurraldeko udalerri guztietako emakume alkate eta zinegotziak deitu dituzte, EUDELek eta Emakundek sustatutako <strong>\u201cVirgina Woolf Basqueskola\u201d<\/strong> sarearen estrategia berriaren barruan.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2019\/11\/josune.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignleft size-medium wp-image-19424\" src=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2019\/11\/josune-300x200.jpg\" alt=\"\" width=\"300\" height=\"200\" srcset=\"\/wp-content\/uploads\/2019\/11\/josune-300x200.jpg 300w, \/wp-content\/uploads\/2019\/11\/josune-768x512.jpg 768w, \/wp-content\/uploads\/2019\/11\/josune-1024x682.jpg 1024w, \/wp-content\/uploads\/2019\/11\/josune-270x180.jpg 270w, \/wp-content\/uploads\/2019\/11\/josune-770x515.jpg 770w, \/wp-content\/uploads\/2019\/11\/josune.jpg 1280w\" sizes=\"(max-width: 300px) 100vw, 300px\" \/><\/a>Topaketaren hasieran, <strong>Josune Irabien <\/strong>Amurrioko alkateak (EUDEL) eta <strong>Izaskun Landaida<\/strong> Emakundeko zuzendariak parte hartu dute, lurraldeko beste hautsi batzuekin batera, hala nola <strong>Nati Lopez de Munain <\/strong>Burgeluko alkatea, <strong>Miren Santamaria<\/strong> Erriberabeitiako alkatea eta <strong>Miriam Garrido, <\/strong>Moreda Arabako alkate ohia.<\/p>\n<p>Maiatzaren 26ko udal hauteskundeen ostean, emakume hautetsien <strong>ordezkaritzaren<\/strong> ehunekoa %\u00a046,13ra arte igo da, hau da, aurreko legegintzaldian baino %\u00a04,63 gehiago. <strong>Arabako<\/strong> udaletan <strong>181 emakume dira<\/strong>, 429 hautetsiren artean, eta 14 emakume alkate daude 51 udalerrietan. EAEn, alkate diren emakumeen ehunekoa %\u00a04,1 igo da 2015ekin alderatuta; <strong>74 emakume<\/strong> dira tokiko gobernuetan. Hala ere, oraindik euskal alkatetzen %\u00a030 baino gutxiago dira.<\/p>\n<p><strong>Josune Irabien, Amurrioko alkateak <\/strong>hauxe adierazi die Arabako emakume hautetsiei, EUDELen izenean, sarean parte hartzera gonbidatzeko: <em>\u201cGeuretzako gune honetan, elkar topo eginez eta nor garen ikusiz indar handia hartu dugu.\u201d<\/em>. Zentzu horretan, VWBasqueskolaren moduko laguntzarako sareak erabiltzeko eskatu die bere kideei,<em> \u201c<\/em><em>Horrela, banakako jardueratik abiatuta gure ahalmena handitu eta politika egiteko beste era batzuk egon daitezen talde-moduan eragina izango dugu. Gainera, era honetan, eutsi ahal izango diegu berdintasuneranzko bidean eta andrazkoek jasandako indarkeriaren aurkako borrokan aurrera egiteko aukera eskainiko diguten aldaketei\u201d <\/em>azpimarratu du Olabidek.<\/p>\n<p><strong><a href=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2019\/11\/araba.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignright size-medium wp-image-19423\" src=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2019\/11\/araba-300x200.jpg\" alt=\"\" width=\"300\" height=\"200\" srcset=\"\/wp-content\/uploads\/2019\/11\/araba-300x200.jpg 300w, \/wp-content\/uploads\/2019\/11\/araba-768x512.jpg 768w, \/wp-content\/uploads\/2019\/11\/araba-1024x682.jpg 1024w, \/wp-content\/uploads\/2019\/11\/araba-270x180.jpg 270w, \/wp-content\/uploads\/2019\/11\/araba-770x515.jpg 770w, \/wp-content\/uploads\/2019\/11\/araba.jpg 1280w\" sizes=\"(max-width: 300px) 100vw, 300px\" \/><\/a>Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak<\/strong> emakume hautetsien sare hori hain beharrezkoa egiten duten arrazoiak azaldu ditu: <em>\u201dbotere-egiturak eta -espazioak funtsean gizonek eta gizonentzat pentsatuta daudela oraindik ere, androzentrikoak dira, besteak beste, espazio hori emakumeentzat debekatua izan delako luzaroan, eta, horren ondorioz, emakumeek zailtasunak izaten dituzte beren zereginaren jardunean, eta zailtasun horiek gehitzen zaizkie erantzukizun-kargu bati, hala nola udalerriko alkate- edo zinegotzi-karguari. Basqueskolak egoera horri aurre egiten jarraitu nahi du datozen urteetan ahalduntzearen bidez, emakumeen partaidetza soziopolitikoa bultzatzeko funtsezko tresna gisa\u201d<\/em> adierazi du Izaskun Landaidak.<\/p>\n<p>Gaurko jardunaldian, emakume hautetsiek <strong>Harrera Eskuliburu<\/strong> bat jasoko dute gida edo jarraibide bezala, non emakume hautetsiek beraiek <strong>erronka berrietan<\/strong> hasi berri diren kideei laguntzeko alderdi praktikoak identifikatzen dituzten. Horien artean: denboraren kudeaketa eta kontziliazioa, lidergo propioaren garapena, komunikazioa, berdintasun politikak transbertsalizatzeko modua edo kolaborazio politiko-teknikoa.