{"id":21569,"date":"2021-05-18T17:11:12","date_gmt":"2021-05-18T15:11:12","guid":{"rendered":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/?p=21569"},"modified":"2021-05-26T11:13:20","modified_gmt":"2021-05-26T09:13:20","slug":"gorka-urtaran-defiende-ante-el-consejo-de-europa-el-modelo-avanzado-de-autonomia-local-basado-en-el-concierto-economico-y-la-lile","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/noticia\/gorka-urtaran-defiende-ante-el-consejo-de-europa-el-modelo-avanzado-de-autonomia-local-basado-en-el-concierto-economico-y-la-lile\/","title":{"rendered":"Ekonomia Itunean eta ETELen oinarritutako tokiko autonomiaren eredu aurreratua defendatu du Gorka Urtaranek Europako Kontseiluaren aurrean"},"content":{"rendered":"<p><\/p>\n<ul>\n<li><strong>Gaur goizean, EUDELen elkarteburuak <\/strong><a href=\"https:\/\/rm.coe.int\/1680719ca3\"><strong>Tokiko Autonomiari buruzko Europako Gutunaren<\/strong><\/a><strong> auditoretzan parte hartu du telematikoki; bost urterik behin ebaluatzen dute Europako Kontseiluko batzordeko aditu batzuek, zer neurritan aplikatzen den.<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<ul>\n<li><strong>Gorka Urtaranek euskal udalgintzaren indarguneak aurkeztu ditu bere hitzartzean, Europako Tokiko eta Eskualdeetako Botereen Biltzarreko (ETEBB) estatuko Ordezkaritzako kide denez gero.<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<audio class=\"wp-audio-shortcode\" id=\"audio-21569-2\" preload=\"none\" style=\"width: 100%;\" controls=\"controls\"><source type=\"audio\/mpeg\" src=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/05\/AUDIO-EUS-URTARAN-EUROPA.m4a?_=2\" \/><a href=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/05\/AUDIO-EUS-URTARAN-EUROPA.m4a\">https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/05\/AUDIO-EUS-URTARAN-EUROPA.m4a<\/a><\/audio>\n<p>2021eko maiatzaren 18an. Gaur goizean, Gorka Urtaranek Tokiko Autonomiari buruzko Europako Gutunaren aplikazioaz jarduteko Europako Kontseiluaren Auditoretzan hartu du parte, bideokonferentzia bidez. Ebaluazio hori bost urtean behin egiten da, gutxi gorabehera, Gutunean hartutako konpromisoak europar herrialdeek zenbatean betetzen dituzten ikuskatzeko. Gorka Urtaranek Euskadiko Udalen Elkartearen elkarteburu gisa hartu du parte, batetik, eta, bestetik, Europako Tokiko eta Eskualdeetako Botereen Biltzarreko (ETEBB) estatuko Ordezkaritzako kide gisa, udaletako eta parlamentu autonomikoetako beste 12 hautetsirekin batera.<\/p>\n<p>Bere hitzartzean, Gorka Urtaranek Ekonomia Itunaren eredu propioaren balioa nabarmendu du, eta euskal autogobernuaren eta haren berezitasunaren funtsezko zutabe gisa definitu du Ituna. EUDELen elkarteburuak euskal udalgintzaren \u201czerbitzura\u201d dagoen tresnatzat definitu du Ituna, zeina, aldi berean, Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legearen (ETEL) osagarri den.<\/p>\n<p>Urtaranek azpimarratu du zer garrantzi duen <strong>EUDELek<\/strong> foro guztietan <strong>aktiboki parte hartzeak<\/strong>, hala, euskal udalerrien ahotsa izan baitaiteke Europan; \u201c<em>oso garrantzitsua da ETEBBko gure europar kideek ezagutzea Itunaren euskal ereduaren berezitasuna, hori baita gure tokiko autonomia defendatzeko tresnarik onena<\/em>\u201d. Testuinguru horretan, elkarteburuak europar auditoreei hau adierazi die: \u201c<em>Ekonomia Itunak Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legeak xedatzen dizkigun politikak, eskuduntzak eta udal-zerbitzuak sustatzeko behar ditugun baliabide guztiak bermatzen dizkigu<\/em>\u201d.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.euskadi.eus\/eli\/es-pv\/l\/2016\/04\/07\/2\/dof\/eus\/html\/web01-a2tokiad\/eu\/\">2016ko apirilaren 7an onetsi zen ETEL<\/a>, eta Euskadiko Udalak gainerako erakundeen \u201cmaila berean\u201d jartzeko EUDELen aldarrikapen historikoari erantzuten dio. Euskadiko Lege horren funtsean <strong>adostasun politiko eta instituzionala dago, eta Europako Gutunean<\/strong><strong> oinarritzen da zuzenean<\/strong>. \u201cAbangoardiako\u201d lege gisa izendatzen dute; izan ere, hori izan zen Euskadin tokiko autonomiaren arau-esparru egonkorra ireki zuena, eta udalen <strong>eskuduntza propioen <\/strong>errekonozimendu instituzionala dakar, horiek gauzatzeko <strong>finantza-nahikotasunarekin<\/strong> batera.