{"id":21495,"date":"2019-04-05T13:53:21","date_gmt":"2019-04-05T11:53:21","guid":{"rendered":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/?p=21495"},"modified":"2021-05-04T14:13:57","modified_gmt":"2021-05-04T12:13:57","slug":"eudel-rinde-tributo-en-gernika-a-las-primeras-makilas-de-la-democracia-municipal","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/noticia\/eudel-rinde-tributo-en-gernika-a-las-primeras-makilas-de-la-democracia-municipal\/","title":{"rendered":"Udal demokraziaren lehenengo \u2018makilak\u2019 omendu ditu EUDELek Gernikan"},"content":{"rendered":"<p><em><strong>\u201cMakila eskuz esku 40 urtez\u201d <\/strong><\/em><strong>lelopean, 1979ko alkate jaun-andreak omendu nahi izan ditu EUDELek. Hala, <\/strong><em><strong>\u201condaretzat\u201d<\/strong><\/em><strong> jo du<\/strong><em><strong> \u201cadostearen, konpontzearen eta hobetzearen alde <\/strong><\/em><strong><em>egunez egun, herriz herri, izan duten konpromisoa\u201d.<\/em><\/strong><\/p>\n<p><strong>Imanol Landa jaunak, EUDELeko elkarteburuak nabarmendu duenez, &#8220;<\/strong><em><strong>makilaren ondarea helarazte eta zaintzea da gaurko Udalen indargunea, baita etorkizunaren bermea ere, tokiko lider berri eta hobeentzako inspirazio-iturri<\/strong><\/em><strong>&#8220;.<\/strong><\/p>\n<p><strong>&#8220;<\/strong><em><strong>Alkateak gara pertsonen zerbitzuarekiko borondatearen eta konpromisoaren eredua. Erreferenteak gara udalen lidergoaren, elkarlanaren eta desberdinen arteko akordioen alorrean<\/strong><\/em><strong>.&#8221; <\/strong>baieztatu du Imanol Landak.<\/p>\n<p><strong>Gernikan, 2019ko apirilaren 5ean<\/strong>. Guztira emakumezko 4 alkate eta gizonezko 224 alkate hautatu zituzten diktaduraren ondorengo lehenengo udal hauteskunde demokratikoetan, 1979ko apirilaren 3an. Une historiko arazotsu eta hunkigarrian euskal udalgintza berriaren oinarriak ezarri zituzten eta autogobernua nahiz gaur egun indarrean dagoen sistema instituzionala eraikitzeko itzelezko urratsa egin zuten.<\/p>\n<p><iframe loading=\"lazy\" src=\"https:\/\/player.vimeo.com\/video\/328704394?dnt=1&amp;app_id=122963\" width=\"770\" height=\"433\" frameborder=\"0\" allow=\"autoplay; fullscreen; picture-in-picture\" allowfullscreen title=\"Homenaje EUDEL alcaldes-alcaldesas 40 a&amp;ntilde;os de Democracia Municipal (1979-2019). 5 de Abril, Gernika, Casa de Juntas.\"><\/iframe><\/p>\n<p>Udal Demokraziaren 40. urtemugaren eta (2015-2019) agintaldiko azken Batzar Nagusiaren harira, EUDELek Udal modernoen \u201coinarri sendoak\u201d ezarri zituzten gizon-emakumeak omentzeko ekitaldi hunkigarria antolatu nahi izan du. Beraiek ekarri zuten udal erakundeak herritarrei zabaltzeko eta haiengana hurbiltzeko nahiz elkarrekiko harremanetan jartzeko prozesua, izan ere, orduko gizartean parte-hartzea gero eta nabariagoa bilakatu zen eta aldaketek ez zuten etenik.<\/p>\n<p style=\"text-align: center;\"><strong><a href=\"https:\/\/www.flickr.com\/photos\/eudel_\/albums\/72157706357129481\/page1\">Argazki galeriara esteka<\/a><\/strong><\/p>\n<p>EUDELen omenaldia eta Batzar Nagusia batera egiteari esker, EAEko lehenengo legegintzaldi haren <strong>70 alkate jaun-andre baino gehiago<\/strong> <strong>elkartu dira<\/strong>, gaur egungoekin batera.<\/p>\n<p><strong>Belaunaldi arteko topaketa historiko<\/strong> hau, gaur goizean izan da, hain zuzen ere, euskal identitate eta kulturaren ikur nagusietakoa den Gernikako Batzar Etxean. Udalentzat ere identitate handiko lekua da <strong>Batzar Etxea<\/strong>, izan ere, <strong>han eratu zuten<\/strong> <strong>EUDEL <\/strong>1982ko maiatzaren 8an.<\/p>\n<p><strong>\u2018<\/strong><em><strong>Makila eskuz esku 40 urtez\u2019 lelopean <\/strong><\/em>eta \u2018makila\u2019 bera ekitaldiaren ildoa izanik, eskarmentua eta udaletan gauzak \u201cegiten jakiteko\u201d modua, eskuz esku, helaraztea da izan da 40. urtemuga ospatzeko ekitaldi honen ardatza.