{"id":20089,"date":"2020-04-29T12:24:53","date_gmt":"2020-04-29T10:24:53","guid":{"rendered":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/?p=20089"},"modified":"2020-05-07T10:37:25","modified_gmt":"2020-05-07T08:37:25","slug":"covid-19-eudel-analizara-con-otros-municipios-de-europa-la-intervencion-local-en-materia-de-igualdad","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/noticia\/covid-19-eudel-analizara-con-otros-municipios-de-europa-la-intervencion-local-en-materia-de-igualdad\/","title":{"rendered":"Covid-19 Berdintasuna: tokiko esku-hartzea aztertuko du EUDELek Europako beste udalerriekin"},"content":{"rendered":"<p>Gaur goizean EUDELen ordezkari eta Gordexolako alkate Angela Eguiak parte hartu du <strong>CMREko <\/strong>(Europako Udal eta Eskualdeen Kontseilua) <strong>Berdintasun batzordea<\/strong>ren bilera telematikoan, egungo osasun alerta-egoeran deitutako lehenengoa. Lantalde hau, maila politiko eta teknikoan, honako herrialde hauetako tokiko hautetsiek osatzen dute: Suedia, Finlandia, Frantzia, Alemania eta Italia, baita Euskadi ere, besteak beste.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/04\/PHOTO-2020-04-29-11-21-33.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignleft size-medium wp-image-20090\" src=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/04\/PHOTO-2020-04-29-11-21-33-224x300.jpg\" alt=\"\" width=\"224\" height=\"300\" srcset=\"\/wp-content\/uploads\/2020\/04\/PHOTO-2020-04-29-11-21-33-224x300.jpg 224w, \/wp-content\/uploads\/2020\/04\/PHOTO-2020-04-29-11-21-33-768x1028.jpg 768w, \/wp-content\/uploads\/2020\/04\/PHOTO-2020-04-29-11-21-33-765x1024.jpg 765w, \/wp-content\/uploads\/2020\/04\/PHOTO-2020-04-29-11-21-33.jpg 1195w\" sizes=\"(max-width: 224px) 100vw, 224px\" \/><\/a>Batzordea bilgune iraunkorreko organoa da Europako tokiko gobernuen artean, berdintasunaren, indarkeria matxistaren eta emakume hautetsien lidergoaren arloan dituzten ezagutzak, esperientziak eta jardunbide egokiak partekatzeko.<\/p>\n<p>EUDELen ordezkariak bere hitzaldian Euskadiko instituzioen arteko kooperazioa eta koordinazioa nabarmendu du, indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei osasun-larrialdietan arreta emateko baliabide guztiak eguneratzeko eta aktibo mantentzeko. EUDELek <strong>arreta eta erantzun urgenteko zerbitzuak<\/strong> izan ditu hizpide bereziki; dagoeneko martxan daude Euskadiko udalerri guztietan, eta indartu egin dira konfinamenduan emakumeek isolamendu eta zaurgarritasun handiagoa izan dutelako. <strong>Udaletako baliabide eta jardunbide<\/strong> gehienek irizpide komunak dituzte eta <strong><a href=\"https:\/\/www.eudel.eus\/destacados\/berdinsarea\/eu\/\">BERDINSAREA Udalen sare<\/a><\/strong>tik koordinatzen dira EUDELen.<\/p>\n<p>Larrialdiaren eta konfinamenduaren aurrean udalerriek ezarritako neurrien artean, honako hauek nabarmentzen dira:<\/p>\n<ul>\n<li>Indarkeria-egoeran dauden emakumeek arreta- eta babes-sisteman duten <strong>sarbidea indartzea<\/strong>, <strong>arreta integrala eta koordinatu<\/strong>a bermatuz fase guztietan (antzematea, salaketa, balorazioa eta laguntza sanitarioa, psikologikoa, judiziala, sozioekonomikoa, lanekoa, etab.).<\/li>\n<li>Herritarrentzako <strong>sentsibilizazio<\/strong>&#8211; eta informazio-<strong>ekintzak eta -kanpainak bultzatzea<\/strong>, indarkeria-egoerak prebenitzeko eta antzemateko.<\/li>\n<li>Tokiko, foru-administrazioko eta administrazio autonomikoko maila guztietako <strong>baliabide aktiboak<\/strong> <strong>eguneratzea<\/strong> eta herritarren artean <strong>zabaltzea<\/strong>.<\/li>\n<li>EAEko udalerri guztietan datuak biltzen laguntzea, <strong><em>indarkeria matxistako egoerei arreta emateko zerbitzu-mapa<\/em><\/strong> bat egiteko.<\/li>\n<li>Herritarrei Eusko Jaurlaritzak jarritako 24 orduko arreta- eta laguntza-telefonoen <strong>berri ematea<\/strong>.<\/li>\n<li><strong>Egunero telefono bidezko eta on line kontsultei erantzutea<\/strong>, bereziki indarkeria-egoerei buruzkoak, baita berdintasun-arloko araudiei eta jarraibideei buruzkoak ere.<\/li>\n<\/ul>\n<p><strong><u>Etorkizuneko neurriak genero-ikuspegiarekin<\/u><\/strong><\/p>\n<p>Europa mailako bilera telematiko honek, halaber, gogoeta bat irekitzeko balio izan du: udalerriak herrialdeetan barna aplikatzen ari diren neurrietan eta erantzunetan <strong>genero-ikuspegia txertatzeko beharra<\/strong>. CMREko batzordeak adostu du <strong>azterketa propioa<\/strong> garatzea, Europa mailako beste azterlan batzuen ildotik, hala nola <a href=\"https:\/\/eige.europa.eu\/topics\/health\/covid-19-and-gender-equality\">Genero Berdintasunerako Europako Institutuarenak (EIGE)<\/a> edo <a href=\"https:\/\/platforma-dev.eu\/es\/opinion-article-coronavirus-local-elected-representatives-france-particularly-worried-african-continent\/\">PLATFORMA<\/a> eta <a href=\"https:\/\/urbact.eu\/how-are-urbact-cities-reacting-covid-19\">URBACT<\/a> (UE) bezalako sareenak.<\/p>\n<p>Ikerlan horiek adierazten eta ohartarazten dute generoen arteko desorekak daudela covid-19ren eragin ekonomiko eta sozialetan, eta emakumeen zaurgarritasun berezia azpimarratzen dute konfinamenduaren garaian eta ondoren.<\/p>\n<p>Ildo horretatik, CMREk <strong>udalen elkarteen bidez informazioa jaso<\/strong> nahi du tokiko esku-hartzearen etorkizuneko erronken diagnostikoa egiteko berdintasun, inklusio eta emakumeenganako indarkeriaren aurkako borrokaren esparruan.<\/p>\n<p>Honako<strong> gaiak<\/strong> eztabaida sozialaren muinean daude, eta Batzordearen hurrengo bileretan aztertuko dira: kontziliazioa, zaintza-sistemaren antolaketa eta genero-arrakalaren aurkako borroka.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>\u00a0<\/strong><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gaur goizean EUDELen ordezkari eta Gordexolako alkate Angela Eguiak parte hartu du CMREko (Europako Udal eta Eskualdeen Kontseilua) Berdintasun batzordearen bilera telematikoan, egungo osasun alerta-egoeran deitutako lehenengoa. Lantalde hau, maila <\/p>\n","protected":false},"author":10,"featured_media":20091,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[117,10,1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/20089"}],"collection":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/10"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=20089"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/20089\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":20092,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/20089\/revisions\/20092"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/20091"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=20089"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=20089"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=20089"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}