{"id":20879,"date":"2020-11-12T14:37:47","date_gmt":"2020-11-12T13:37:47","guid":{"rendered":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/?p=20879"},"modified":"2020-12-11T15:06:45","modified_gmt":"2020-12-11T14:06:45","slug":"asamblea-general-de-eudel-2020-la-gestion-de-la-crisis-es-nuestra-prioridad-tenemos-la-oportunidad-de-salir-reforzados","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/noticia\/asamblea-general-de-eudel-2020-la-gestion-de-la-crisis-es-nuestra-prioridad-tenemos-la-oportunidad-de-salir-reforzados\/","title":{"rendered":"EUDELEN 2020KO BATZAR OROKORRA. \u201cKrisia kudeatzea da gure lehentasuna, indartuta ateratzeko aukera dugu\u201d"},"content":{"rendered":"<p><\/p>\n<ul>\n<li><strong>Gorka Urtaran elkarteburuak batasunerako eta kontsentsurako deia egin du EUDELen, \u201cEuskadiko udalerri guztien elkartea gara-eta\u201d. Gogora ekarri du larrialdi egoera honetan \u201celkartuta egotea komeni dela gizarte gisa, erakunde gisa eta udal gisa; denak batera\u201d.<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<ul>\n<li><strong>\u201cUdalak eragile giltzarria gara lehengoratze sozioekonomikoan\u201d. EUDELek elkartasuna adierazi die eragin handiena jasan duten sektoreei, eta Batzorde Eragileak erabaki du gaur bertan bidaltzea Euskadiko udal guztiei aste honetan ostalaritzaren eta sukaldaritzaren sektoreak EUDELi helarazi dion neurrien proposamena.<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<ul>\n<li><strong>Gorka Urtaranek \u201cEuskal Green Deal Udalak\u201d herri eta hirien transformazio ekologiko, inklusibo eta erresilienterako aukera gisa sustatzea proposatzen du.<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p style=\"text-align: center;\"><iframe loading=\"lazy\" src=\"https:\/\/www.youtube.com\/embed\/yEq273alhK0\" width=\"560\" height=\"315\" frameborder=\"0\" allowfullscreen=\"allowfullscreen\"><\/iframe><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p style=\"text-align: center;\"><a href=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/URTARAN_BatzarraHitzaldia.pdf\">Elkarteburuaren, Gorka Urtaranen, hitzaldia<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: left;\"><em>Bilbon, 2020ko azaroaren 12an.<\/em> EUDELek gaur goizean egin du 2020ko Batzar Orokorra, formatu erdi-presentzialean, Elkarteak Bilbon duen egoitzatik. Udalen goi-bilera honek aukera eman die Euskadiko alkate guztiei modu birtualean berriz ere biltzeko, pandemia hasi zenetik lehen aldiz.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"size-medium wp-image-20883 alignleft\" src=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/DSF3153-300x200.jpg\" alt=\"\" width=\"300\" height=\"200\" srcset=\"\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/DSF3153-300x200.jpg 300w, \/wp-content\/uploads\/2020\/11\/DSF3153-768x512.jpg 768w, \/wp-content\/uploads\/2020\/11\/DSF3153-1024x683.jpg 1024w, \/wp-content\/uploads\/2020\/11\/DSF3153-270x180.jpg 270w, \/wp-content\/uploads\/2020\/11\/DSF3153-770x515.jpg 770w\" sizes=\"(max-width: 300px) 100vw, 300px\" \/><\/p>\n<p>EUDELen Batzar Orokorra EUDELen elkarteburu eta Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaranek zuzendu du, eta berarekin batera izan dira mahaian Nagore Alkorta, Azpeitiko alkatea, eta Jose Antonio Santano, Irungo alkatea; horiek dira Euskadiko Udalen Elkartearen elkarteburuordeak.<\/p>\n<p>Batzar Orokor honetan, Elkartearen 2020ko ekitaldiko urteko kontuak eta indarreko ekitaldiaren aurrekontua onetsi dira; hain zuzen, 2.784.983,80 euro dira, eta aurreko urtekoa baino %\u00a011,6 txikiagoa da. Halaber, EUDELek 2021. urteko aurrekontua onetsi du; 2.991.680,36 eurokoa izango da.<\/p>\n<p>Gorka Urtaran elkarteburuak Batzarrean eman duen lehen mezua EUDELen gobernu-organo guztietako ordezkariei eskerrak emateko izan da, udalerri guztien \u201cetxe komuna\u201d eraikitzen laguntzen baitute. Gorka Urtaranek gogora ekarri duenez, \u201chemen gaude interes komunak batzeko, eskuz esku lan egiteko, udalentzat eta euskal gizarte osoarentzat onuragarriak diren helburuak lortzeko\u201d.<\/p>\n<p>Euskadiko udalerrien urteroko topaketa honek aukera eman du pandemia hasi zenetik gertatu den guztiari buruzko balantzea egiteko, bai toki-mailan bai maila globalean, bai eta hausnarketa egiteko ere, Euskadiko udalen gaur egungo erronkei eta etorkizuneko erronkei buruz.