{"id":23423,"date":"2022-07-12T19:36:32","date_gmt":"2022-07-12T17:36:32","guid":{"rendered":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/?p=23423"},"modified":"2022-07-21T12:56:51","modified_gmt":"2022-07-21T10:56:51","slug":"udalerriak-pertsonen-eta-eragileen-lotuneak-gara-gjhekin-lurralde-eta-herrialde-mailako-aliantza-bat","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/noticia\/udalerriak-pertsonen-eta-eragileen-lotuneak-gara-gjhekin-lurralde-eta-herrialde-mailako-aliantza-bat\/","title":{"rendered":"\u201cUdalerriak pertsonen eta eragileen lotuneak gara GJHekin, lurralde eta herrialde mailako aliantza bat\u201d"},"content":{"rendered":"<p><\/p>\n<ul>\n<li><strong><strong>Koldobike Olabidek, EUDELen izenean parte hartu du gaur 2030 Agendari buruzko udako ikastaroan (uztailaren 12an eta 13an, Donostian).<\/strong><\/strong><\/li>\n<li><strong>Euskal erakundeak bat etorri dira GJHak \u201cpolitika publikoak hobetzeko hizkuntza komun\u201d gisa definitzean; eta aditzera eman dute adierazle partekatuak behar direla emaitzak eta eraginak neurtzeko.<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p>Donostia, 2022ko uztailaren 12a. Koldobike Olabidek, Legazpiko alkateak eta EUDELen Batzorde Eragileko ordezkariak, parte hartu du gaur goizean <a href=\"https:\/\/www.uik.eus\/eu\/jarduera\/2030-agenda-kontratu-sozial-berri-bat\">\u201cAgenda 2030, kontratu sozial berri bat\u201d<\/a> udako ikastaroko erakundeen arteko mahaian. Udalek, Foru Aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak beren estrategiak helarazi dituzte Garapen Jasangarriko Helburuak zehazteko, ekintza eta proiektu eraldatzaileen bidez.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\" wp-image-23425 aligncenter\" src=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/07\/ODS_curso-300x225.jpg\" alt=\"\" width=\"378\" height=\"284\" srcset=\"\/wp-content\/uploads\/2022\/07\/ODS_curso-300x225.jpg 300w, \/wp-content\/uploads\/2022\/07\/ODS_curso-768x576.jpg 768w, \/wp-content\/uploads\/2022\/07\/ODS_curso-1024x768.jpg 1024w\" sizes=\"(max-width: 378px) 100vw, 378px\" \/><\/p>\n<p>Olabidek udal esparruaren esperientzia eta ikuspegia partekatu ditu 11:30ean egin den <strong>erakundeen mahaian<\/strong>. EUDELekin batera, hiru foru-aldundietako eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariek parte hartu dute: Leixuri Ugartek, GJHen aldeko Arabako Aliantzaren arduradunak eta Arabako Foru Aldundiko zuzendariak; Maitane Leizaolak, Bizkaiko Foru Aldundiko kabinetearen koordinazioko zuzendari nagusiak; Sebas Zurutuzak, Gipuzkoako Foru Aldundiko proiektuen zuzendariak; eta Jone Berriozabal, Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko erakunde harremanetarako sailburuordeak.<\/p>\n<p>Euskadiko Udalen Elkarteko ordezkariak nabarmendu du EUDELek konpromiso irmoa duela 2030 Agendarekin; proiektu \u201cestrategiko\u201d bat da, eta hainbat biztanleria-tamainatako eta sentsibilitate politikoko udalek parte hartzen eta laguntzen dute.<\/p>\n<p>Olabidek azaldu du nola antolatzen den EUDELeko <strong>alkateen lana<\/strong> nola antolatzen den, arlo honetan: EUDELen Batzorde Eragilearen bidez, \u201clidergo\u201d batzorde baten bidez eta Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzak sustatutako <strong>Eragile Anitzeko Foroa<\/strong>ri lotutako hainbat lantalderen bidez.