{"id":19596,"date":"2020-02-12T11:09:14","date_gmt":"2020-02-12T10:09:14","guid":{"rendered":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/?p=19596"},"modified":"2020-03-03T09:49:19","modified_gmt":"2020-03-03T08:49:19","slug":"gracias-a-la-colaboracion-entre-instituciones-el-aprendizaje-de-euskera-hasta-el-nivel-b2-es-ya-gratuito-en-los-euskaltegis-de-la-cav","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/noticia\/gracias-a-la-colaboracion-entre-instituciones-el-aprendizaje-de-euskera-hasta-el-nivel-b2-es-ya-gratuito-en-los-euskaltegis-de-la-cav\/","title":{"rendered":"Erakundeen elkarlanari esker euskara ikastea B2 mailara arte doakoa da dagoeneko EAEko euskaltegietan"},"content":{"rendered":"<p>Bilbo, 2020\/02\/12<\/p>\n<p>Erakundeen arteko elkarlanaren ondorioz, euskara ikastea B2 mailara arte doakoa da dagoeneko EAEko euskaltegi guztietan. Horixe da Eusko Jaurlaritzak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiek eta EUDELek gaur goizean iragarri duten berritasuna. Helburu hori lortu ahal izateko, azken urteotan zehar erakundeek adostasuna bilatu dute bideratzen dituzten diru-laguntza lerro ezberdinak osagarriak izan daitezen, harik eta herritar guztientzat euskara ikastea doakoa izatea lortu arte. Laguntzak jasotzeko eta euskararen ikaskuntza doakoa izan dadin, ikasleek bi baldintza bete beharko dituzte: % 75eko asistentzia bermatu eta B2 mailara arte dagokien maila gainditu (ikasprozesuan aurrera egin).<\/p>\n<p><em><a href=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/02\/euskara_gorka12022020.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignleft size-medium wp-image-19597\" src=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/02\/euskara_gorka12022020-300x200.jpg\" alt=\"\" width=\"300\" height=\"200\" srcset=\"\/wp-content\/uploads\/2020\/02\/euskara_gorka12022020-300x200.jpg 300w, \/wp-content\/uploads\/2020\/02\/euskara_gorka12022020-768x512.jpg 768w, \/wp-content\/uploads\/2020\/02\/euskara_gorka12022020-1024x683.jpg 1024w, \/wp-content\/uploads\/2020\/02\/euskara_gorka12022020-270x180.jpg 270w, \/wp-content\/uploads\/2020\/02\/euskara_gorka12022020-770x515.jpg 770w\" sizes=\"(max-width: 300px) 100vw, 300px\" \/><\/a>\u201c<strong>Erakunde guztiek euskararekin bat egiten dugu, gure nortasunaren ikurra da, euskarak batzen gaitu\u201d esan du <\/strong><\/em><strong>Gorka Urtaranek. EUDELen elkarteburuak<\/strong> azaldu duenez, <em>\u201cUdalak dira gure herritarrak ondoen ezagutzen dituztenak, baita tokian tokiko errealitateak ere. Horrexegatik, oso garrantzitsua da aspalditik udalez udal euskara bultzatzeko egin izan den lana. Doakotasuna bultzatzea udalek hizkuntza politikan eta euskararen sustapenean duten konpromisoaren adierazgarri da. Orain, euskal erakunde guztiok elkarlanean bultzada erabakigarria eman nahi diogu euskarari, herritarren egunerokoaren parte izan dadin\u201c.<\/em><\/p>\n<p>Pauso berri hau ezagutzera emateko prentsaurrekoan, Euskadiko Artxibo Historikoan, doakotasuna posible egiten duten erakundeetako ordezkariak izan dira: Udalen izenean Gorka Urtaran, EUDELen elkarteburua eta Vitoria-Gasteizko alkatea; Bingen Zupiria, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua; Lorea Bilbao, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kultura diputatua; Garbi\u00f1e Mendizabal, Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasun zuzendaria; eta Lexuri Ugarte, Arabako Foru Aldundiko Euskara zuzendaria.<\/p>\n<p>Zupiria sailburuak adierazi duenez, neurri hau eraginkorra izango da euskararen ezagutza sustatzen jarraitzeko: \u201cEuskadiko hainbat tokitan euskaraz hitz egiteko gai direnen kopurua baxua da oraindik, eta euskararen ezagutza sustatzen eta indartzen jarraitu egin behar da. Ezagutza da erabilerarako ezinbestekoa pausoa, eta estrategikoa da bide hori bultzatzea. Erakundeen arteko lankidetzak posible egin du B2 mailara arteko doakotasuna lortzea, eta uste dugu herritarrentzako berri pozgarria dela, maila horrek eraginkortasunez komunikatzea bermatzen baitu\u201d.