<\/p>\n<p><u>Ostalaritzaren sektoreak proposatutako neurriak<\/u><\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignleft size-medium wp-image-20881\" src=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/asamblea1-12112020-300x235.jpg\" alt=\"\" width=\"300\" height=\"235\" srcset=\"\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/asamblea1-12112020-300x235.jpg 300w, \/wp-content\/uploads\/2020\/11\/asamblea1-12112020-768x602.jpg 768w, \/wp-content\/uploads\/2020\/11\/asamblea1-12112020-1024x802.jpg 1024w, \/wp-content\/uploads\/2020\/11\/asamblea1-12112020-87x67.jpg 87w, \/wp-content\/uploads\/2020\/11\/asamblea1-12112020.jpg 1280w\" sizes=\"(max-width: 300px) 100vw, 300px\" \/>Gorka Urtaranek Batzar Orokorreko kideei jakinarazi die Batzorde Eragileak, saioaren aurretik egin duen bideokonferentzian, erabaki duela gaur bertan bidaltzea Euskadiko udal guztiei ostalaritzaren eta sukaldaritzaren sektoreak EUDELi helarazi dion neurrien proposamena. Sektoreko elkarteek asteartean egindako bilera telematikoan aurkeztu zizkieten neurriak elkarteburuari eta elkarteburuordeei.<\/p>\n<p>EUDELek gaur udal guztiei bidaliko dien komunikazioak bi helburu ditu. Batetik, bere elkartasuna erakustea sektoreari, \u201cgure idiosinkrasiaren parte baita eta gure herriak eta hiriak bizirik mantentzen baititu\u201d. Eta, bestetik, ostalaritzako elkarteen euren eskariz, alkate guztiei jakinaraztea zer neurri proposatu dituzten, udal bakoitzak aztertu ditzan eta, udal autonomiatik, erabaki dezan nola jokatu une bakoitzean eta duen egoeraren arabera.<\/p>\n<p>\u201cGure ustez, neurri horiek batasunetik har daitezke; izan ere, neurri horiek udal guztien artean koordinatuta hartzen badira, askoz ere eraginkorragoak eta efizienteagoak izango dira\u201d adierazi du Gorka Urtaranek.<\/p>\n<p><u>Egoera ekonomikoa<\/u><\/p>\n<p>EUDELen elkarteburuak Udal Finantzaketarako Foru Funtsei dagozkien datuak errepasatu ditu, bai eta lurralde bakoitzean zer formula ezarri den ere, Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoan Foru Aldundiek udalekin partekatzeko defizit-marjinari dagokionez.<\/p>\n<p><u>Ekintza lerroak<\/u><\/p>\n<p>Gorka Urtaranek EUDELen 2021. urterako ekintza lerroak aurkeztu ditu. Bi hauek markatzen dituzte: \u201cosasun-larrialdi batek, hau da, gure bizitzak babesteak\u201d eta \u201clehentasun batek, leheneratze sozioekonomikoa sustatzeak\u201d.<\/p>\n<p>Elkarteburuak azpimarratu du EUDELek \u201cfuntsezko helburua\u201d duela LABI batzordean, osasun-krisia kudeatzeko neurriak koordinaturik egon daitezen eta berdinak izan daitezen Euskadiko udalerri guztietan.<\/p>\n<p>Urtaranek hiru ardatz estrategiko proposatu dizkie bere kideei, Euskadiko udalerrien ekintzei laguntzeko, eta \u201cEUDELen eskutik\u201d.<\/p>\n<ol>\n<li><strong>BATASUNA ETA ERANTZUKIZUN PARTEKATUA: <\/strong><\/li>\n<\/ol>\n<p>\u201cTalde-lana\u201d udal gisa, eta EUDELen barneko \u201ckontsentsua zainduz\u201d, tokiko interesak babesteko eta \u201cudalerri bat ere ez dadin atzean gelditu\u201d.<\/p>\n<ol start=\"2\">\n<li><strong>ERAKUNDEEN ARTEKO ELKARLANA; eraginkorra, efizientea eta \u201cnorabide bikoitzekoa\u201d: <\/strong><\/li>\n<\/ol>\n<p>Erakunde guztien artean estrategia partekatu bat definitu, eta partaidetza zuzenerako kanalak ireki; horrela, udalek Euskadi berraktibatzeko ekarpena egin ahal izango dute, udal autonomia eta nahikotasun finantzarioa baliatuta.<\/p>\n<ol start=\"3\">\n<li><strong>Next Generation eta Green Deal Europaren etorkizuna eraikitzeko tresnen AUKERA:<\/strong><\/li>\n<\/ol>\n<p>Aliantza publiko-pribatuak eratu, <strong>Tokiko Itun Berdeak<\/strong> (\u201cGreen Deal\u201d Euskadiko udalerriak) sustatzeko, Euskadiko udalerrien eraldaketa ekologiko, inklusibo eta erresilientean aurrera egiteko.<\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gorka Urtaran elkarteburuak batasunerako eta kontsentsurako deia egin du EUDELen, \u201cEuskadiko udalerri guztien elkartea gara-eta\u201d. Gogora ekarri du larrialdi egoera honetan \u201celkartuta egotea komeni dela gizarte gisa, erakunde gisa eta <\/p>\n","protected":false},"author":10,"featured_media":20880,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[117,1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/20879"}],"collection":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/10"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=20879"}],"version-history":[{"count":8,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/20879\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":20891,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/20879\/revisions\/20891"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/20880"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=20879"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=20879"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=20879"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}