{"id":23612,"date":"2022-10-14T15:18:41","date_gmt":"2022-10-14T13:18:41","guid":{"rendered":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/?p=23612"},"modified":"2022-11-14T12:42:19","modified_gmt":"2022-11-14T11:42:19","slug":"herri-dirubideen-euskal-kontseilua-2022ko-urriaren-14ko-bilera","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/noticia\/herri-dirubideen-euskal-kontseilua-2022ko-urriaren-14ko-bilera\/","title":{"rendered":"Herri Dirubideen Euskal Kontseilua. 2022ko urriaren 14ko bilera"},"content":{"rendered":"<p>Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak Vitoria-Gasteizen urriaren 14an egindako bileran, Eusko Jaurlaritzak, hiru foru-aldundiek eta euskal udalek, besteak beste, erabaki hauek hartu dituzte:<\/p>\n<p>Gaurko bileran 2022ko ekitaldirako zerga itunduen ondoriozko diru-bilketaren <strong>likidazioaren aurreikuspenak<\/strong> onartu dira, <strong>17.109 milioi euro.<\/strong><\/p>\n<p>Hurrengo ekitaldiari dagokionez, Eusko Jaurlaritzak BPG nominalaren %\u00a05,1eko igoera aurreikusten du 2023rako. Termino absolutuetan, estimazioen arabera, foru-aldundiek <strong>2023an zerga itunduen ondorioz 18.072,9M\u20ac<\/strong> bilduko dituzte.<\/p>\n<p>Foru-aldundiek erakunde komunei 2023rako egin beharreko ekarpenak guztira 11.900 milioi eurokoak izatea adostu da, honako <strong>ekarpen-koefiziente horizontal<\/strong> hauen arabera: %\u00a016,05 Araba, %\u00a050,54 Bizkaia eta %\u00a033,41 Gipuzkoa. Zenbateko hori 2022rako aurreikusitako ekarpenak baino 900 milioi euro inguru gehiago dira.<\/p>\n<p><strong>Egokitzapenerako Funts Orokorraren<\/strong> 2023rako aurreikuspena 84,7 milioi eurokoa da. Funts horren finantzaketaren %\u00a070,81 Eusko Jaurlaritzari dagokio, eta gainerakoa, % 29,19, foru-aldundiei. Funts hori Arabako eta Gipuzkoako lurralde historikoen artean banatuko da, eta horiei behin-behinean 37,37 milioi euro eta 47,35 milioi euro dagozkie, hurrenez hurren.<\/p>\n<p style=\"text-align: center;\"><strong><a href=\"https:\/\/www.irekia.euskadi.eus\/eu\/news\/80138-consejo-vasco-finanzas-publicas\">Ikusi HDEKren informazio osoa (2022\/10\/14)<\/a><\/strong><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignleft size-medium wp-image-23624\" src=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/10\/cvf-rueda-prensa-300x294.jpg\" alt=\"\" width=\"300\" height=\"294\" srcset=\"\/wp-content\/uploads\/2022\/10\/cvf-rueda-prensa-300x294.jpg 300w, \/wp-content\/uploads\/2022\/10\/cvf-rueda-prensa.jpg 768w\" sizes=\"(max-width: 300px) 100vw, 300px\" \/>Bileraren ondoko adierazpenetan, <strong>EUDELeko elkarteburu<\/strong> <strong>Gorka Urtaranek <\/strong>esan du Udal Finantzaketarako Foru Funtsen datu zehatzak Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Finantzen Lurralde Kontseiluen hurrengo bileretan jakinaraziko direla.<\/p>\n<p>Gorka Urtaranek azpimarratu du EUDELek baikortasunez ikusten dituela gaurko bileran diru-bilketari eta udal-finantzaketari buruz egindako aurreikuspenak. Elkarteburuak <strong>bi gogoeta egin ditu: <\/strong><\/p>\n<p>Lehenik eta behin, elkareteburuak zera adierazi du: \u201cAhalmen ekonomiko handiago horri esker, udalok gastu handiagoari erantzun ahal izango diogu\u201d. Hori aurreikusten da, langileen ordainsariei, funtzionamenduari, energia-kostuei edo epe luzeko maileguengatiko interesen ordainketari dagokienez.<\/p>\n<p>Bigarrenik, Urtaranek, erantzuteko gaitasun handiago horren bidez, zera azpimarratu du: \u201cudalerriok aukera izango dugu gainerako erakundeekin elkarlanean aritzeko, erronka handiei aurre egiteko\u201d, hala nola zerbitzu eta politika publikoak eskaintzea, \u201cfamilia eta kolektibo ahulei laguntzeko, sustapen eta lehiakortasun ekonomikoko proiektuak garatzeko, bai eta planeta garapen jasangarritik abiatuta babesteko ere\u201d.<\/p>\n<p><u>Udalen ordezkariak<\/u><\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"size-medium wp-image-23614 alignright\" src=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/10\/cvf14102022-300x193.jpg\" alt=\"\" width=\"300\" height=\"193\" srcset=\"\/wp-content\/uploads\/2022\/10\/cvf14102022-300x193.jpg 300w, \/wp-content\/uploads\/2022\/10\/cvf14102022-768x493.jpg 768w, \/wp-content\/uploads\/2022\/10\/cvf14102022-1024x658.jpg 1024w\" sizes=\"(max-width: 300px) 100vw, 300px\" \/>Herri Dirubideen Euskal Kontseiluan EUDELek (euskal udalen ordezkaria), Eusko Jaurlaritzak eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru-aldundiek hartzen dute parte.<\/p>\n<p>Hona hemen udalerrien ordezkariak:<\/p>\n<ul>\n<li><strong>Gorka Urtaran<\/strong>, Vitoria-Gasteizko alkatea (EUDELeko elkarteburua)<\/li>\n<li><strong>Nagore Alkorta<\/strong>, Azpeitiko alkatea (EUDELeko elkarteburuordea)<\/li>\n<li><strong>\u00c1ngela Eguia,<\/strong> Gordexolako alkatea (EUDELen Batzorde Eragileko kidea)<\/li>\n<\/ul>\n<p><\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak Vitoria-Gasteizen urriaren 14an egindako bileran, Eusko Jaurlaritzak, hiru foru-aldundiek eta euskal udalek, besteak beste, erabaki hauek hartu dituzte: Gaurko bileran 2022ko ekitaldirako zerga itunduen ondoriozko diru-bilketaren <\/p>\n","protected":false},"author":10,"featured_media":23615,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[14,1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/23612"}],"collection":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/10"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=23612"}],"version-history":[{"count":5,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/23612\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":23767,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/23612\/revisions\/23767"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/23615"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=23612"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=23612"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=23612"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}