<\/p>\n<p>Hitzaldi instituzional honetan, EUDELeko elkarteburua den <strong>Imanol Landa jaunak<\/strong> alkate jaun-andreen lana goretsi du belaunaldiz belaunaldi datorren \u201c<em>transmisio kate bateko begiak\u201d<\/em> direlakoan, garai bakoitzean udalerrien bizi-kalitatearen eta aurrerabidearen alde guztia emateagatik.<\/p>\n<p>Landa elkarteburuak<strong> euskal udalerrien aitorpen bateratua <\/strong>adierazi die haien udalen alde lan egiteko bizitza eskaini zuten <em>&#8220;boluntario guztiei, baliabide gutxirekin eta trukean ezer jasotzeko asmorik gabe&#8221;<\/em>.<\/p>\n<p><strong>Ana Otadui<\/strong> andereak, Bizkaiko Batzar Nagusietako Lehendakariak, ekitaldiaren harrerako agurra emateko hitzaldian, nabarmendu duenez, \u201c<em>Daborduko badira lau hamarkada Gernikako Batzarretxe hau aukeratu zala, leku historikoa dan ezkero, Euskadiko Udalen Elkartea eratzeko. Pozarren nago gaur Genikan egingo jatzuelako omenaldia zeuei, 1979an lehenengo udal demokratikoen buru jarri zinien pertsona adoretsuoi\u201d. <\/em>Otaduik ere honakoa gehitu du: \u201c<em>Nik, beste askok lez, pentsetan dot zerbitzu publikorako bokazinoa daukan pertsona batentzat ez dagoala gauza pozgarriagorik bere herriko alkatea izatea baino<\/em>\u201d.<\/p>\n<p>Bestalde, EUDELeko elkarteburuak ere herritarrengandik gertuen dauden herri-erakundeen zeregin garrantzitsua nabarmendu du: \u201c<em>Aurrez aurre begiratu izan diegu etengabe gure bizilagunei, haien errealitatetik gertu.\u201d <\/em>Eta batez ere zailtasun ekonomikoak egon direnean, \u201c<em>gehien behar zutenei laguntza ematen\u201d.<\/em><\/p>\n<p>Bestalde, Imanol Landak gogoan izan ditu \u201c<em> ausardiaz eta uste osoz<\/em>\u201d, \u201c<em>garai ilunetan<\/em>\u201d lan egin behar izan zutenak, terrorismoak udaletako bizitza eta lana mehatxatu zuenean. \u201c<em>Garai gogor haietan ez genuen etsi, lanean jarraitu genuen ausardiaz eta uste osoz, gure udalerrietako aurrerabidearen alde. Gaur egun garena uste sendoko hainbat pertsona onberari zor diogu, haiek asmatu baitzuten indarkeria zentzugabeari erantzuten, ideia eraikitzaileekin eta ekintzekin.\u201d<\/em><\/p>\n<p><strong>Iraganeko eta etorkizuneko erronkak<\/strong><\/p>\n<p>\u201cOndarea, eskuz esku helaraztea\u201d islatzeko, omenaldi honetan Historian zeharreko ibilbidea egin dute, 1979 eta 2019 arteko sei alkateen lekukotzak jasotzearen bidez. Beteranoen eta haien ondorengoen ekarpenak elkarri emanez, azken lau hamarkadetako Euskal Udalen iraganeko eta etorkizuneko erronkak gogora ekarri dituzte. Gainera, etorkizunari begira, seiek hainbat <strong>aholku <\/strong>luzatu dizkiete ekainean eratuko diren Udal berrien agintariei.<\/p>\n<p><strong>Manuel Fernando Ramosek &#8211;<\/strong>1979an <strong>Ortuellako<\/strong> alkatea izan zenak- eta <strong>Arantza Etxebarria<\/strong> <strong>Gorlizko<\/strong> alkateak gizarte-zerbitzuetan eta arreta komunitarioan izandako bizipenen berri eman dute. Biek goretsi dute udaletan egiten den oinarrizko lanaren balioa, \u201cherri eta hirietatik komunitatea eratzeko\u201d, eta ongizatea, bizi-kalitatea eta gizarte-kohesioa garatzeko.<\/p>\n<p><strong>Sol Bujanda Arabako Moredako<\/strong><span style=\"letter-spacing: initial;\"> demokrazia garaiko lehenengo alkatea eta <\/span><strong>Idurre Bideguren Bermeoko<\/strong><span style=\"letter-spacing: initial;\"> alkatea emakume hautetsien lidergo eta jabekuntzaren garrantziari buruz bat etorri dira udal politika \u201ceraldatzeko\u201d eta udalerrietan gizon eta emakumeen arteko eraikuntzan aurrera egiteko elementu gisa.