{"id":23034,"date":"2022-05-23T08:38:28","date_gmt":"2022-05-23T06:38:28","guid":{"rendered":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/?p=23034"},"modified":"2022-08-02T19:30:18","modified_gmt":"2022-08-02T17:30:18","slug":"jaietan-emakumeen-aurkako-indarkeria-prebenitzeko-gidaliburu-bat-jarriko-da-udalen-eskura","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/noticia\/jaietan-emakumeen-aurkako-indarkeria-prebenitzeko-gidaliburu-bat-jarriko-da-udalen-eskura\/","title":{"rendered":"Jaietan emakumeen aurkako indarkeria prebenitzeko gidaliburu bat jarriko da Udalen eskura ( IV eranskinarekin eguneratuta)"},"content":{"rendered":"<p><\/p>\n<ul>\n<li><strong>Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak banatuko du gida hau, Emakundek, foru-aldundiek eta EUDELek bultzatutako Beldur Barik programaren esparruan egina.<\/strong><\/li>\n<li><strong>Udalei, jai-batzordeei, ostalaritzari, txosnei eta jai-ekitaldiak programatzen dituzten kolektiboei zuzenduta dago.<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p>Gasteiz, 2022\/05\/23<\/p>\n<p><iframe loading=\"lazy\" width=\"770\" height=\"433\" src=\"https:\/\/www.youtube.com\/embed\/Thi1L5r1I6Q?feature=oembed\" frameborder=\"0\" allow=\"accelerometer; autoplay; clipboard-write; encrypted-media; gyroscope; picture-in-picture\" allowfullscreen title=\"Jaietan emakumeen aurkako indarkeria prebenitzeko gidaren aurkezpena\"><\/iframe><\/p>\n<p style=\"text-align: center;\">PRENTSAURREKOAREN BIDEOA (GORKA URTARANEN ADIERAZPENAK)<\/p>\n<p>EUDELen elkarteburua den Gorka Urtaranek eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua den Beatriz Artolazabalek\u00a0 \u201cJaietan emakumeen aurkako indarkeria matxista prebenitzeko tokiko prozesuak sustatzeko Gida\u201d aurkeztu dute gaur. Gida hau Emakundek egina da, EUDELekin eta Arabako, Gizpuzkoako eta Bizkaiko foru-aldundiekin lankidetzan, gazteen artean indarkeria prebenitzeko Beldur Barik programaren esparruan. Haiekin batera ekitaldian izan dira Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria eta Ainhoa Campo, Miren Elgarresta eta Patricia Campelo, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Foru Aldundietako Berdintasun zuzendariak, hurrenez hurren.<\/p>\n<p style=\"text-align: center;\"><strong><a href=\"https:\/\/eudel.eus\/eu\/file\/libro_ficheros\/jaietan_emakumeen_aurkako_indarkeria_matxista_prebenitzeko_tokiko_prozesuak_sustatzeko_gida\">Gidara esteka<\/a><\/strong><\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignleft size-medium wp-image-23042\" src=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/05\/guiafiestas2-300x200.jpg\" alt=\"\" width=\"300\" height=\"200\" srcset=\"\/wp-content\/uploads\/2022\/05\/guiafiestas2-300x200.jpg 300w, \/wp-content\/uploads\/2022\/05\/guiafiestas2-768x512.jpg 768w, \/wp-content\/uploads\/2022\/05\/guiafiestas2-1024x683.jpg 1024w, \/wp-content\/uploads\/2022\/05\/guiafiestas2-270x180.jpg 270w, \/wp-content\/uploads\/2022\/05\/guiafiestas2-770x515.jpg 770w\" sizes=\"(max-width: 300px) 100vw, 300px\" \/>Bi urteko pandemiaren ondoren eta uda honetan jaiak bueltatzearekin batera, udalen artean banatuko du gida hau, jaietan emakumeen aurkako eraso matxistak prebenitzeko herrietan egiten ari diren lana indartzeko.