{"id":20635,"date":"2020-09-25T09:36:45","date_gmt":"2020-09-25T07:36:45","guid":{"rendered":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/?p=20635"},"modified":"2020-09-28T10:44:13","modified_gmt":"2020-09-28T08:44:13","slug":"a-falta-de-dos-meses-se-abre-el-plazo-de-inscripcion-en-euskaraldia","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/noticia\/a-falta-de-dos-meses-se-abre-el-plazo-de-inscripcion-en-euskaraldia\/","title":{"rendered":"Euskaraldian izena emateko epea ireki da ariketa hasteko bi hilabete falta direla"},"content":{"rendered":"<p><\/p>\n<ul>\n<li><strong>Ariketa sozialaren bigarren edizioa azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo da, 15 egunetan <em>ahobizi<\/em> edo <em>belarriprest<\/em> roletan parte hartzeko deia egin dute antolatzaileek<\/strong><\/li>\n<li><strong>Izen-ematea euskaraldia.eus webgunean egin daiteke<\/strong><\/li>\n<li><strong>Rol bakoitzak ariketa egiteko modua adieraziko du, ez hizkuntza-gaitasuna, eta 16 urtetik gorako herritarrek har dezakete parte<\/strong><\/li>\n<li><strong>Bigarren edizio honetan ere EUDEL sustatzaileetako bat da<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p><strong>Gasteiz, 2020\/09\/24.<\/strong> Euskaraldiaren bigarren edizioan izena emateko epea zabaldu da gaur. Aurreko edizioan moduan, <em>ahobizi<\/em> eta <em>belarriprest<\/em> rolekin parte hartuko dute azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo den ariketa sozialeko parte hartzaileek. Koordinazio lanetan ari diren eragileek aurkeztu dute gaur Gasteizen Euskaraldiaren bigarren edizio hau eta parte hartzeko dei zabala egin diote gizarteari.<\/p>\n<p>EUDELeko elkarteburu eta Vitoria-Gasteizko alkate <strong>Gorka Urtara<\/strong>nek aurkezpen honetan parte hartu du, Euskadiko Udalen Elkartea sustatzaile baita, eta gainera, erakundea \u201carigune\u201d izango baita bigarren edizio honetan. Gorka Urtaranek Euskadiko udalek euskararekin duten konpromisoa balioetsi du eta Euskaraldiaren edizio berri honetan parte hartzera animatu ditu:<\/p>\n<p><strong><em><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignleft size-medium wp-image-20637\" src=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/09\/IMG_8922-300x225.jpg\" alt=\"\" width=\"300\" height=\"225\" srcset=\"\/wp-content\/uploads\/2020\/09\/IMG_8922-300x225.jpg 300w, \/wp-content\/uploads\/2020\/09\/IMG_8922.jpg 360w\" sizes=\"(max-width: 300px) 100vw, 300px\" \/>\u201cEuskara da gure nortasunaren ikur nagusia. Euskal udalerriok arigune bilakatu nahi dugu datorren Euskaraldia<\/em><\/strong> <strong><em>ospatzeko. Udalok prest gaude, gainontzeko erakunde eta elkartekin, gure laguntza emateko\u201d<\/em><\/strong><\/p>\n<p>Euskaraldiari \u201carigune\u201d gisa atxikitzearekin batera, <strong>EUDELek bere euskararen aldeko konpromiso eta lana indartzen du, <\/strong>bai udal guztiei, bere helburuen barruan, informazioa eskatutako hizkuntzan igortzean, bai administrazioetan hizkuntzen erabilera normalizatzeko inplikazioan, aspalditik bultzatu baititu berariazko sustapen-ekimenak eta -planak, jardunaldiak, argitalpenak eta matrikulazio-kanpainak, besteak beste.<\/p>\n<p>Gasteizen egindako agerraldian Euskaraldiaren koordinazioan ari diren eragileekin batera agertu dira zenbait erakundetako ordezkariak. Ekitaldian parte hartu dute, Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramailearekin batera, Arrate Illaro Euskaraldiko koordinatzaileak, Kike Amonarriz Euskaltzaleen Topaguneko presidenteak, Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetarako Kontseilariak, Ramiro Gonz\u00e1lez Arabako Ahaldun Nagusiak, Paul Bilbao Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko idazkari nagusiak, Andres Urrutia euskaltzainburuak, Zuri\u00f1e Gil Gasteizko GEU elkarteko kideak eta Maialen Sobrino Zaramaga auzo elkarteko kideak. Agerraldian egon ezin izan ez diren arren, Euskaraldiaren koordinazio eta antolaketan parte hartzen dute Euskararen Erakunde Publikoak, Euskal Hirigune Elkargoak eta Euskal Konfederazioak.