<\/p>\n<p>EUDELen lana oinarritu izan da udalek Euskadiko 2030 Agendari egin beharreko \u00a0<a href=\"https:\/\/eudel.eus\/eu\/file\/documentos_ficheros\/Agenda2030_mun_euskadi.pdf\"><strong>\u201cudal-ekarpena\u201d<\/strong> <\/a>\u00a0egitean. Zehazki, Euskadiko <strong>udalerrien sare<\/strong>ekin lan egin da, <strong>tokiko sustapeneko<\/strong> <a href=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/noticia\/el-presidente-de-eudel-propone-a-los-ayuntamientos-vascos-una-hoja-de-ruta-compartida-en-la-agenda-2030-y-ante-la-emergencia-climatica\/\"><strong>15 proiektu <\/strong>identifikatzeko.<\/a> Euskadiko 2030 Agendaren proiektu enblematikoekin\u00a0 daude lerrokatuta. Gizarte-inklusioa, berdintasuna, ingurumen-jasangarritasuna, enplegua eta tokiko garapena, garapenerako lankidetza, edo gobernantza ona eremuetan.<\/p>\n<p>Olabidek aurreratu duenez, une honetan EUDELek garapen jasangarriaren helburuekin lerrokatutako<strong> udal-aurrekontuen<\/strong> <strong>eredua<\/strong> lantzen ari da, \u201c<em>GJHen hizkuntza kudeaketa ekonomikora eramateko eta herritarrei kontuak emateko\u201d.<\/em><\/p>\n<p>Alkateak <strong>udalen funtsezko parte-hartzea<\/strong> defendatu du: \u201c<em>Helburu globalak <\/em><strong>ekintza gisa eta lankidetza gisa<\/strong><em> planteatu behar ditugu. GJHak inpaktuetan islatu behar dira; gizartearentzako onuretan eta aurrerapenetan<\/em>.\u201d<\/p>\n<p><strong>Gizarte-kontratu berri bat eta GJHen adierazleak<\/strong><\/p>\n<p>Koldobike Olabidek gailendu du \u00a0\u201cparadigma-aldaketa\u201d bizi dugula, eta \u201c<strong><em>pertsonen arteko kontratu sozial<\/em><\/strong><em> <strong>berri <\/strong>bat bultzatzeko unea <\/em>dela<em>, eta gurearen eta <strong>planetaren artekoa<\/strong>\u201d <\/em>ere bai<em>.<\/em> <em>\u201cTokiko gobernuok aldaketaren protagonista izateko aukera dugu, gainerako erakunde eta eragileekin batera\u201d.<\/em><\/p>\n<p><em>\u201cEuskadiko 2030 Agenda palanka gisa baliatu behar dugu gizarte hobea bilakatzeko, udalerrien barruan eta lurralde mailan beharrezkoak diren sare eta adostasunak sortuz, lankidetza publiko-pribatu-soziala sustatuz\u201d, <\/em>azaldu du Koldobike Olabidek.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignright size-medium wp-image-23426\" src=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/07\/Koldobike-EUDEL-300x225.jpg\" alt=\"\" width=\"300\" height=\"225\" srcset=\"\/wp-content\/uploads\/2022\/07\/Koldobike-EUDEL-300x225.jpg 300w, \/wp-content\/uploads\/2022\/07\/Koldobike-EUDEL-768x576.jpg 768w, \/wp-content\/uploads\/2022\/07\/Koldobike-EUDEL-1024x768.jpg 1024w\" sizes=\"(max-width: 300px) 100vw, 300px\" \/>Olabidek azpimarratu du <strong>udalerriak direla<\/strong> gizarte-kontratu berri hori garatzeko <strong>espaziorik egokiena<\/strong>, <strong>hiru arrazoi<\/strong>rengatik: lehenik, GJHak herritar eta gizarteko eragile bakoitzari helarazteko lotura-puntu gisa (Hirugarren sektorea, enpresak, ezagutza\u2026); bigarrenik, esperimentazio-gune edo -laborategi gisa, proiektu berritzaileak testatzeko; hirugarrenik, ingurune hurbileko eta zehatzeko inpaktuak neurtzeko behatoki gisa, eta, horrela, emaitzen berri emateko.