<\/p>\n<p>Berdintasunerako sailburuak adierazi duenez, \u201cnormaltasunera itzultzeaz hitz egiten den honetan, gogorarazi nahi dugu ezin dugula normaltasunaz hitz egin eraso sexistak gertatzen diren bitartean\u201d. &#8220;Berdintasunezko jaiak nahi ditugu&#8221;, esan du, eta helburu hori lortzen laguntzeko, gida hau prestatu da udalentzat, jai-batzordeentzat, ostalaritzarentzat, txosnentzat eta jai-ekitaldiak antolatzen dituzten pertsona edo kolektibo guztientzat, eraso matxistarik gabeko jaiez gozatzen lagunduko duten prozesuak bultzatzeko eta\/edo indartzeko jarraibideak eskaintzen baitzaizkie bertan.<\/p>\n<p>Artolazabalek adierazi duen bezala, \u201cjaiak antolatzen hasten diren lehen unetik, emakumeentzako gune seguruak izan behar dutela beti gogoan izatea nahi dugu; ez jaiak, ez alkoholak, ez jaiek, ez dute pertsonekiko errespetuan oinarritzen ez den jarrerarik justifikatzen; ezerk ez du eraso matxista bat justifikatzen\u201d eta gogorarazi duenez, \u201cgero eta herritar arretatsuagoak eta toleranteagoak ditugu desberdintasunarekin eta emakumeen aurkako indarkeriarekin\u201d.<\/p>\n<p>Bestalde, Gorka Urtaran EUDELen elkarteburuak nabarmendu du udalek funtsezko zeregina dutela berdintasunaren aldeko talde-lanean sentsibilizatze aldera, eta gidaren \u201cudalak inspiratzeko\u201d duen balioa nabarmendu du, \u201cbatez ere udal txikientzat, prozesu horiek diseinatzeko baliabide mugatuak dituztenentzat.\u201d<\/p>\n<p>\u201cJaiak pertsonak elkartzeko eta haien arteko harreman sendotzen laguntzeko topaguneak dira eta guztiok dugu eskubidea nahi ditugun moduan bizitzeko\u201d, esan du, eta gaineratu du pandemiaren ondoren jaiak ospatu ahal izateak sortzen duen ilusioa ezin dela lausotu \u201cemakumeak jaiez gozatzeko askatasunik gabe uzten dituzten eraso eta jokabide matxistekin. Tokiko komunitate osoak lagundu behar du jai-gune seguruak eraikitzen, berdintasunean oinarrituta elkarrekin bizitzeko, eta, batez ere, beldurrik gabe\u201d. Bere hitzetan, eraso sexistek \u201cnormaltasun zaharra\u201d irudikatzen dute, \u201citzuli behar ez dena, gure herri eta hirietan lekurik ez duena\u201d.<\/p>\n<p>Emakundek hiru foru-aldundiekin eta EUDELekin elkarlanean koordinatzen duen Beldur Barik programaren baitan urtero udalerrien eskura jartzen da jaiei begira prebentzio materiala, eta aurten gidaliburu hau prestatu da, eraso matxistak identifikatzeko eta prebenitzeko, eraso baten biktimei arreta emateko eta eraso bati erantzun publikoa antolatzeko jarraibideak ematen dituena, eta, gainera, eranskin bat du, bereziki ostalaritza-sektoreari eta txosnei zuzendua.<\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak banatuko du gida hau, Emakundek, foru-aldundiek eta EUDELek bultzatutako Beldur Barik programaren esparruan egina. Udalei, jai-batzordeei, ostalaritzari, txosnei eta jai-ekitaldiak programatzen dituzten kolektiboei zuzenduta <\/p>\n","protected":false},"author":10,"featured_media":23039,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[10,1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/23034"}],"collection":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/10"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=23034"}],"version-history":[{"count":9,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/23034\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":23456,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/23034\/revisions\/23456"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/23039"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=23034"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=23034"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=23034"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}