{"id":21584,"date":"2021-05-26T08:59:34","date_gmt":"2021-05-26T06:59:34","guid":{"rendered":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/?p=21584"},"modified":"2021-05-31T11:24:55","modified_gmt":"2021-05-31T09:24:55","slug":"gobierno-vasco-y-eudel-ayudaran-a-los-ayuntamientos-a-impulsar-sus-proyectos-locales-de-eficiencia-y-mejora-energetica","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/noticia\/gobierno-vasco-y-eudel-ayudaran-a-los-ayuntamientos-a-impulsar-sus-proyectos-locales-de-eficiencia-y-mejora-energetica\/","title":{"rendered":"Eusko Jaurlaritzak eta EUDELek laguntza emango diete udalei, efizientzia eta hobekuntza energetikoko planak abiarazteko"},"content":{"rendered":"<p><\/p>\n<ul>\n<li><strong>Gaur goizean webinar bat egin da, EEEren 10 milioi euroko lehen laguntza-programari buruzkoa. Helburua udal-eraikin eta zerbitzuen egoeraren aurretiazko diagnostikoa egitea da, 2023ra bitartean Jasangarritasun Energetikoari buruzko Legeari egokitzeko.<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<ul>\n<li><strong>Dirulaguntza horien osagarri, 90 milioiko kreditu-lerro bat egongo da, hobekuntza-planak eta proiektuak finantzatzeko. Lankidetza-formula biak Gauzatu Energia ekimenaren barrukoak dira.<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<ul>\n<li><strong>EUDELek eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak elkarrekin lan egiten jarraituko dute, EAEko udalerrientzako eragina duten proiektuetan. Elkarlan horrek babesa emango dio udal-mailan kontsumoa gutxitzearen eta herritarrentzako energia garbiagoa, seguruagoa eta eskuragarriagoa izatearen aldeko konpromisoari.<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p><iframe loading=\"lazy\" width=\"770\" height=\"433\" src=\"https:\/\/www.youtube.com\/embed\/yhul560sIpo?feature=oembed\" frameborder=\"0\" allow=\"accelerometer; autoplay; clipboard-write; encrypted-media; gyroscope; picture-in-picture\" allowfullscreen><\/iframe><\/p>\n<p>2021eko maiatzaren 26an. EUDELeko eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko ordezkariek martxoan egindako bileraren ondoren, bi erakundeek beren elkarlana zabaldu dute, komunikazio-bide egonkor bat eta finantziazio-tresnak ahalbidetzeko, horien bitartez udalek aukera izan dezaten Jasangarritasun Energetikoari buruzko 4\/2019 Legetik eratorritako konpromisoak betetzeko, eta, aldi berean, rol aktiboa joka dezaten suspertze eta eraldatze sozial eta ekonomikoan.<\/p>\n<p>Legeari egokitzea udalen erronkarik handienetako bat da agintaldi honetan. 2030ean \u201cenergia garbiaren\u201d adierazleak erdiesteko politika eta zerbitzu berriak udalerrietan garatu behar dira, behetik goranzko eraldaketa eginda. Eskumen berriek inbertsio-ahalegin nabarmena egin beharra ekarriko diete udalei. Horregatik, EUDELen eta Sailaren arteko aliantzaren lehen lorpena izan zen arauak berak toki-erakundeei laguntzeko tresna finantzarioa ezartzea.<\/p>\n<p>Finantziazio-tresna hori <strong>Gauzatu Energia<\/strong> programa da, Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuetan 100 milioi euroko partida duen ekimena. Gauzatuk bi jarduera-ildo ditu:<\/p>\n<ul>\n<li>Lehenbizikoa EEEren <strong>laguntza-programa<\/strong> da, 10 milioi eurokoa, tokiko azterketak eta ikuskapenak egin, eta, horien bitartez, udalerrietako \u201cenergia-osasunaren\u201d aurretiazko diagnostikoa lortzeko. Laguntzak 2021eko maiatzaren 19an jarri ziren indarrean, eta hala jarraituko dute aurreikusitako zuzkidura agortu arte, edo, gehienez ere, 2023ko ekainaren 30era arte.<\/li>\n<li>Bigarren formula abiarazteko dago oraindik. Finantziazio-lerro bat da, \u201c0\u201d interesekoa, Finantzen Euskal Institutuak kudeatua, udalen ikuskapenetan aurreikusten diren ekintzen inbertsioak ordaintzeko; inbertsio horiek efizientzia eta energia garbiaren kontsumoa hobetzeko helburua izango dute.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Udalerriekiko lankidetzaren esparruaz, <strong>Arantxa Tapia sailburuak<\/strong> honakoa azaltzen du: <em>\u201cEuropari begira gaudela, Europako Itun Berdea geure egin nahi izan dugu, geure Basque Green Deal-a diseinatu.