{"id":22165,"date":"2021-09-15T14:22:17","date_gmt":"2021-09-15T12:22:17","guid":{"rendered":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/?p=22165"},"modified":"2021-09-15T14:32:00","modified_gmt":"2021-09-15T12:32:00","slug":"el-presidente-de-eudel-apuesta-potenciar-los-centros-sociales-de-mayores-como-espacios-dinamicos-para-toda-la-comunidad","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/noticia\/el-presidente-de-eudel-apuesta-potenciar-los-centros-sociales-de-mayores-como-espacios-dinamicos-para-toda-la-comunidad\/","title":{"rendered":"EUDELeko elkarteburuak adinekoen gizarte-zentroak komunitate osoarentzako espazio dinamiko gisa indartzea proposatu du"},"content":{"rendered":"<p><\/p>\n<ul>\n<li><strong>&#8220;Zahartzea ez da arazo bat, aukera bat baizik&#8221;. Euskofederpenek antolatutako EHUren ikastaroan parte hartu du Gorka Urtaranek gaur. Ikastaro horren xedea adinekoentzako gizarte-zentroek Euskadin duten etorkizuna aztertzea da. Foroan, zahartze aktiboaren eta belaunaldien arteko bizikidetzaren erronkei heldu behar dieten adinekoen elkarteak, erakundeak eta entitateak bildu dira.<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p>2021eko irailaren 15ean. EUDELeko elkarteburu eta Vitoria-Gasteizko alkatea izan da hizlarietako bat EHUren eta Euskofederpenen <a href=\"https:\/\/www.uik.eus\/es\/los-centros-sociales-de-personas-mayores-es-necesario-un-cambio\">\u201c<em>Los Centros Sociales de Personas Mayores. \u00bfEs necesario un cambio?<\/em>\u201d <\/a>(Adinekoen Gizarte Zentroak. Aldaketa bat behar da?) ikastaroan. Ikastaroa gaur goizean egin da, Donostia\/San Sebasti\u00e1neko Miramar jauregian, eta bertan izan dira euskal adinekoen elkarteen, erakundeen eta entitateen ordezkari ugari, baita arlo horretako profesional adituak ere.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignleft size-medium wp-image-22166\" src=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/09\/Gorka-Urtaran_2-mahaia-300x225.jpg\" alt=\"\" width=\"300\" height=\"225\" srcset=\"\/wp-content\/uploads\/2021\/09\/Gorka-Urtaran_2-mahaia-300x225.jpg 300w, \/wp-content\/uploads\/2021\/09\/Gorka-Urtaran_2-mahaia-768x576.jpg 768w, \/wp-content\/uploads\/2021\/09\/Gorka-Urtaran_2-mahaia-1024x768.jpg 1024w\" sizes=\"(max-width: 300px) 100vw, 300px\" \/>Gorka Urtaranek &#8220;adinekoen zentroen erronka eta behar berriei&#8221; eskainitako mahai-inguruan hitz egin du, hain zuzen ere, 12: 15ean. Euskadiko zahartzeari buruzko datuak eman ditu presidenteak, eta &#8220;lau adinekoetatik bat bakarrik&#8221; bizi dela eta hori &#8220;gure udalerrietako kezka nagusietako bat&#8221; dela azpimarratu du. &#8220;Pertsonak eta haien ongizatea dira Udalen helburu nagusia&#8221;, adierazi du Gorka Urtaranek.<\/p>\n<p>EUDELeko presidenteak zenbait gogoeta eta proposamen partekatu ditu udalerrietan zentro horien erabilera sustatzeko &#8220;<strong>barrurako eta kanporako espazio dinamiko gisa<\/strong>, adinekoen parte-hartze aktiboa, aldi berean, tokiko komunitate osorako jarduera-eragile bihur dadin&#8221;.<\/p>\n<p>EUDELeko elkarteburuak nabarmendu du balioak eta denen ongizatearen aldeko elkarlana funtsezkoak izan direla COVID-19aren ondoriozko larrialdiari aurre egiteko. Gorka Urtaran \u201ckomunitatea ehuntzen duten <strong>balioak zaindu eta sustatzearen<\/strong> alde\u201d azaldu da. Elkarteburuaren esanetan, \u201cadina ere balioa da\u201d. Hala, \u201cadinekoen talentua\u201d gizartearen eta komunitatearen garapenerako aktibo modura baliatzeko proposatu du.<\/p>\n<p>Ildo berean, Gorka Urtaranek aintzat hartu du arreta sozio-sanitarioaren alorreko profesionalek pandemian egindako \u201clan baliotsua\u201d. Era berean, bereziki eskertu du bakarka zein asoziazionismoaren bidez beren auzoen jardueran inplikatu eta auzotarrei laguntzen dieten <strong>adineko boluntarioen <\/strong>konpromiso soziala.