<\/p>\n<p>Euskaraldia hizkuntza ohiturak astintzeko ariketa soziala dela gogora ekarri dute antolatzaileek, euskararen erabilera bultzatzeko ariketa. Euskaraldiko partaideak beraien hizkuntza ohiturak aztertu eta aukeratzen duten rolaren arabera arituko dira 15 egunetan. Aurreko edizioan bezala, bi rol izango dituzte aukeran izena ematen dutenek:<\/p>\n<p><em>Belarriprest<\/em>: Beraiei euskaraz hitz egiteko eskatzen dutenak dira <em>belarriprest<\/em>, euskara ulertzen dute eta beraiekin euskaraz aritzea nahi dute. Ulertzen duten guztiekin ez dute uneoro euskaraz hitz egingo agian, baina ahal eta nahi duten guztietan egingo dute. Gakoa jokaeran dago eta ez gaitasunean.<\/p>\n<p><em>Ahobizi<\/em>: Euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egingo dute <em>ahobiziek<\/em>. Euskaraz ulertzen ote duten ez dakienean lehen hitza, beti, euskaraz izango da; mintzakideak euskaraz ulertzen badu, euskaraz jarraituko dute beti. Gakoa ahal den guztietan euskaraz egitea da, jokaerak definitzen du rola, alegia.<\/p>\n<p>Euskaraldian 16 urtetik gorakoek izena eman dezakete, helduen hizkuntza ohitura eta portaeretan eragitea baitu helburu ekimenak. Euskara ulertzeko gaitasuna gutxienez izan behar dute partaideek, baina hortik aurrera, bakoitzak erabakiko du zein rol den berarentzat egokiena. Modu kontziente eta borondatezkoan, hizkuntza ohiturak astindu edo euskararen erabileran aurrerapausoak eman nahi dituzten lagunek 15 egunetan bete nahi duten rola erabaki eta izena eman ahal izango dute, azaroaren 20tik abenduaren 4ra dagokien rolaren txapa jantzita ariketa egin ahal izateko.<\/p>\n<p>Lehen edizioko parte hartzaileen profila oso anitza izan zen. 16 urtez gorako adin guztietako emakume eta gizonek parte hartu zuten <em>ahobizi<\/em> eta <em>belarriprest<\/em> modura. Aurten ere aniztasun horri eustea izango da helburua, iaz gutxiago parte hartu zuten adin tarte eta profiletan sakonduz: 16-30 urte arteko gazteak, gizonezkoak eta belarriprest jokabidea hartuko dutenak.<\/p>\n<p>Parte hartzeko dei zabala egin dute Gasteizen egindako agerraldian egondako eragile eta ordezkari guztiek. Euskaraldiaren lehen edizioan <em>ahobizi<\/em> eta <em>belarriprest<\/em> rolak hartu zituzten herritarrak berriz ere izena ematera animatu dituzte bertaratuek, eta arrazoi ezberdinengatik 2018an parte hartu ez zutenek ere ateak zabalik dituztela adierazi dute. Orain arten ariguneetan parte hartzeko asmoa adierazi duten herritar guztiek ere izena eman beharko dute.<\/p>\n<p>Izena emateko hiru bide egongo direla azaldu dute: euskaraldia.eus webgunea, batetik, herriz-herri antolatuta dauden batzordeen bidez, bestetik, eta datorren astetik aurrera eskuragarri egongo den telefono aplikazioa azkenik.<\/p>\n<p><strong>Informazio gehiago: <a href=\"https:\/\/www.irekia.euskadi.eus\/eu\/news\/63355-falta-dos-meses-para-inicio-euskaraldia-hoy-abierto-plazo-inscripcion\">https:\/\/www.irekia.euskadi.eus\/eu\/news\/63355-falta-dos-meses-para-inicio-euskaraldia-hoy-abierto-plazo-inscripcion<\/a><\/strong><\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ariketa sozialaren bigarren edizioa azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo da, 15 egunetan ahobizi edo belarriprest roletan parte hartzeko deia egin dute antolatzaileek Izen-ematea euskaraldia.eus webgunean egin daiteke Rol bakoitzak ariketa <\/p>\n","protected":false},"author":10,"featured_media":20636,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[20,1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/20635"}],"collection":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/10"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=20635"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/20635\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":20640,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/20635\/revisions\/20640"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/20636"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=20635"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=20635"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=20635"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}