{"id":22276,"date":"2021-10-20T10:09:27","date_gmt":"2021-10-20T08:09:27","guid":{"rendered":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/?p=22276"},"modified":"2021-10-20T10:28:53","modified_gmt":"2021-10-20T08:28:53","slug":"gobierno-vasco-y-eudel-colaboran-para-materializar-la-agenda-2030-de-euskadi-desde-la-accion-local","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/noticia\/gobierno-vasco-y-eudel-colaboran-para-materializar-la-agenda-2030-de-euskadi-desde-la-accion-local\/","title":{"rendered":"Eusko Jaurlaritzak eta EUDELek lankidetzan dihardute Euskadiko 2030 agenda tokiko ekintzaren bidez gauzatzeko"},"content":{"rendered":"<p><strong>Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritzak udalen rol aktiboa indartu du, garapen jasangarriaren barruko euskal erakundeen arteko aliantzaren barruan.<\/strong><\/p>\n<p>2021eko urriaren 20an. Lehendakaritzako Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritzak esparru-akordio bat sinatu du EUDELekin, euskal udalek Euskadiko 2030 Agendari ekarpena egitea bermatzeko. Maila anitzeko gobernantza eta tartean diren eragile guztien elkarlana abiapuntutzat hartuta heldu behar zaio erronka global horri.<\/p>\n<p>Akordioak udalen lankidetza bideratzen du EUDELen bitartez, eta Agenda Euskadin ezartzeko prozesuan tokiko gobernuek duten koordinazio- eta partaidetza-mekanismoak jartzen ditu. Helburua udalen rol aktiboa ikusarazi eta sendotzea da.<strong> <a href=\"https:\/\/bideoak2.euskadi.eus\/2021\/06\/29\/news_70353\/EUS_Programa_prioridades_AF.pdf\">2030 Agendako Lehentasunen Euskal Programa<\/a><\/strong> indartzen dute udalek, udalerrietan sustatutako proiektuak gehituz, eta erakundeen arteko lankidetzaren bitartez.<\/p>\n<p>Horretarako, oinarria udalerrietan duten proiektuen multzo bat proposatuko du EUDELek. Proiektu horiek, Agendarekiko <strong>tokiko konpromisoa <\/strong>ez ezik, agerian utziko dituzte Garapen Jasangarriko Helburuen alde lanean ari diren euskal udalen ibilbidea eta esperientzia ere. \u2018Euskal Udalerriek Euskadiko 2030 Agendari egindako Ekarpena\u2019 behin betiko dokumentua alkate guztiei erakutsiko zaie <strong>EUDELen Batzar Orokorrean<\/strong>, azaroaren 11n.<\/p>\n<p>Era berean, Gizarte Trantsizioko eta 2030 Agendako <strong>Eragile Anitzeko Foroan <\/strong>EUDELek izandako parte-hartzea jaso da. Organo hori 166\/2021 Dekretuaren bidez eratu eta arautu da, maila anitzeko gobernantza-mekanismoa izan dadin eta GJHak sustatzen diharduten erakunde eta entitate guztien arteko bateratze operatiboa ahalbidetu dezan.<\/p>\n<p>Akordioan aurreikusita dago Jarraipen Batzorde bat sortzea, erakunde bakoitzaren bi ordezkarik osatua, eta planifikazio-, jarraipen-, interpretazio- eta ebazpen-funtzioekin.<\/p>\n<p>Hitzarmena bi urtez egongo da indarrean, eta denbora hori gehienez lau urtera arte luza daiteke, ezarritako helburuak bete arte.<\/p>\n<p><strong>Euskal udalerrien ekarpena<\/strong><\/p>\n<p>EUDELen Batzorde Eragileak eta Eusko Jaurlaritzako Kontseiluak onetsi dute akordioa. Aldi berean, Euskadiko Udalen Elkartea lankidetza-prozesu bat gauzatzen ari da udal-sareekin, Euskadiko 2030 Agendari gehituko zaizkion proiektuen zerrenda osatzeko.<\/p>\n<p>Euskadiko Udalen Elkarteak aztertu ditu dagoeneko sareotan martxan dauden ekimenak, Agendaren helburuei hoberen egokitzen zaizkienak aukeratzeko. Hain zuzen ere, jasangarritasunaren eta gizarte-kohesioaren esparruko <strong>proiektu erakarleak <\/strong>behar dira; besteak beste, gizarteratzearen, berdintasunaren, enpleguaren eta tokiko garaipen ekonomikoaren, ingurumenaren, lankidetzaren eta gobernantza onaren alorretakoak.<\/p>\n<p><strong>Konpromisoak <\/strong><\/p>\n<p>Esparru-akordioa oinarri hartuta, EUDELek eta Eusko Jaurlaritzak adierazten dute konpromisoa dutela elkarrekin lan egiteko, helburu hauek lortzeko:<\/p>\n<ol>\n<li>Koordinazioaren eta lankidetzazko gobernantzaren alde egitea, Euskadiko 2030 Agendaren testuinguruan, nazioarteko konpromisoaren ondorioz sortutako garapen jasangarriko helburuak (GJH) tokiko ekintzaren adibide praktikoetan gauzatu daitezen Euskadin.<\/li>\n<li>Maila anitzeko gobernantzako guneak eta mekanismoak sustatzea proiektu honetan, erakundeen arteko lankidetza eta kooperazio eraginkorra errazteko, Euskadiko 2030 Agendaren ezaugarri gisa.<\/li>\n<li>Babesa eta laguntza ematea, prozesu osoan zehar Euskadiko udalen presentzia aktibo, koordinatua eta adierazgarria antolatzeko.<\/li>\n<li>GJHak lortzeko, tokiko eremuak duen funtsezko rola ikusaraztea, eta Euskadiko 2030 Agendaren printzipioak politika publiko guztietan zehar-lerro bilaka daitezela sustatzea.<\/li>\n<li>Tokiko ekintzak zehazten laguntzea, eta bermatzea Euskadiko udalak Eragile Anitzeko Foroan egongo direla, baita Foroko Lantaldeetan eta Idazkaritzaren iritziz beharrezkoak diren beste arloetan ere.<\/li>\n<li>Aliantzak sustatzea beste erakunde, organismo publiko eta eragile batzuekin, zeinak, Euskadiko udalekin egindako lanaren erakusgarri diren heinean, tokiko gobernuak EUDELen bitartez koordinatzen eta ordezkatzen lagundu dezaketen.<\/li>\n<li>Akordio honetan azaldutako elkarlana zabaltzea, bata bestearekiko lankidetzan.<\/li>\n<\/ol>\n<p><\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritzak udalen rol aktiboa indartu du, garapen jasangarriaren barruko euskal erakundeen arteko aliantzaren barruan. 2021eko urriaren 20an. Lehendakaritzako Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritzak esparru-akordio <\/p>\n","protected":false},"author":10,"featured_media":22279,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[24],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/22276"}],"collection":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/10"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=22276"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/22276\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":22277,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/22276\/revisions\/22277"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/22279"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=22276"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=22276"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=22276"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}