{"id":19730,"date":"2020-03-05T13:55:50","date_gmt":"2020-03-05T12:55:50","guid":{"rendered":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/?p=19730"},"modified":"2020-03-06T11:40:16","modified_gmt":"2020-03-06T10:40:16","slug":"eudel-y-la-diputacion-foral-de-bizkaia-avanzan-en-mecanismos-de-coordinacion-y-colaboracion-en-materia-de-servicios-sociales","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/noticia\/eudel-y-la-diputacion-foral-de-bizkaia-avanzan-en-mecanismos-de-coordinacion-y-colaboracion-en-materia-de-servicios-sociales\/","title":{"rendered":"EUDELek eta Bizkaiko Foru Aldundiak aurrera egiten dute Gizarte Zerbitzuen arloko koordinazio- eta lankidetza-mekanismoetan"},"content":{"rendered":"<p><strong>Bizkaiko Gizarte Zerbitzuen Erakunde arteko Lantaldea ostegun honetan bildu da Bizkaiko gizarte zerbitzuen alorrean datozen hilabeteetarako lan ildo bateratuak adosteko.<\/strong><\/p>\n<p><em>Bilbo, 2020ko martxoak 5. <\/em>Bizkaiko Gizarte Zerbitzuen Erakunde arteko Lantaldeak bere jarduerari ekin dio berriro ostegun honetan, Lurraldeko Gizarte Zerbitzuetako koordinazio- eta lankidetza-mekanismoetan era bateratuan aurrera egiten jarraitzearen ondoreetarako. 2008ko Gizarte Zerbitzuen Legeak finkatzen duen eskubide subjektiboa lurraldean era eragingarrian hedatzeko tresna da; Lantaldean\u00a0 elkarrekin egiten dute lan Foru Aldundiak eta Lurralde Historikoko udalek.<\/p>\n<p>Erakunde arteko lankidetza-organo honen, EUDELen aldetik udal ordezkaritza eratu dute Juan Ibarretxek, <strong>Bilbo<\/strong>ko zinegotziak; Amaia Agirrek, <strong>Getxo<\/strong>ko alkateak; Imanol Zuloagak, <strong>Gue\u00f1es<\/strong>ko alkateak; Elixabete Uribarrik, <strong>Plentzia<\/strong>ko alkateak; Aitor Lopezek, <strong>Zaldibar<\/strong>ko zinegotziak; M\u00aa Jose Blancok, <strong>Portugalete<\/strong>ko zinegotziak, eta Loren Olivak, <strong>Etxebarri<\/strong>ko alkateak. Udaletako ordezkariekin batera, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza eta Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko sailetako ordezkariek parte hartzen dute.<\/p>\n<p>Bizkaiko Gizarte Zerbitzuen Erakunde arteko Lantaldeak erakundeen arteko adostasunetik eta Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren oinarri diren administrazio-maila bakoitzarekiko errespetutik lan egiten du. Horiek horrela, aurretik egindako lana eta lortutako akordioak oinarri hartuta, gaurko bileran datozen hilabeteetarako lan ildoak zirriborratu dituzte.<\/p>\n<p>Hala aldeek konpromisoa hartu dute lankidetza-mekanismoetan lan egiteko <strong>adinekoentzako ostatuen etengabeko arreta<\/strong> hobetzeko, EUDELen eta Foru Aldundiaren arteko esparru-akordio bat lortzea espero baitute. Ildo beretik, izaera orokorragoarekin, akordio bat lortu da foru eta toki administrazioen arteko <strong>informazio-trukeari<\/strong> bultzada emateko, gizarte zerbitzuen arloko elkarreragingarritasunari dagokionez. Azkenik, &#8220;Emakumeen aurkako <strong>indarkeria matxistaren biktima<\/strong> diren emakumeentzako eta haien seme-alabentzako harrera-baliabideen sarea&#8221; <strong>proiektu pilotuan<\/strong> lan egitea adostu da.<\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Bizkaiko Gizarte Zerbitzuen Erakunde arteko Lantaldea ostegun honetan bildu da Bizkaiko gizarte zerbitzuen alorrean datozen hilabeteetarako lan ildo bateratuak adosteko. Bilbo, 2020ko martxoak 5. Bizkaiko Gizarte Zerbitzuen Erakunde arteko Lantaldeak <\/p>\n","protected":false},"author":10,"featured_media":19742,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1,27],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/19730"}],"collection":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/10"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=19730"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/19730\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":19731,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/19730\/revisions\/19731"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/19742"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=19730"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=19730"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=19730"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}