{"id":21414,"date":"2021-03-25T14:04:03","date_gmt":"2021-03-25T13:04:03","guid":{"rendered":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/?p=21414"},"modified":"2021-04-12T11:44:21","modified_gmt":"2021-04-12T09:44:21","slug":"eudel-colabora-con-osakidetza-para-vacunar-al-personal-de-hasta-los-65-anos-de-policias-locales-y-servicios-sociales","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/noticia\/eudel-colabora-con-osakidetza-para-vacunar-al-personal-de-hasta-los-65-anos-de-policias-locales-y-servicios-sociales\/","title":{"rendered":"EUDEL elkarlanean ari da Osakidetzarekin, Udaltzaingoetako eta Gizarte-Zerbitzuetako 65 urtera bitarteko langileak txertatzeko"},"content":{"rendered":"<p><strong>Udalek beren funtsezko kolektiboen datuak emango dituzte martxoaren 31 baino lehen. Udaltzainei eta ELZko langileei ez ezik, gizarte-langileei eta aterpetxeetakoei ere emango zaie txertoa.<\/strong><\/p>\n<p>2021eko martxoaren 25a. EUDELek Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin elkarlanean jarraitzen du, COVID-19aren aurrean lehen lerroan lan egiten duten funtsezko udal-zerbitzuetako kolektiboen txertaketa mailakatua planifikatzeko. Dagoeneko AstraZenecaren txertoa ematen hasi zaie 55 urtera bitarteko <strong>Udaltzaingoetako<\/strong> eta <strong>Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuetako<\/strong> langileei, eta, orain, txertaketa 56 eta 65 urte bitarteko langileengana ere iritsiko da.<\/p>\n<p>Bi kolektibo horiez gain (3.300 polizia-agente eta 3.200 ELZko langile, gutxi gorabehera), funtsezko beste bi zerbitzu batuko zaizkio txertatze-prozesuari: <strong>gizarte-langileak<\/strong>, eta bazterketa-egoeran dauden pertsonei <strong>gauez arreta emateko edo udal-aterpetxeetan hartzeko<\/strong> baliabideetako langileak.<\/p>\n<p>EUDELek euskal udalen laguntza jasotzen jarraituko du, aipatutako 65 urtera bitarteko (2021eko abenduaren 31n beteak) adin-tartean dauden funtsezko zerbitzu horietako langileen datuak biltzeko. Horretarako, Euskadiko Udalen Elkarteak beste <strong>zirkular <\/strong>bat bidali die alkateei, Excel fitxategi bat barne, zeinean udal bakoitzak bere langileen datuak adierazi behar dituen (adina, harremanetan jartzeko bidea, bizilekua eta lantokia),<strong> datorren martxoaren 31 baino lehen<\/strong>.<\/p>\n<p><strong>Osakidetzak <\/strong>funtsezko kolektibo horien txertaketa-prozesua planifikatuko du, txertoen eskuragarritasunaren arabera. Orain arte bezala, Osakidetzako txertaketa-zerbitzuek deituko diete udal-langileei, txertoa emateko. <strong>Hiru hiriburuetako Udaltzaingoen<\/strong> kasuan, udaletako lan-prebentzioko zerbitzuek emango diete txertoa agenteei.<\/p>\n<p>LABIren Aholkularitza Batzordeko kidea den aldetik, EUDELek rol aktiboa du osasun-krisiaren kudeaketan, eta EAEko 251 udalen ordezkaria eta haiekiko komunikazio-kanalik zuzenena da. Haren <strong>lehentasunezko egitekoa <\/strong>da, une honetan, kudeaketa erraztea beren lana birusaren aurreko lehen lerroan egiten duten udal-langileei txertoa emateko.<\/p>\n<p>EUDEL Osasun Sailarekin elkarlanean ari da txertaketa-prozesu hori arintasunez, eraginkortasunez eta modu koordinatuan gauzatu dadin euskal udalerri guztietan, Osakidetzak zehaztutako epeei eta irizpideei jarraituz.<\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Udalek beren funtsezko kolektiboen datuak emango dituzte martxoaren 31 baino lehen. Udaltzainei eta ELZko langileei ez ezik, gizarte-langileei eta aterpetxeetakoei ere emango zaie txertoa. 2021eko martxoaren 25a. EUDELek Eusko Jaurlaritzako <\/p>\n","protected":false},"author":10,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[117,1,26,27],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/21414"}],"collection":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/10"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=21414"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/21414\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":21416,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/21414\/revisions\/21416"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=21414"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=21414"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=21414"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}