{"id":19519,"date":"2020-01-22T18:34:08","date_gmt":"2020-01-22T17:34:08","guid":{"rendered":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/?p=19519"},"modified":"2020-01-22T18:34:08","modified_gmt":"2020-01-22T17:34:08","slug":"gorka-urtaran-acude-a-orleans-para-representar-a-los-municipios-vascos-en-el-comite-director-del-cmre","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/noticia\/gorka-urtaran-acude-a-orleans-para-representar-a-los-municipios-vascos-en-el-comite-director-del-cmre\/","title":{"rendered":"Gorka Urtaran Orleansera joango da, CMRE Europako Udalerrien eta Eskualdeen batzordean Euskadiko Udalerriak ordezkatzera"},"content":{"rendered":"<p><\/p>\n<ul>\n<li><strong>Gorka Urtaran Vitoria-Gasteizko alkatea, bihar arratsaldean (osteguna), Europako Udalerrien eta Eskualdeen Batzordearen maila goreneko bilera batean izango da lehen aldiz; 41 herrialdetako tokiko buruzagiek parte hartzen dute bertan.<\/strong><\/li>\n<li><strong>Hitzordu honen bidez agertuko da Urtaran EUDELen elkarteburu gisa nazioartean lehenengoz. Topaketa hau garrantzi handikoa da Europako tokiko erakunde guztientzat; izan ere, bihar aukeratuko dira hurrengo bi urteetarako elkartearen ordezkariak.<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p><em>EUDEL, 2020ko urtarrilaren 22a. <\/em>Ostegun honetan, Gorka Urtaranek EUDELen elkarteburu gisa parte hartuko du Europako Udalerrien eta Eskualdeen Batzordearen (CEMR) Zuzendaritza Batzordearen lehen bileran. Frantziako Orleans hiriko biharko hitzordua <strong>Europako lehen foro munizipalista <\/strong>izango da, eta Vitoria-Gasteizko alkateak Euskadiko udalen ordezkari gisa parte hartuko du, maila gorenean.<\/p>\n<p>Europako Herrien eta Eskualdeen Batzordeak Europako 41 herrialdetako udalerrien elkarteak biltzen ditu; besteak beste, EUDEL. Gobernu organo gorena <strong>Zuzendaritza Batzordea<\/strong> (<strong>Policy Committee<\/strong>) da; hiri eta eskualdeetako buruzagi garrantzitsuek osatzen dute, eta urtean bi bider elkartzen dira, gaurkotasuneko eta kontinenteko tokiko gobernuentzako interes handiko gaiak lantzeko. Oraingoan, Orleans, Loira haraneko hiriburu administratiboa, aukeratu dute <strong>urtarrilaren 23an eta 24an <\/strong>hitzordu garrantzitsu hau hartzeko. Bertako udalak eta hango udalerrien elkarteak antolatu dute elkarlanean, hau da, EUDELen Frantziako homologoak.<\/p>\n<p>Zuzendaritza Batzordearen 2020ko lehen bilera garrantzi handikoa da, <strong>2020-2023 agintaldirako kideak <\/strong>berrituko direlako. Horien artean honako hauek daude: Stefano Bonaccini, <strong>Emilia Romagna <\/strong>eskualdeko presidentea eta Europako udalerrien eta Eskualdeen Batzordeko egungo lehendakaria, zeina berriz ere hautagai den, eta Europako zenbait hiriburutako alkateak, besteak beste, <strong>Paris, Lisboa, Utrecht eta Innsbruckeko<\/strong>ak; beren hautagaitza aurkeztu dute Batzorde Politiko berriko exekutiboa osatzeko.<\/p>\n<p><strong>Europaren etorkizunari buruzko eztabaida: tokiko irtenbideak munduko arazoentzat.<\/strong><\/p>\n<p>Bozketa baino lehen, Gorka Urtaran elkarteburuak bere homologoekin hartuko du parte Europaren etorkizunari buruzko eztabaidan. <strong>Dubravka<\/strong> <strong>\u0160uica Europako Demokrazia eta Deografia komisarioa eta Edouard Philippe Frantziako lehen ministroa <\/strong>izango dira buru.<\/p>\n<p>Eztabaidaren xedea da <strong>udalerrien eta eskualdeen iritzia <\/strong>zein den jakitea \u2013horiek baitira herritarrengandik hurbilen dauden gobernuak\u2013, haien ahotsa entzun dadin, <strong>EB europarren ikuspegitik abiatuta modernizatzeko xedez<\/strong>, Europako Parlamentuak, Batzordeak eta Kontseiluak sustatzen duten <strong>Konferentzian.<\/strong> Hurrengo bi urteetan, 2022a bitarte, herritarren arteko elkarrizketak aktibatuko dira, eta rol garrantzitsua izango dute gazteek, gizarte zibilak eta maila guztietako erakundeek, europar proiektua biziberritzeko bazkide eta aliatu dira-eta.<\/p>\n<p>Urtarrilaren 14an, <strong>Ursula von der Leyen <\/strong>Europako Batzordearen lehendakariak Europako Parlamentuko diputatuen aurrean aurkeztu zuen Konferentziaren egitura, egutegia eta irismena. Konferentzian aurkeztuko dira <strong>Europaren etorkizuneko sei lehentasunen berri <\/strong>izateko egingo diren kontsulten emaitzak.<\/p>\n<ol>\n<li><strong>Akordio berde <\/strong>europarra: klimari dagokionez neutrala den lehen kontinentea izan dadin ahalegintzea.<\/li>\n<li>Pertsonentzat funtzionatuko duen ekonomia, <strong>ekitate sozialaren <\/strong>eta oparotasunaren alde lan eginez.<\/li>\n<li><strong>Aro digitalerako <\/strong>prest dagoen Europa: pertsonak gaitzea teknologia belaunaldi berriei dagokienez.<\/li>\n<li><strong>Bizi estilo <\/strong>europarra sustatzea: <strong>berdintasunezko <\/strong>Batasuna sortzea, zeinean pertsona guztiek aukeretarako sarbide bera izango duten.<\/li>\n<li><strong>Europa indartsuagoa <\/strong>munduan: Europa gehiago, gehiagoren alde lan egiteko, gure lidergo global arduratsuaren marka berezia indartzearen bidez.<\/li>\n<li><strong>Europako demokraziarentzako <\/strong>bultzada: gure Demokrazia elikatu, babestu eta indartu.<\/li>\n<\/ol>\n<p>Hain zuzen ere, biharko Zuzendartiza Batzordearen eztabaidan, 14:45etik aurrera, <strong>EUDEL<\/strong>eko elkarteburuak, Zuzendartiza Batzordeko gainerako kideekin batera, hirietatik Europako erronka globalei nola erantzun hausnartuko dute.<\/p>\n<p><strong>Informazio gehiago:<\/strong> <a href=\"https:\/\/www.ccre.org\/\">https:\/\/www.ccre.org\/<\/a>\u00a0\u00a0 @CCRECEMR<\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gorka Urtaran Vitoria-Gasteizko alkatea, bihar arratsaldean (osteguna), Europako Udalerrien eta Eskualdeen Batzordearen maila goreneko bilera batean izango da lehen aldiz; 41 herrialdetako tokiko buruzagiek parte hartzen dute bertan. Hitzordu honen <\/p>\n","protected":false},"author":10,"featured_media":19521,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[19,1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/19519"}],"collection":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/10"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=19519"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/19519\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":19522,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/19519\/revisions\/19522"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/19521"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=19519"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=19519"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=19519"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}