<\/p>\n<p>Euskal udalen \u201cadin nagusitasun\u201d bikoitz horren errekonozimendua, eskuduntzen eta ekonomia eta finantzen mailan, bi organoren bidez gorpuzten da: <strong>Euskadiko Tokiko Gobernuen Batzordea,<\/strong> araudi berriak diseinatu eta gauzatzean, tokiko autonomia babesteko \u201calerta goiztiarreko\u201d organoa; eta <strong>Herri Dirubideen Euskal Kontseiluan<\/strong> EUDELek, Udalen Elkarte denez gero, izendatutako hiru ordezkarik <strong>hitzarekin eta botoarekin<\/strong> parte hartzeko aukeran.<\/p>\n<p>Euskadiko Ekonomia Itunaren ereduaren printzipioak eta balioak defendatzeaz gainera, Gorka Urtaran elkarteburuak adierazi du <strong>EUDELek \u201cerne jarraituko duela\u201d <\/strong>ETEL \u201cmodu eraginkor eta efizientean\u201d garatzen dela bermatzeko, eta gainerako erakundeek, estatuko, autonomiko nahiz foralek, udalerriei esleitutako eskuduntza edo zerbitzu berri oro finantziazio egoki eta nahikoarekin batera etor dadin, Legeak berak ezartzen duen moduan.<\/p>\n<p><strong>ETEBB eta Europako Gutuna<\/strong><\/p>\n<p>Europako Toki eta Eskualde Botereen Biltzarra Europako erakundea da, eta bere ardura da tokiko eta eskualdeko demokrazia sendotzea Europako Kontseiluko 47 estatu kideetan. Hauxe du zeregin nagusi: <strong>tokiko eta eskualdeetako demokraziaren aurrerapenak indartu eta gainbegiratzea<\/strong>. Testuinguru horretan, estatu kideek Tokiko Autonomiaren Europako Gutuna aplikatzen dutela gainbegiratzen du; hain zuzen, juridikoki loteslea den lehen tresna da hori, 1985ean hartua.<\/p>\n<p>Gutuna aurrekaririk gabeko itun bihurtu da toki eta eskualdeetako agintarien eskubideak babesteko, esate baterako hauek: autonomiarako eskubidea, tokiko organoak aukeratzeko eskubidea, beren eskuduntzak erabiltzeko eskubidea eta egitura administratiboak eta finantza-baliabideak izateko eskubidea, eta beste gobernu-maila batzuek esku hartuz gero, ekintza judizialak hasteko eskubidea.<\/p>\n<p><strong>Bi euskal ordezkari<\/strong><\/p>\n<p>ETEBBren Espainiako Ordezkaritza <strong>12 kidek<\/strong> eta 12 ordezkok osatzen dute; horietatik sei alkateak dira, eta beste sei diputatu autonomikoak. <strong>Gorka Urtaran <\/strong>Vitoria-Gasteizko alkatea eta EUDELen ordezkaria eta <strong>Rakel Molina <\/strong>Eusko Legebiltzarreko kidea dira Euskadiren ordezkariak Espainiako Ordezkaritzan, beste hauekin batera: Abel Caballero (Vigoko alkatea eta FEMPko presidentea), Jos\u00e9 Benlloch (Vila-Realeko alkatea), zeina Ordezkaritzaren buru izango den, Gema Igual (Santanderreko alkatea), Ana Gonz\u00e1lez (Gij\u00f3ngo alkatea), Jose M\u00aa Garc\u00eda Urbano (Esteponako alkatea), Lara Garlito (Extremadurako legebiltzarkidea), Pedro Puy (Galiziako legebiltzarkidea), zeina Ordezkaritzaren lehendakariordea izango den, Josefa Navarrete (Castilla-La Manchako legebiltzarkidea), Nayra Alem\u00e1n (Kanariar Uharteetako legebiltzarkidea) eta Julio J. D\u00edaz Robledo (Andaluziako legebiltzarkidea).<\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gaur goizean, EUDELen elkarteburuak Tokiko Autonomiari buruzko Europako Gutunaren auditoretzan parte hartu du telematikoki; bost urterik behin ebaluatzen dute Europako Kontseiluko batzordeko aditu batzuek, zer neurritan aplikatzen den. Gorka Urtaranek <\/p>\n","protected":false},"author":10,"featured_media":21574,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[19,1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/21569"}],"collection":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/10"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=21569"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/21569\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":21572,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/21569\/revisions\/21572"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/21574"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=21569"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=21569"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=21569"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}