{"id":22895,"date":"2022-03-24T09:59:06","date_gmt":"2022-03-24T08:59:06","guid":{"rendered":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/?p=22895"},"modified":"2022-04-05T16:09:43","modified_gmt":"2022-04-05T14:09:43","slug":"eudelek-europako-udalerrien-elkarteak-bilduko-ditu-bere-40-urteurrenaren-karietara","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/noticia\/eudelek-europako-udalerrien-elkarteak-bilduko-ditu-bere-40-urteurrenaren-karietara\/","title":{"rendered":"EUDELEK EUROPAKO UDALERRIEN ELKARTEAK BILDUKO DITU BERE 40. URTEURRENAREN KARIETARA"},"content":{"rendered":"<p><strong><em><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter size-full wp-image-22904\" src=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/03\/Logo-40-urte-horizontala-1.jpg\" alt=\"\" width=\"1000\" height=\"449\" srcset=\"\/wp-content\/uploads\/2022\/03\/Logo-40-urte-horizontala-1.jpg 1000w, \/wp-content\/uploads\/2022\/03\/Logo-40-urte-horizontala-1-300x135.jpg 300w, \/wp-content\/uploads\/2022\/03\/Logo-40-urte-horizontala-1-768x345.jpg 768w\" sizes=\"(max-width: 1000px) 100vw, 1000px\" \/><\/em><\/strong><\/p>\n<ul>\n<li><strong><em>Efemeridea gogoratzeko, ekitaldi munizipalista eta instituzionala egingo da, Lehendakaria buru izanda, apirilaren 6an (asteazkena), 11:00etan, Vitoria-Gasteizko Europa Jauregian.<\/em><\/strong><\/li>\n<li><strong><em>EUDELek Europako tokiko gobernuen arteko lankidetza proiektatuko du erronka sozialen, ekonomikoen eta klimatikoen aurrean.<\/em><\/strong><\/li>\n<li><strong><em>Apirilaren 5ean, arratsaldean, Gorka Urtaran Europako Udalerri eta Eskualdeen Kontseiluko (CEMR) idazkari nagusien bileraren buru izango da; erakunde horrek 40 herrialde baino gehiagotako elkarteak ordezkatzen ditu.<\/em><\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p><em>2022ko martxoaren 24an<\/em>. Lau hamarkada dira EUDEL jaio zenetik; 1982ko maiatzaren 8an jaio zen, Gernikako Batzar Etxean. Euskadiko Udalen Elkartea demokraziako lehen udalei (1979-1983) laguntzeko sortu zen. Gaur inoiz baino gehiago, munizipalismoaren \u201cahotsa\u201d euskal gizartearen zerbitzura ari da lanean, erakundeen arteko lankidetzatik eta maila anitzeko gobernantzatik.<\/p>\n<p style=\"text-align: center;\"><strong><a href=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/03\/TXOSTENA-40-URTE-EUDEL.pdf\">PRENTSA TXOSTENA JAITSI<\/a><\/strong><\/p>\n<p>Efemeridea ospatzeko, Elkarteak euskal udalgintzaren topaketa handi bat egingo du, apirilaren 6an (asteazkena), 11:00etatik aurrera, Vitoria-Gasteizko Europa Biltzar Jauregian. Ekitaldi instituzionala izango da; <strong>I\u00f1igo Urkullu lehendakaria<\/strong> izango du buru, eta gaur egungo udaletako alkate guztiak daude gonbidatuta, bai eta euskal agintari nagusiak ere.<\/p>\n<p>Berrogeigarren urteurrena dela-eta, EUDELek udalen eraldaketaren alde egin duen lanaren mugarri garrantzitsuenak azalduko ditu: tokiko gobernantza ona; berrikuntza eta kudeaketa publiko aurreratua; euskara eta euskal kultura; eraginkortasun energetikoa eta ingurumen-kudeaketa, eta, funtsean, ongizatearen politiketan, giza eskubideetan, elkarbizitzan eta gizarte-kohesioan egin diren lorpenak.<\/p>\n<p>\u201c<em>Gure Elkartea pisua eta eragina irabazten joan da, tokiko demokrazian egon diren 28.000 hautetsi baino gehiagoren kate-lanari, eskuz esku aritzeari esker<\/em>\u201d. <strong>Gorka Urtaran<\/strong> elkarteburuak EUDELen barruko talde-lana nabarmendu du: <em>\u201cHori da gure izendatzaile komuna; askotariko tokiko identitate eta sentsibilitateek elkarrekin kooperatzen dute, helburu berberak lortzeko. EUDEL gure udalerri guztien batura da, eta herrialde gisa gehitzeko aukera ematen digu, bizi-kalitatean eta lehiakortasunean, herri eta hiri guztietan\u201d. <\/em><\/p>\n<p>Ekitaldi honetan, Elkartearekin batera egongo dira Europan eta nazioartean garrantzitsuenak diren toki-gobernuen bi erakundeak. <strong>Fabrizio Rossi<\/strong>, <a href=\"https:\/\/ccre.org\/en\/article\/introducing_cemr\">CEMR<\/a>-eko idazkari nagusia (Europako Udalerri eta Eskualdeen Kontseilua), eta <strong>Emilia Sainz<\/strong>, <a href=\"https:\/\/www.uclg.org\/es\">UCGL<\/a>ko idazkari nagusia (Hiri eta Tokiko Gobernu Bateratuak); biek ere esku-hartze garrantzitsuak izango dituzte tokiko gobernuek erronka hauen aurrean duten zereginari buruz: giza garapen iraunkorra, pandemia osteko leheneratze sozial eta ekonomikoa, edo Ukrainako inbasioko errefuxiatuen harrera.