<\/p>\n<p><strong>Esperientzia pilotu eta berritzailea: mentoring Euskadiko emakume hautetsientzat<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2019\/11\/ponentes.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"size-medium wp-image-19425 alignleft\" src=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2019\/11\/ponentes-300x200.jpg\" alt=\"\" width=\"300\" height=\"200\" srcset=\"\/wp-content\/uploads\/2019\/11\/ponentes-300x200.jpg 300w, \/wp-content\/uploads\/2019\/11\/ponentes-768x512.jpg 768w, \/wp-content\/uploads\/2019\/11\/ponentes-1024x682.jpg 1024w, \/wp-content\/uploads\/2019\/11\/ponentes-270x180.jpg 270w, \/wp-content\/uploads\/2019\/11\/ponentes-770x515.jpg 770w, \/wp-content\/uploads\/2019\/11\/ponentes.jpg 1280w\" sizes=\"(max-width: 300px) 100vw, 300px\" \/><\/a>Estatu mailan esperientzia berritzailea den heinean, Basqueskolak aurten <em>mentoring<\/em> programa pilotu bat egingo du tokiko emakume hautetsientzat. Euskal ekimen hau Europa mailan arrakasta izan duten abangoardiako beste praktika batzuetan oinarritzen da, hala nola Emakumeen lobby europarra, Europako Parlamentuan hautagai diren emakumeena edo Norvegia eta Danimarkako politika nordikoek sustatutako Forum 50% programa.<\/p>\n<p>Basqueskolako mentore taldea <strong>emakume hautetsi boluntarioek osatuko dute<\/strong>, batzuk jardunean, eta beste batzuk udal politika utzi dutenak. Kontseilariek nork bere udalerrian esperientzia eta ibilbide ezberdinak dituzte, gobernuan eta oposizioan, baina helburu berdin baten alde lan egiten dute: lehendabiziko aldiz politikan jardungo duten emakumeei laguntzea, euren kargu berriko egokitze, ahalduntze eta lidergo prozesuetan.<\/p>\n<p>Parte-hartzaile bikote bakoitzak (aholkularia eta aholkatua) komunikatzeko bideak adostuko ditu, baita urteko bileren egutegia ere \u2013aurrez aurre zein <em>on line<\/em> egingo dira\u2013. Kontseilariek aholkuak, informazioa eta esperientzia propioa partekatuko dituzte iritsi berri diren kideekin, ikasketa eta indartze kolektiboan laguntzeko.<\/p>\n<p><strong>Zer da VWBasqueskola<\/strong><\/p>\n<p><strong>Virginia Woolf Basqueskolaren helburua <\/strong>da EAEko emakume hautetsien eragin politikoa indartzea, ahalduntze kolektiborako tresnak eskainiz eta aliatuen sare bat sortuz, <strong>euskal udalerrietan<\/strong> <strong>berdintasun eraginkorra lortzen lagunduko duten aldaketak sortzeko<\/strong>.<\/p>\n<p>Basqueskola erronkak eta, batez ere, <strong>emakume bezala politikan partekatzen duten elkarrekiko agenda <\/strong>mahai gainean jartzeko aukera ematen duen espazio propioa da. Herritar gisa politikan parte hartzeko eskubidea gauzatzetik haratago, emakume hautetsiek <strong>politika egiteko eta politikan egoteko modu berriak<\/strong> proposatu nahi dituzte. Testuingurua aldatzeko eta gure udalerrietan eragiteko beharrezkoak diren baldintzak aldatzeko lanean ari gara, pertsona guztiek bizitza askeago, justuago eta berdinzaleagoak izateko.<\/p>\n<p><strong>Sareari eta bere jarduerari buruzko informazio osoa VWBASQUESKOLAren webgune ofizialean dago eskuragarri: <\/strong><a href=\"http:\/\/www.virginiawoolfbasqueskola.eus\/\">http:\/\/www.virginiawoolfbasqueskola.eus\/<\/a><\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>EUDELek eta Emakundek \u201cVirginia Woolf Basqueskola\u201d euskal hautetsien sarearen 2019-2023 agintaldi berrirako estrategia aurkeztu dute. Berrikuntza gisa, Estatuko udaletako emakume hautetsientzako lehendabiziko \u201cmentoring\u201d esperientzia sustatuko da. Emakume alkate eta zinegotzi <\/p>\n","protected":false},"author":10,"featured_media":19426,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[10,1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/19429"}],"collection":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/10"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=19429"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/19429\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":19430,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/19429\/revisions\/19430"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/19426"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=19429"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=19429"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=19429"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}