{"id":23505,"date":"2022-09-12T13:51:37","date_gmt":"2022-09-12T11:51:37","guid":{"rendered":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/?p=23505"},"modified":"2022-09-12T14:28:04","modified_gmt":"2022-09-12T12:28:04","slug":"udalsarea-udalerri-jasangarrien-sarearen-20-urteurrena-planetaren-osasuna-herrietan-eta-hirietan-dago","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/noticia\/udalsarea-udalerri-jasangarrien-sarearen-20-urteurrena-planetaren-osasuna-herrietan-eta-hirietan-dago\/","title":{"rendered":"UDALSAREA-Udalerri Jasangarrien Sarearen 20. urteurrena. &#8220;Planetaren osasuna herrietan eta hirietan dago&#8221;"},"content":{"rendered":"<p><em>Donostia, 2022ko irailaren 12a. <\/em>Gaur goizean Donostiako Tabakalera zentroan egindako ekitaldi instituzionalean, euskal udaletako berrehun ordezkari inguru bildu dira, jasangarritasunaren alde egindako bi hamarkadako lan partekatua ospatzeko.<\/p>\n<p>Lehendakariarekin, Donostiako alkatearekin eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarekin batera, Legazpiko alkate eta EUDEL-Euskadiko Udalen Elkarteko Batzorde Eragileko kide <strong>Koldobike Olabidek<\/strong> parte hartu du.<\/p>\n<figure id=\"attachment_23507\" aria-describedby=\"caption-attachment-23507\" style=\"width: 300px\" class=\"wp-caption alignleft\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"size-medium wp-image-23507\" src=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/09\/EUDEL-Olabide-300x200.jpg\" alt=\"\" width=\"300\" height=\"200\" srcset=\"\/wp-content\/uploads\/2022\/09\/EUDEL-Olabide-300x200.jpg 300w, \/wp-content\/uploads\/2022\/09\/EUDEL-Olabide-768x512.jpg 768w, \/wp-content\/uploads\/2022\/09\/EUDEL-Olabide-1024x683.jpg 1024w, \/wp-content\/uploads\/2022\/09\/EUDEL-Olabide-270x180.jpg 270w, \/wp-content\/uploads\/2022\/09\/EUDEL-Olabide-770x515.jpg 770w\" sizes=\"(max-width: 300px) 100vw, 300px\" \/><figcaption id=\"caption-attachment-23507\" class=\"wp-caption-text\">Koldobike Olabide<\/figcaption><\/figure>\n<p>Hitzaldian, Olabidek nabarmendu du <strong>&#8220;bultzada, laguntza eta lankidetza&#8221;<\/strong> funtsezko hiru balio direla, laguntza gisa eta trukerako eta ezagutzarako foro gisa diharduen berezko udal-sare batean. &#8220;Hemen, jardunbide egokiak partekatzen ditugu, eta ekimen aitzindariak garatzen dira herri mailan&#8221;, azpimarratu du alkateak.<\/p>\n<p>EUDELeko ordezkariak bereziki nabarmendu du euskal toki-erakundeetako teknikarien lana: &#8220;Udalsarea, neurri handi batean, udal-taldeen lan tekniko horren guztiaren emaitza da, beharrezkoa baita tokiko gobernuetan erabakirik onenak hartzeko. Zuek zarete sare honen benetako motorra. Eskerrik asko guztioi.\u201d esan du Olabidek.<\/p>\n<p>Alkateak adierazi duenez,<strong> \u201cKlima-aldaketara egokitzea eta hori arintzea<\/strong> dagoeneko ez da etorkizuneko erronka, baizik eta gaur egungoa. Helburu orokorrak ez daude Estatuen erabakien mende soilik; aitzitik, pertsonengandik hurbilen dauden gobernuen ekintzen mende ere badaude.\u201d<\/p>\n<p>Koldobike Olabideren hitzetan: \u201cPlanetaren osasuna herrietan eta hirietan dago; tokiko eragile guztiek hartu behar dute parte, publikoek zein pribatuek, eta, bereziki, herritarrek.\u201d<\/p>\n<p>Konpromiso politikoa eta lan teknikoa<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignleft size-medium wp-image-23510\" src=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/09\/lehendakari-goia-koldobike-300x200.jpg\" alt=\"\" width=\"300\" height=\"200\" srcset=\"\/wp-content\/uploads\/2022\/09\/lehendakari-goia-koldobike-300x200.jpg 300w, \/wp-content\/uploads\/2022\/09\/lehendakari-goia-koldobike-768x512.jpg 768w, \/wp-content\/uploads\/2022\/09\/lehendakari-goia-koldobike-270x180.jpg 270w, \/wp-content\/uploads\/2022\/09\/lehendakari-goia-koldobike.jpg 770w\" sizes=\"(max-width: 300px) 100vw, 300px\" \/>Koldobike Olabidek adierazi du Udalsarea 2030ek jarraitzen duela bultzatzen tokiko gobernuek jasangarritasunarekin duten etengabeko konpromisoa. Udal-ordezkariak zoriondu egin ditu, &#8220;Euskadin erreferentziazko sare bat&#8221; elkarrekin ehuntzeagatik. &#8220;Harro gaude sare honetaz, bat dator Europako politikarik aurreratuenekin, eta gure ingurunetik kanpo ere ezagutarazten du gure lana&#8221;, adierazi du.