{"id":22224,"date":"2021-10-14T12:12:17","date_gmt":"2021-10-14T10:12:17","guid":{"rendered":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/?p=22224"},"modified":"2021-10-14T12:31:31","modified_gmt":"2021-10-14T10:31:31","slug":"areas-de-igualdad-y-servicios-sociales-de-ayuntamientos-vascos-analizan-la-gestion-local-de-los-cuidados-con-enfoque-feminista","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/noticia\/areas-de-igualdad-y-servicios-sociales-de-ayuntamientos-vascos-analizan-la-gestion-local-de-los-cuidados-con-enfoque-feminista\/","title":{"rendered":"Euskal udaletako Berdintasun eta Gizarte Zerbitzuen arloek zainketen tokiko kudeaketa aztertuko dute, ikuspegi feministatik"},"content":{"rendered":"<p><strong><em>Ostiral honetan (urriak 15), EUDELek eta Emakundek sustatutako berdintasunaren aldeko udalerrien Berdinsarearen beste topaketa bat hartuko du Elgoibarko udalerriak<\/em><\/strong><\/p>\n<p><strong><em>Beasain, Amurrio eta Elgoibarko udalek arlo horretan izan dituzten esperientziak eta praktikak kontatuko dituzte<\/em><\/strong><\/p>\n<p><strong><em>Silvia Piris Lekuona soziologoak hitzaldi hau emango du: \u201cZaintzaren eskubide kolektiborantz: toki-mailatik ekiteko giltzarriak\u201d<\/em><\/strong><\/p>\n<p><em>2021eko urriaren 14an<\/em>. Zein dira udal praktikarik onenak ikuspegi feminista duen herritarren zainketen kudeaketako eredu bat lortzeko? Berdintasunaren aldeko eta Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Euskadiko Udalerrien sareak, <a href=\"https:\/\/berdinsarea.eus\/eu\/sarea\">Berdinsareak<\/a> \u2013EUDELek eta Emakundek sustatua\u2013, truke-tailer bat antolatu du <strong>urriaren 15erako (ostirala)<\/strong>. Esparru horretan dauden estrategia onak trukatzeko tailerra izango da, EAEko udaletako <strong>Berdintasun eta Gizarte Zerbitzuen arloei<\/strong> zuzendua.<\/p>\n<p>Hiru lurraldeetako udal ordezkarien arteko topaketa hori Elgoibarko Emakumeen Etxean egingo da, 10: 00etatik 13: 00etara. Tailer honen bitartez, euskal udalek, <strong>ikuspegi feminista batetik, zainketen kudeaketa-ereduak <\/strong>abiatu dituzten <strong>prozesuen eta estrategien inguruan <\/strong>aurrera egiten jarraitu nahi da, horiek lehentasun izan daitezen tokiko agendan.<\/p>\n<p>Saioari ekiteko, <strong>Silvia Piris Lekuonaren, Berdintasunean eta Lankidetzan espezializatutako soziologoaren, \u00a0<\/strong>hitzaldia izango dugu: <strong>\u201cZaintzaren eskubide kolektiborantz: toki-mailatik ekiteko giltzarriak\u201d. <\/strong>Piris Lekuona<strong> soziologoa da, eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragilea izeneko master ikasketak eta Nazioarteko Lankidetzako master ikasketak ditu.<\/strong> Colectiva XXK plataforma feministako kide da, eta bertatik prestakuntza eta ikerketa arloetan egiten du lan, tresna analitikoak, metodologikoak eta eragiteko, jarduteko eta esku-hartze politikorako tresnak sortzeko.<\/p>\n<p>Ondoren, Beasain, Amurrio eta Elgoibarko udalek beren esperientzien berri emango dute, herritarren zainketen kudeaketan ikuspegi feministarekin aurrera egiteko hainbat ekimen abian jartzeko.<\/p>\n<ul>\n<li><strong>Beasain: Herrilab- <\/strong><strong>Kontziliazio Erantzunkiderako Tokiko Laborategia<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p>Ekintza-plan aitzindari bat garatzen ari da, udalerria kontziliazio erantzukiderako laborategi bihurtu nahi duena; erakundeek, tokiko elkarteek eta enpresek parte hartzen dute, Beasaingo Udalaz eta Gipuzkoako Foru Aldundiaz gainera.