<\/p>\n<p><strong>CEMR-en lehen goi-bilera Vitoria-Gasteizen<\/strong><\/p>\n<p>Urteurrenarekin bat eginez eta ekitaldiaren bezperan (apirilak 5, asteartea), EUDELek hartuko du Europako Udalerri eta Eskualdeen Kontseiluko (CEMR) idazkari nagusien urteroko bilera. Saioa 14:00etan hasiko da, eta Gorka Urtaranek emango du ongietorria; batetik, Euskadiko Udalerrien Elkartearen elkarteburu gisa, eta, bestetik, hiri anfitrioiko alkate gisa. Bilera horretan aurkeztuko da ofizialki idazkari nagusi berria, Fabrizio Rossi, zeina urtarrilean izendatu zuten.<\/p>\n<p>Nazioarteko egoera latzaren ondorioz, CEMR-ko tokiko delegatuen ordezkaritza handi bat etorriko da Vitoria-Gasteizera. Kontseilu horrek berrogei herrialdetako elkarte hartzen ditu bere gain. Hurrengo egunean, apirilak 6, Vitoria-Gasteizen dauden Europako ordezkariek bat egingo dute EUDELen urteurreneko ekitaldiarekin, euskal alkateekin batera.<\/p>\n<p>Udalerrien goi-bilera horrek Europako toki-gobernuen aliantza erakutsiko du; guztiek Errusiaren kontrako bloke komun bat osatu dute, Ukrainan egin duen inbasio bortitz eta bidegabea dela-eta, eta laguntza eta babesa ari dira ematen Errusiaren inbasioaren ondorioz ihesi doazen ukrainarrei. Jarrera bateratu hori biltzen du <a href=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/noticia\/ukrainaren-aldeko-europako-udalerrien-adierazpena\/\">CEMR-en Adierazpen Instituzionalak<\/a>; EUDELen Batzorde Eragileak sinatu du, 23 herrialdetako beste <a href=\"https:\/\/ccre.org\/en\/actualites\/view\/4268\">700 toki-agintarirekin <\/a>batera, Europako hiriburu nagusietako alkateak barne.<\/p>\n<p>Euskadiren kontingentzia-planaren testuinguruan, euskal udalek eskuragarri jarri dituzte haiek dituzten baliabideak eta bitartekoak, kasuan kasu, gainerako erakunde eta elkarte sozialekin batera, laguntza duina eta ordenatua emateko ukrainar komunitateari. Egun, <strong>udalerriek 800 harrera-plaza<\/strong> eskaini dituzte, hiru lurraldeetan banatuta: 154, Araban; 361, Bizkaian, eta 328, Gipuzkoan.<\/p>\n<p><strong>Gaur egungo EUDELera gidatu gaituzten pertsonak<\/strong><\/p>\n<p>Iragana, oraina eta etorkizuna batuko dira 1982az geroztik Elkartearen buru izan diren pertsonei eskainitako omenaldian, eta bereziki ekarriko da gogora <strong>I\u00f1aki Oregi Goenaga<\/strong>, Zuiako alkatea, EUDELen sortzailea eta lehen elkarteburua (1982-1987). Euskal udalen aliantzak eta lankidetza bultzatu zituen Oregik, <strong>Victor Mentxakatorre Garai<\/strong> Elkartearen lehen zuzendari nagusiarekin batera (1985-1993).<\/p>\n<p>Euskal udalgintzak jarraitu egin zuen Oregiren legatuarekin, eta hauek dira gerora karguan izan direnak: (1987-1989) <strong>Jose Mar\u00eda Gorordo Bilbao<\/strong>, Bilboko alkatea; (1989-1999) <strong>Jose Mar\u00eda Gonz\u00e1lez Zorrilla<\/strong>, Muskizko alkatea; (1999-2007) <strong>Karmelo S\u00e1inz de la Maza Arrola<\/strong>, Leioako alkatea; (2007-2011) <strong>Jokin Bildarratz Sorron<\/strong>, Tolosako alkatea; (2011-2015) <strong>Ibone Bengoetxea Otaolea<\/strong>, Bilboko alkateordea, eta (2015-2019) <strong>Imanol Landa Jauregi<\/strong>, Getxoko alkatea. EUDELen historiaren protagonistak beren bizipen pertsonalak kontatuko dituzte, eta gaur egungo alkateen omenaldi beroa jasoko dute.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Efemeridea gogoratzeko, ekitaldi munizipalista eta instituzionala egingo da, Lehendakaria buru izanda, apirilaren 6an (asteazkena), 11:00etan, Vitoria-Gasteizko Europa Jauregian. EUDELek Europako tokiko gobernuen arteko lankidetza proiektatuko du erronka sozialen, ekonomikoen eta <\/p>\n","protected":false},"author":10,"featured_media":22906,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/22895"}],"collection":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/10"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=22895"}],"version-history":[{"count":8,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/22895\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":22910,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/22895\/revisions\/22910"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/22906"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=22895"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=22895"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=22895"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}