<\/em> <em>Eredu propioa, geure beharretara egokitua, baina Europar Batasunaren orientabide eta lehentasunekin lerrokatua. Eredu bat, zeinak aukera emango digun hurrengo hamarkadetan gure ongizate sozial eta ekonomikoa eta ingurumen-ongizatea bermatuko duten konpromisoak eta ekimenak sustatzen jarraitzeko\u201d. <\/em>Sailburuaren esanetan, <em>\u201ceraldaketak handira eta txikira jokatuz lantzen dira, udal-eremua ezinbestekoa da herritarrekiko harremanean, eta, horregatik, tokikotik ere lantzen ditugu eraldaketa hori egiten lagundu dezaketen tresna berriak\u201d<\/em>.<\/p>\n<p>Bestalde, EUDELen elkarteburuak eskerrak ematen dizkio Sailari Eusko Jaurlaritzak emandako laguntzagatik, udalak Jasangarritasun Energetikoari buruzko Legera egokitu daitezen. <strong>Gorka Urtaranek<\/strong> azaltzen duenez, \u201c<em>Euskal udalok eredu izan nahi dugu eta eraginkorragoak izateko konpromisoa berresten dugu, eraikin publikoetako energia-kontsumoa ahalik eta gehien murriztuz<\/em>\u201d. \u201c<em>Udalok funtsezko eragileak gara klima aldaketa eta trantsizio energetikoaren Euskadiko estrategian. Behetik gora eraldatzearen alde gaude<\/em>\u201d, azpimarratzen du elkarteburuak. \u201c<em>Bide onean gaude, erakunde arteko lan bateratu eta koordinatuaren bidean, eta lerrokatuta gaude Energiaren euskal Legearen ibilbide-orriarekin, eta, nazioartean, Green Deal eta 2030 Agendarekin<\/em>\u201d, gaineratzen du.<\/p>\n<p><u>Tokiko ikuskapenak egiteko laguntzei buruzko webinarra<\/u><\/p>\n<p>Lehen urrats gisa, gaur goizean udalerrietako ordezkariei deitu zaie EUDELek eta Energiaren Euskal Erakundeak elkarrekin antolatutako saio telematikora, joan den maiatzaren 19an indarrean jarri zen toki-erakundeentzako dirulaguntza-deialdiaz jarduteko.<\/p>\n<p>Zuzeneko laguntza horiek, 10 milioi eurokoak, udal-instalazio eta -eraikinetan azterketak eta ikuskapenak egitera bideratuko dira. Bai efizientzia energetikoari eta baliabideen kontsumoa murrizteari dagokienez, bai sorkuntza-sistema berriztagarriak ezartzeari dagokionez ere.<\/p>\n<p>Saioaren buru izan dira Industria sailburuordea, <strong>Javier Zarraonandia<\/strong>, eta EUDELeko elkarteburua, <strong>Gorka Urtaran<\/strong>, eta esku hartu dute tartean dauden EEEren bi ataletako arduradunek: Laguntzak eta Eraldaketa Digitala, eta Jasangarritasuna Administrazioan.<\/p>\n<p>EEEren ordezkariek azpimarratu dute garrantzitsua dela toki-erakunde bakoitzaren <strong>aurretiazko \u201cargazkia\u201d<\/strong> egitea, gero, datu horietatik abiatuta, etorkizuneko planak eta hobekuntza-proiektuak bideratu ahal izateko. Azaldu dutenez, aurretiazko azterketa- eta analisi-lan hori udalerrien energia-fakturan eragin nabarmena duten zenbait arlotan egiten da. Arlo horiek, <em>a priori<\/em>, hobekuntza-tarte handia dute Jasangarritasunari buruzko Legea betetzeko.<\/p>\n<p>Hain zuzen ere, udalei jakinarazi zaie berariazko laguntza jaso ahal izango dutela honako elementu hauetarako:<\/p>\n<ul>\n<li>Kaleko <strong>argiteria<\/strong> publikoaren energia-ikuskapenak.<\/li>\n<li><strong>Eraikinen<\/strong> eta energia-instalazioen energia-ikuskapenak.<\/li>\n<li>Energia-jasangarritasuneko <strong>jarduera-planak<\/strong>, 4\/2019 Legearen esparruan.<\/li>\n<li>Hiriko <strong>mugikortasun<\/strong> jasangarriko <strong>planak<\/strong>.<\/li>\n<li><strong>Bideragarritasun<\/strong>-azterketak eta energia-jasangarritasuneko <strong>proiektuak egitea<\/strong>.<\/li>\n<\/ul>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gaur goizean webinar bat egin da, EEEren 10 milioi euroko lehen laguntza-programari buruzkoa. Helburua udal-eraikin eta zerbitzuen egoeraren aurretiazko diagnostikoa egitea da, 2023ra bitartean Jasangarritasun Energetikoari buruzko Legeari egokitzeko. Dirulaguntza <\/p>\n","protected":false},"author":10,"featured_media":21585,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[30,1,15],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/21584"}],"collection":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/10"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=21584"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/21584\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":21588,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/21584\/revisions\/21588"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/21585"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=21584"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=21584"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=21584"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}