<\/p>\n<p>Azken helburu horri buruz, erakundeek ebaluazio-sistema bat izatearen garrantzia partekatu dute. Koldobike Olabidek azaldu duenez, udalerriek<strong> Udalsarea<\/strong>ren adierazle espezifikoak dituzte. Baina neurketa-tresna bat behar da maila guztietarako, <strong>adierazle koordinatu eta partekatuetan<\/strong> oinarritua. \u201c<em>GJHen adierazleak udal-mailaraino jaitsi behar dira<strong>, <\/strong>baina, aldi berean, herrialde mailako adierazleekin lerrokatuta egon behar dute\u201d. \u201cEUDELek udalerri txikien egitekoa aldarrikatzen du; hori dela-eta, adierazleek herri eta hiri guztiok barne hartzen dituztenen aldeko apustua egiten dugu, inor atzean gera ez dadin\u201d.<\/em><\/p>\n<p>Alkateak azpimarratu du ere herri eta hiri bakoitzean GJHak ekintza zehatzekin praktikan jartzearen garrantzia, eta aitortu du udalek beren <strong>Tokiko 2030 Agendak<\/strong> bultzatzeko egindako lana. <em>\u201cPertsona, herritar eta tokiko komunitate bakoitzak konpromisoa hartu behar du helburu globalekin, bai eta udalerri-mailako helburu zehatzekin ere\u201d<\/em>.<\/p>\n<p><strong>Ikastaroa <\/strong><\/p>\n<p>Ikastaroa uztailaren 12an eta 13an egingo da, Donostiako Miramar Jauregian, eta Eusko Jaurlaritzako Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritza Nagusiak antolatu du, EHUrekin batera. I\u00f1igo Urkullu<strong> Lehendakaria<\/strong>k bihar, asteazkena, egingo du ikastaroaren amaiera instituzionala.<\/p>\n<p>Inaugurazioa Jonan Fernandezek, Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusiak, eta Asier Arambarri zuzendariak egin dute, eta ikastaroaren helburuak aurkeztu dituzte: 2030 Agendan oinarritutako gizarte-kontratu berri bati buruzko hausnarketa estrategikoa. Adostasunak identifikatzea; ekarpenak zehaztea; aukerak aztertzea; printzipioak eta balioak; inplikatutako eragileen arteko aliantzak; erronkak eta aukerak.<\/p>\n<p>Euskadiko Udalen Elkarteak <strong>(EUDEL)<\/strong> Euskadiko 2030 Agendaren Eragile Anitzeko Foroko kide gisa <strong>parte hartzen<\/strong> du programan. Aipatutako Idazkaritza Nagusiarekin (Lehendakaritza) iaz sinatutako <a href=\"ttps:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/noticia\/gobierno-vasco-y-eudel-colaboran-para-materializar-la-agenda-2030-de-euskadi-desde-la-accion-local\/\">lankidetza-hitzarmenaren<\/a> esparruan, EUDEL udalek Euskadiko 2030 Agendan izandako parte-hartzea eta ekarpena bideratzen ari da.<\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Koldobike Olabidek, EUDELen izenean parte hartu du gaur 2030 Agendari buruzko udako ikastaroan (uztailaren 12an eta 13an, Donostian). Euskal erakundeak bat etorri dira GJHak \u201cpolitika publikoak hobetzeko hizkuntza komun\u201d gisa <\/p>\n","protected":false},"author":10,"featured_media":23429,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/23423"}],"collection":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/10"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=23423"}],"version-history":[{"count":6,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/23423\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":23444,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/23423\/revisions\/23444"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/23429"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=23423"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=23423"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=23423"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}