<\/p>\n<p>Era berean, Bingen Zupiria sailburuak azaldu du garrantzitsua dela diru-laguntzak ikasleen ardura eta konpromisoarekin lotzea: \u201cDoakotasunaren helburua lortzeko bide ezberdinak proposatu dira azken urteotan. Gure ustez, diru-laguntzek ikasleen konpromisoarekin lotuta egon behar dute. Euskaltegietara joatea eta ikasprozesuan aurrera egitea eskatuko zaie\u201d.<\/p>\n<p>Gipuzkoako Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko zuzendariak, Garbi\u00f1e Mendizabalek, adierazi duenez, \u201ceuskara ikasteko ahalegina eta pausoa ematen duten horiek guztiek\u201d merezi dute \u201cgizartearen esker ona\u201d eta Administrazioaren \u201cbabes osoa\u201d, hizkuntza berdintasuna lortzeko bidean egiten duten \u201cekarpenagatik\u201d. Foru zuzendariak gaur azaldutako akordioaren oinarrian dagoen \u201cerakunde arteko elkarlana\u201d azpimarratu du.<\/p>\n<p><strong>Diru-laguntzak<\/strong><\/p>\n<p>B2 mailara arteko doakotasuna lortu ahal izateko erakunde bakoitzak ekarpen ezberdinak egingo ditu, guztira\u00a0 ia lau milioi euro jarriz (3.928.000 euro). Eusko Jaurlaritzak 3.000.000 euro jarriko ditu aurten; Arabako Foru Aldundiak, 185.000 euro; Bizkaiko Foru Aldundiak, 480.000 euro; Gipuzkoako Foru Aldundiak, 42.000 euro; eta, azkenik, udalek 221.000 euro. Ekarpen horiez gain, erakundeek bestelako diru-laguntzak emango dituzte C1 eta C2 mailetako ikasleentzat (Jaurlaritzaren kasuan, esate baterako, beste 150.000 euro), baina kasu horietan ezin izango da bermatu erabateko doakotasuna.<\/p>\n<p>Diru-laguntzak emateko prozedurari dagokionez, 2020ko irailera arte bi bide egongo dira. Alde batetik,\u00a0 A1, A2 eta B1 mailen kasuan, euskaltegien bidez maila egiaztatzen duten ikasle guztiek diru-laguntzak jaso ahal izango dituzte, beti ere asistentzia baldintzak ere betetzen badituzte. Bestetik, B2 mailako ikasleen kasuan, HABEk kudeatutako B2 azterketa gainditu beharko dute diru-laguntza jaso ahal izateko eta ikasprozesua doakoa gerta dakien. Hala ere, irailetik aurrera maila guztietako ikasleentzat, B2koentzat barne, nahikoa izango da euskaltegiko maila gainditzea.<\/p>\n<p>Diru-laguntzak jasotzeko epeari dagokionez, 2020ko urtarriletik irailera arte A1, A2, B1 edo B2 maila gainditzen dutenek, abenduan jasoko dute laguntza. Zenbatekoari erreparatuz, ikasleak maila hori gainditzeko jarritako diru-kopurua itzultzera joko da, beti ere ikasprozesuaren kostuen baitan.<\/p>\n<p><strong>Euskadiko Autonomia Erkidegoan 103 euskaltegi daude eta 35.000 ikasle inguruk izena ematen dute ikasturtero. Ikasle guztien % 70 inguruk B2 mailan edo beherakoetan ematen du izena.<\/strong><\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Bilbo, 2020\/02\/12 Erakundeen arteko elkarlanaren ondorioz, euskara ikastea B2 mailara arte doakoa da dagoeneko EAEko euskaltegi guztietan. Horixe da Eusko Jaurlaritzak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiek eta EUDELek gaur goizean <\/p>\n","protected":false},"author":10,"featured_media":19598,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[20,6],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/19596"}],"collection":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/10"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=19596"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/19596\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":19599,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/19596\/revisions\/19599"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/19598"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=19596"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=19596"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=19596"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}