<\/p>\n<p><strong>-Amurrio:<\/strong> <strong>Zaintzaren zeharkakotasunerako lantaldea.<\/strong><\/p>\n<p>Alkatetzak koordinatutako sailen arteko lantaldea jarri du martxan, udal politika eta zerbitzuetan zainketen ikuspegia zeharka txertatzeko.<\/p>\n<p>Kideek aztertu eta baloratu egiten dituzte Udalak zainketei beste ikuspegi bat emateko abiatzen dituen proiektuak, \u201cbizitza erdigunean jartzearen\u201d perspektibatik.<\/p>\n<ul>\n<li><strong>Elgoibar<\/strong>: <strong>udalerrian zaintzaren ardatz bat egituratzea<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p>Azken urteetan, Elgoibarko Gizarte Zerbitzuek eta Berdintasun Arloak lankidetzan dihardute ikuspegi komunitarioa duen zaintzara bideratutako ardatz bat sortzeko. Udal zainketen kudeaketaren azterketan oinarritzen da, bai eta herritarren eta zaintzaileen premien azterketan, eta komunitatearen erantzunetan ere, xede izanik erantzun komunitarioak egituratzea.<\/p>\n<p>Amaitzeko, galderen txanda egongo da, eta bertaratutako udalerrien artean eztabaida sustatuko da, alor horretako ideiak truka ditzaten eta beren tokiko prozesuetan txerta ditzaten.<\/p>\n<p><strong>Berdinsarea: laborategia eta behatokia<\/strong><\/p>\n<p>Berdinsarea \u201claborategi\u201d edo behatoki gisa dago eratuta, euskal udalerri guztietan errepikatu daitezkeen edo haientzat inspiratzaile izan daitezkeen toki-mailako esperientziak partekatzeko. Sareak hainbat tamainatako udalen arteko elkarlana eta koordinazioa errazten du, gainerako euskal erakundeekin lankidetzan.<\/p>\n<p>Berdinsareak <a href=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/noticia\/berdinsarea-cumple-15-anos-como-la-red-impulsora-de-las-politicas-de-igualdad-en-los-municipios-vascos\/\">15 urteko ibilbidea egin du 2021ean<\/a>, berdintasun arloko tokiko politiken buruan, eta euskal biztanleen %\u00a080 baino gehiago ordezkatzen ditu. Sare aitzindaria da, Berdintasunaren Europako Gutunarekin batera jaio zena, eta abangoardiako europar politikekin lerrokatuta jarraitzen du. Udalerri berdinzale, inklusibo eta libreak eta, era berean, osasungarriago eta iraunkorragoak lortzeko bidean praktika berritzaileenak dituzten eta berdintasunaren arloan eta emakumeenganako indarkeriaren aurka aurrerapausoak emateko estrategia eta ekintza komunak lantzen dituzten udalak dira sarearen buru.<\/p>\n<p>Informazio gehiago: <a href=\"https:\/\/berdinsarea.eus\/eu\/sarea\">https:\/\/berdinsarea.eus\/eu\/sarea<\/a><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ostiral honetan (urriak 15), EUDELek eta Emakundek sustatutako berdintasunaren aldeko udalerrien Berdinsarearen beste topaketa bat hartuko du Elgoibarko udalerriak Beasain, Amurrio eta Elgoibarko udalek arlo horretan izan dituzten esperientziak eta <\/p>\n","protected":false},"author":10,"featured_media":21983,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/22224"}],"collection":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/10"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=22224"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/22224\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":22225,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/22224\/revisions\/22225"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/21983"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=22224"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=22224"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=22224"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}