<\/p>\n<p>Era berean, alkateak nabarmendu du Udalsareak egindako ekarpena, hausnarketarako eta herritarren partaidetzarako lehen foroen sustatzailea den aldetik, &#8220;herritarrak sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko orain abian ditugun tokiko ekintza askotan: Alkateen itunean eta klima-aldaketaren aurkako borrokan, besteak beste&#8221;, azaldu du Olagibelek.<\/p>\n<p>Azkenik, Euskadiko 2030 Agendaren esparruan, Olabidek hitz egin du instituzioen eta eragile publiko eta pribatuen arteko lankidetzaren garrantziaz, ezinbestekoa baita garapen iraunkor eta inklusiboko eredu baterantz aurrera egiteko, &#8220;inor atzean ez uzteko&#8221;. Alkateak gogoratu du EAEko udalak laguntzen ari direla GJHak &#8220;behetik gora&#8221; doan gobernantzatik aurkitzen.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"size-medium wp-image-23509 alignright\" src=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/09\/koldobike-escenario-300x180.jpg\" alt=\"\" width=\"300\" height=\"180\" srcset=\"\/wp-content\/uploads\/2022\/09\/koldobike-escenario-300x180.jpg 300w, \/wp-content\/uploads\/2022\/09\/koldobike-escenario-768x462.jpg 768w, \/wp-content\/uploads\/2022\/09\/koldobike-escenario.jpg 1024w\" sizes=\"(max-width: 300px) 100vw, 300px\" \/>Ildo horretan, EUDELeko ordezkariak azpimarratu du &#8220;sare honek eta, oro har, udalerri guztiek berebiziko garrantzia eta zeregin aktiboa izan dezakegula garapen jasangarriaren helburuak ezartzeko. Euskadiko 2030 Agendaren bidez eta Agenda gure udalerrietan kokatuz&#8221;.<\/p>\n<p>Azkenik, Koldobike Olabidek jakinarazi du EUDELek <strong>akordio berria<\/strong> sinatu duela tokiko ekintza jasangarria Udalsarea 2030en bidez sustatzeko. Gainera, gogoratu du EUDELek udal-gobernuen parte-hartzea egituratzen duela Euskadiko 2030 Agendan, eta &#8220;gure ekintza guztiek eragin biderkatzailea izan dezaketela 2030 Euskadi Agendaren <strong>Maila Anitzeko Foroan<\/strong>&#8220;.<\/p>\n<p><strong>Bi hamarkada tokiko jasangarritasunaren zerbitzuan<\/strong><\/p>\n<p><strong>Bi hamarkada hauetan, udal sare horrek lortu du 240 euskal udalerrik ekintza-planak izatea tokiko jasangarritasunaren, klimaren eta energiaren alorretan. Euskadiko biztanleriaren % 98arenganaino iritsi da<\/strong><\/p>\n<p>Udalsarea 2022ko abenduan eratu zen, 16 udalerrirekin soilik, euskal administrazio publikoen arteko koordinazio-foro gisa, jasangarritasuna udal mailan sustatzeko xedez. Hogei urte hauetan, sareak 60 topaketa egin ditu bazkidetutako toki-erakundeen artean, ekimenak eta jardunbide egokiak konpartitzeko, besteak beste alor hauetan: materia organikoa etxez etxe batzeko sistema aurreratuan; klima-ekintzarako udal proiektuak, irtenbide naturaletan oinarrituak; elikadura-ekimenak eta elikagaien xahuketa sektore espezifikotan murrizteko ekimenak; kutsadura akustikoaren aurka borrokatzeko neurriak; uraren kalitatea; ingurumen-osasuna; garapen jasangarrirako hezkuntza; eta genero-berdintasuna.<\/p>\n<p style=\"-webkit-text-size-adjust: auto; box-sizing: border-box; caret-color: #555555;\"><span style=\"font-size: 10.5pt; font-family: 'Arial',sans-serif; color: #555555;\">Informazio gehiago eta argazkiak:\u00a0<a href=\"https:\/\/www.irekia.euskadi.eus\/mobile\/eu\/news\/79756\">https:\/\/www.irekia.euskadi.eus\/mobile\/eu\/news\/79756<\/a><\/span><\/p>\n<p><\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Donostia, 2022ko irailaren 12a. Gaur goizean Donostiako Tabakalera zentroan egindako ekitaldi instituzionalean, euskal udaletako berrehun ordezkari inguru bildu dira, jasangarritasunaren alde egindako bi hamarkadako lan partekatua ospatzeko. Lehendakariarekin, Donostiako alkatearekin <\/p>\n","protected":false},"author":10,"featured_media":23512,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/23505"}],"collection":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/10"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=23505"}],"version-history":[{"count":6,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/23505\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":23516,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/23505\/revisions\/23516"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/23512"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=23505"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=23505"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=23505"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}