<\/span><\/p>\n<p>Mari Sol Bujandak argi dauzka belaunaldi berriei eman beharreko aholkuak:<em> \u201cgaur egungo alkateek, eta zinegotziek, foru ahaldun nagusiek eta autonomiako sailburuek zeregin handia dute berdintasunaren alorrean. Haien eginkizuna ezinbestekoa da, izan ere, ez du beste inork egingo haien ordez. Emakumeek ardura politikoak betetzeari dagokionez, etiketak baztertu behar dira. Kultura eta Gizarte Sailburu izateaz gain, badugu gaitasuna Hirigintza edo Ekonomia zuzentzeko.&#8221; <\/em><\/p>\n<p><strong>Julen Mendoza Errenteriako alkateak<\/strong>, euskal udalek bizikidetza lantzearen aldeko hautu irmoa hartu beharra babestu du eta jendearengandik gertuen dauden herri-erakundeak herritarren arteko loturak sendotu ditzaketela nabarmendu du.<\/p>\n<p>Amaierako hitzaldia <strong>Jose Antonio Ardanza Lehendakariaren<\/strong> eskutik heldu da. Bera <strong>Arrasateko alkatea <\/strong>izan zen <strong>1979an <\/strong>eta, ondoren, Gipuzkoako Ahaldun Nagusia. Bere esperientzia politiko zabaletik abiatuta, udalerriek aurrera egiteko herriaren mesedetan lan egiteko gogoak eta alkateen lidergoak zer dakarten azaldu digu Ardanza Lehendakariak.<\/p>\n<p>Ildo horretan, Ardanzak demokraziaren lehenengo Udalen hastapenak gogorarazi dizkigu: \u201c<em>Ez geneukan telefono mugikorrik, ezta internet, sare sozialik, edo gaur egun arruntak diren gauza askorik; osterantzean, sinesten genuen hainbat kontutan: askatasuna, demokrazia, berdintasuna, ideien errespetua, gure gizartearen aniztasuna eta gure udalerrietan. Izan ere, beraiek behatzen, epaitzen eta bozkatzen gaituzte.\u201d<\/em> \u201c<em>Beti pentsatu dut udalak direla politikarien eginkizuna ikasteko eskolarik onena; izan ere, gure 7 Lehendakarietatik 3 alkalte izan ziren lehenago<\/em>.\u201d aipatu du Ardanza Lehendakariak.<\/p>\n<p><strong>Topaketa gogoangarria<\/strong><\/p>\n<p>EUDELek omendu nahi izan ditu topaketa honen protagonistak Iker Belaustegi Munitibarreko alkateak 2009an demokraziaren udalen 30. urtemugan egindako<strong> bertsoekin<\/strong>. Bertso bera berriro interpretatu dute beren-beregi omenaldi honetan, <strong>Olatz Salvador<\/strong> abeslariaren ahots eta gitarraren bitartez.<\/p>\n<p>Imanol Landak eta Ana Otaduik, Eudeleko bi elkarteburuordeak diren <strong>Jose Antonio Santano <\/strong>Irungo alkatearekin<strong> eta Garazi Lopez de Etxezarreta <\/strong>Errenteriako alkateordearekin batera, bertsoaren oparia eman diote omendutako bakoitzari, eskura.<\/p>\n<p>EUDELek aitorpen publiko honetan egon ezin izan duten udal arduradun kideei bereziki oroitu nahi ditu. Denak gogoan eduki ahal izateko, 228 izenekin egindako <strong>bideo bat <\/strong>erakutsi da eta tarte batzuetan 1979ko zenbait irudi historiko tartekatu dira.<\/p>\n<p>Ekitaldira EUDELeko azken elkarteburu izan den Ibone Bengoetxea eta aurretik egon diren <strong>Jokin Bildarratz<\/strong> eta <strong>Karmelo Sainz de la Maza <\/strong>ere etorri dira.<\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>\u201cMakila eskuz esku 40 urtez\u201d lelopean, 1979ko alkate jaun-andreak omendu nahi izan ditu EUDELek. Hala, \u201condaretzat\u201d jo du \u201cadostearen, konpontzearen eta hobetzearen alde egunez egun, herriz herri, izan duten konpromisoa\u201d. <\/p>\n","protected":false},"author":10,"featured_media":21496,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/21495"}],"collection":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/10"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=21495"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/21495\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":21497,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/21495\/revisions\/21497"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/21496"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=21495"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=21495"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=21495"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}