<\/p>\n<p>EUDELeko elkarteburuak esan du egoitza soziokulturalen etorkizuna \u201cbirpentsatzeko\u201d unea dela, \u201cadinekoentzako arreta-eredu guztiak (etxez etxeko laguntza zerbitzua, telelaguntza&#8230;) birpentsatzen ari garen ildo berean\u201d. \u201cEta kontuan izanda gehien-gehienek nahiago dutela, ahal izanez gero, beren etxeetan egon, esaten digutenez\u201d, gaineratu du Gorka Urtaranek.<\/p>\n<p><strong>Vitoria-Gasteizko \u201cBIZAN\u201d sarearen partaidetza-eredua<\/strong><\/p>\n<p>Vitoria-Gasteizko alkatea den aldetik, Arabako hiriburuko adinekoen zentro soziokulturalen sarean egindako eraldaketa-prozesua aurkeztu du Gorka Urtaranek. Izenaren aldaketa (\u201c<a href=\"https:\/\/www.vitoria-gasteiz.org\/wb021\/was\/contenidoAction.do?idioma=es&amp;uid=u311bf43c_1794ff473a2__7fb1\">BIZAN\u201d<\/a>, \u201cbizi\u201d eta \u201cizan\u201d elkartuz sortua) bat dator hiriko 16 zentroen egitura- eta funtzionamendu-ereduan egindako aldaketarekin. Batzorde eta talde eragileek osatutako egituraren bitartez, adineko erabiltzaileek zuzenean parte hartzen dute zentroen jardueran, eta, era horretan, beren auzoetako jardueren eta bizilagun guztien arteko lankidetzaren \u201cmotor\u201d bihurtzen dituzte.<\/p>\n<p>Gorka Urtaranek adierazi duenez, oraindik garatzeke dagoen eredu berri hori abian jartzeari esker nabarmen handitu da zentroetako erabiltzaileen eta jardueren parte-hartzaileen kopurua. Alkateak azaldu du <strong>emakumeak parte hartzen hasi direla, eta zentroetako giroa eta bizikidetza hobetu egin direla<\/strong>.<\/p>\n<p>Alkateak Gasteizko adinekoei zuzendutako beste ekimen batzuk ere partekatu ditu, hala nola &#8220;aktiba ezazu zure auzoa&#8221; programa, hiriaren hobekuntzan parte hartzera bultzatzeko, edo &#8220;osasun-parkeak&#8221;, kirolerako guneak eta adin guztietako herritarren arteko topaketa osasungarria.<\/p>\n<p><strong>Ikastaroaren helburuak<\/strong><\/p>\n<p><strong>Euskofederpen <\/strong>Euskadiko Adinekoen Elkarteen Federazioa da. UPV\/EHUren udako programaren barruan antolatutako ikastaroan, gaiarekin zerikusia duten eragileen (adinekoen elkarteak, erakundeak, entitate sozialak, enpresak&#8230;) <strong>esperientzien eta jardunbide egokien<\/strong> zenbait adibide erakutsi dira, jarduera-eremu guztiei dagozkienak (osasuna, zaintza, zahartze aktiboa, parte-hartzea, berrikuntza&#8230;).<\/p>\n<p>Hizlarien zerrendan, inplikatutako erakunde guztietako ordezkariak egon dira, baita zahartze aktiboan, osasunaren sustapenean eta adinekoen parte-hartze sozialean lanean diharduten entitate eta elkarte garrantzitsuenetakoak ere.<\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>&#8220;Zahartzea ez da arazo bat, aukera bat baizik&#8221;. Euskofederpenek antolatutako EHUren ikastaroan parte hartu du Gorka Urtaranek gaur. Ikastaro horren xedea adinekoentzako gizarte-zentroek Euskadin duten etorkizuna aztertzea da. Foroan, zahartze <\/p>\n","protected":false},"author":10,"featured_media":22167,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1,27],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/22165"}],"collection":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/10"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=22165"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/22165\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":22169,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/22165\/revisions\/22169"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/22167"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=22165"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=22165"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=22165"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}