{"id":22227,"date":"2021-10-15T08:39:21","date_gmt":"2021-10-15T06:39:21","guid":{"rendered":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/?p=22227"},"modified":"2021-10-15T09:29:17","modified_gmt":"2021-10-15T07:29:17","slug":"el-gobierno-vasco-extiende-al-ambito-local-el-pacto-social-vasco-para-la-migracion-e-invita-a-los-ayuntamientos-a-adherirse-al-mismo","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/noticia\/el-gobierno-vasco-extiende-al-ambito-local-el-pacto-social-vasco-para-la-migracion-e-invita-a-los-ayuntamientos-a-adherirse-al-mismo\/","title":{"rendered":"Migraziorako Euskadiko Itun Soziala toki-mailara zabaldu da, eta Udalei hari atxikitzeko gonbita egin zaie."},"content":{"rendered":"<p><\/p>\n<ul>\n<li><strong>\u2018Jaso nahiko genukeena eskaintzea\u2019 kanpainak abenduaren 18ra arte iraungo du, Migratzaileen Nazioarteko Egunera arte, eta, kanpainari amaiera emateko, erakunde-ekitaldia egingo da<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p>2021\/10\/15<\/p>\n<p>Migraziorako Euskadiko Itun Sozialak bere ekintza-eremua zabaldu eta toki-mailara hedatu da, udaletara. Eusko Jaurlaritza atxikipen-kanpainarekin hasi da Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrien artean, \u201cEuskadin demagogia populistari aurre egiteko diskurtso partekatua eta batasuneko irudia finkatzeko\u201d, esan du Xabier Legarreta Migrazio eta Asiloko zuzendariak.<\/p>\n<p><iframe loading=\"lazy\" width=\"770\" height=\"433\" src=\"https:\/\/www.youtube.com\/embed\/0WoBfIGwu0I?feature=oembed\" frameborder=\"0\" allow=\"accelerometer; autoplay; clipboard-write; encrypted-media; gyroscope; picture-in-picture\" allowfullscreen><\/iframe><\/p>\n<p>Legarretak berak sinatu duen gutun bat bidali zaie Euskadiko alkate guztiei eta, haren bidez, udalak Migraziorako Euskadiko Itun Sozialari atxikitzeko gonbita egiten die. Proposamena da dokumentua dagokion udalaren osoko bilkuran aurkeztu eta onartzea.<\/p>\n<p style=\"text-align: center;\"><strong><a href=\"https:\/\/www.irekia.euskadi.eus\/eu\/news\/72398-gobierno-vasco-extiende-ambito-local-pacto-social-vasco-para-migracion-invita-los-ayuntamientos-adherirse-mismo\">BIDEO\/AUDIO Adierazpenak (Artolazabal, Urtaran)<\/a><\/strong><\/p>\n<p>Proposatutako dokumentuak honako hau dakar: \u201cXenofobiaren edozein erabilera populistaren aurrean, konpromisoa hartzen dugu gehiengo demokratikoaren pisua eraginkorra izateko batasunari eusteko\u201d.<\/p>\n<p>Atxikipen-kanpainaren lema <em>Jaso nahiko genukeena eskaintzea<\/em> da, eta kanpainak berak abenduaren 18ra arte iraungo du, Migratzaileen Nazioarteko Egunera arte. Kanpainari amaiera emateko, erakunde-ekitaldi bat izango da eta, hartan, atxikitzen diren gobernu guztiei egingo zaie aintzatespena. Era berean, toki-ordezkariei zenbait ekimen eta\u00a0 jardunbide egokien gida bat emango zaizkie, 2022an zehar Migraziorako Euskadiko Itun Sozialaren edukia beren elkarte eta erakundeen eta egokitzat jotzen dituzten toki-taldeen artean zabaldu ahal izateko.<\/p>\n<p><strong>Elkarlana EUDELekin<\/strong><\/p>\n<p>Lan-lerro horretan, Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, asteon, Gorka Urtaran EUDELeko elkarteburuarekin eta Vitoria-Gasteizko alkatearekin izan du topaketa bat, eta udalei bidalitako gutuna eman dio, eskura.<\/p>\n<p>Artolazabalek Urtarani azaldu dio bere Sailaren helburua honako hau dela: \u201citun hau Euskadiko udalerri guztietara iristea, haien udalen atxikipenaren bidez, Euskadi solidarioagoa eta erosoagoa izateko urratsak ematen jarraitzeko\u201d. Sailburuak, era berean, honako hau esan du: \u201cMigratzaileek Euskadin beren bizi-proiektuak errealitate egin ahal izatea nahi dugu\u201d. Eta, gogorarazi duenez: \u201cmilaka euskal herritarrek ere babesa eskatu behar izan zuten beste nazio batzuetan, 1936ko Gerra Zibilaren ondoren, eta Euskadik, gaur egun, asilorako eta harrerarako lurralde solidarioa izan nahi du\u201d.<\/p>\n<p>Bestalde, Urtaranek ekimen horri ahalik eta udalerri gehien atxikitzeko erakunde-elkarlanaren balioa nabarmendu du: \u201cEUDELetik euskal udal guztiak animatzen ditugu Migraziorako Itun Sozial hau sinatzera\u201d. Gorka Urtaranek nabarmendu du \u201cEuskadiko gizartea plurala eta askotarikoa\u201d dela, eta, beraz, \u201caniztasuna zentzuz kudeatu\u201d behar dugula, \u201caniztasunaren kulturatik abiatuta, gure gizarte-kohesioa eta ongizatea bermatzeko, eta garapen ekonomiko jasangarriaren aldeko apustua egiteko\u201d.<\/p>\n<p><strong>Migraziorako Euskadiko Itun Soziala<\/strong><\/p>\n<p>Xabier Legarretaren gutunean jasotzen den bezala, Migraziorako Euskadiko Itun Soziala aurreko legegintzaldietan eginiko parte hartzeko lanaz elikatu da. I\u00f1igo Urkullu Lehendakariak berak aurkeztu zuen dokumentua 2019ko azaroaren 30ean, Euskadiko gizarteko instituzio- eta erakunde-ordezkaritza zabalarekin.<\/p>\n<p>Migraziorako Euskadiko Itun Sozialak aniztasuna, elkartasuna eta beharrizana ditu abiapuntu, migratzaileen prebentziozko arreta humanitarioan konpromisoa hartzeko, nagusiki kalteberatasun-egoeran daudenen kasuan, besteak beste bakarrik dauden emakumeen edo ardurapean adingabeak dituztenen eta giza eskubideen indarkeriaren biktima direnen kasuan.<\/p>\n<p>Ituna sei hizkuntzatara dago itzulita (euskara, gaztelania, ingelesa, frantsesa, arabiera eta errumaniera), eta Eusko Jaurlaritzaren <a href=\"https:\/\/labur.eus\/5iLS7\">https:\/\/labur.eus\/5iLS7<\/a> webgunean dago eskuragarri, pertsona eta erakundeen atxikipenak lortzeko.<\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>\u2018Jaso nahiko genukeena eskaintzea\u2019 kanpainak abenduaren 18ra arte iraungo du, Migratzaileen Nazioarteko Egunera arte, eta, kanpainari amaiera emateko, erakunde-ekitaldia egingo da 2021\/10\/15 Migraziorako Euskadiko Itun Sozialak bere ekintza-eremua zabaldu eta <\/p>\n","protected":false},"author":10,"featured_media":22229,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/22227"}],"collection":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/10"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=22227"}],"version-history":[{"count":5,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/22227\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":22233,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/22227\/revisions\/22233"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/22229"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=22227"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=22227"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=22227"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}